Hirigintza kontsulta

Zer da? Zertarako da?

Finka edo higiezin zehatz bati ezarri ahal zaizkion hirigintzako baldintzei eta araubideari eta, orobat, plangintza orokorrari buruzko informazioa eskatzea (betiere informazio honek txosten tekniko idatzia beharko balu).

Nork eska dezake?

Interesa duen edozein pertsona fisiko edo juridiko, edo beraien ordezkari legalak

Aurkeztu behar diren agiriak

  • Eskatzailearen identifikazio-agiria (IFZ, NAN, AIZ-Atzerritaren Identifikazio Zenbakia-, pasaportea...).
  • Interesduna ez den beste pertsona batek aurkezten badu eskaria, ordezkaritza-agiria (F0136) aurkeztuko da, eta horrekin batera interesdunaren eta eskatzailearen NANa, pasaportea edo bizileku-baimena.

Non eskatzen da?

        Postaz:
      • B@Z (Bergararren Arreta Zerbitzua)
        San Martin Agirre plaza 1 20570 010 (943 779 100 Bergaratik kanpo)
        943 779 163

          ARGIBIDE GEHIAGO:
        • Hirigintza
          Udaletxea
          San Martin Agirre plaza 1, 2. solairua 20570 BERGARA
          943 779 100 - luz. 1230
          943779156

        Kostua

        Udalak onartutako ordenantzaren arabera: Zerbitzu publikoak eskaini eta jarduera administratiboak burutzeagatik ordaindu beharreko tasen ordenantza arautzailea, C epigrafea

        Erabakitzeko epea

        • Aurreikusitako epea: Hilabete bat.
        • Legezko epea: Hiru hilabete.
        • Administrazio isiltasunaren eragina: Baiespenekoa izango da, salbu eta hirigintza- edo lurralde-antolamenduaren aurkakoa bada eta 7/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 11. artikuluan zehaztutako kasuetan badago.

        Legeak eta arauak

        Eskaera egin ondoren jarraitu beharreko prozedura

        • Eskaera jaso, dokumentazioa egiaztatu, sarrera erregistratu eta eskatzaileari jaso-agiria eman.
        • Eskaera eta dokumentazioa izapidetzearen ardura duen departamentura bideratu.
        • Teknikariaren txostena, Hirigintza.
        • Batzorde informatzailearen irizpena, Hirigintza.
        • Ebazpena, Alkatetzaren dekretua.
        • Jakinarazpena, eskatzaileari.

        Organo erabakitzailea

        Alkatea

        Izapidetze honen ardura duen departamentua

        Bergarako Udala - Hirigintza

        Oharrak

        Eskaera egin aurretik udal teknikariekin egotea gomendatzen da

        Eskabidea udal erregistroan aurkeztu behar da eta, zigilua eman ondoren, Udaleko Kontuhartzailetzan ordaindu beharko dira (gehienez ere 10 eguneko epean) araudiaren arabera dagozkion tasak. Epe horretan dagokion ordainketa egiaztatu ezean, eskaera bertan behera uzten dela ulertuko da eta beste tramiterik gabe artxibatu egingo da.

        Datu pertsonalen babesa

        Egindako eskaeretako datu pertsonalak Bergarako Udalak tratatuko ditu, eskaria izapidetu ahal izateko helburuarekin.

        Datu horiek udal-kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan –abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa–

        Indarrean dagoen araudiak babestutako eskubideak erabili ahal izango dira, helbide honetara zuzenduta:

        Bergarako Udala

        San Martin Agirre plaza, 1

        20570 Bergara