Edonor etorri daiteke Udal Artxiboan gordetzen ditugun funtsak kontsultatzera. Betiere dokumentuak kontsultatzeko baimena dago, indarrean dagoen legeriak mugaturiko kasuetan izan ezik.
Kudeatzen ditugun testu-funtsa ezberdinen bilaketa datu basean egin daiteke. Argazki eta bideoen kasuan, momentuz behintzat, Artxibora etorri beharra dago.
Artxiboan gordetako agirien erreprografia artxiboaren baliabideen arabera egiten da. Agirien kopia baldintzatuta egongo da, betiere, agirien kontserbazio-egoeraren arabera eta jabetza intelektualari buruzko araudiaren baldintzak kontuan hartuta. Ezingo dira kontsultatu, inola ere, sarbidea legez mugatuta duten datuak dituzten agiriak. Kopiak korreoz edo e-postaz bidaltzen dira eta horretarako udalak onartutako tasen araberako ordainketa egin behar da.
Interesa duen edozein pertsona fisiko zein juridiko, betiere identifikatzen bada.
02 - Fotokopiak, inprimaketak, digitalizazioa. | |
---|---|
Dokumentu edo irudia eskaneatzea | 1,05 € |
Zuri beltzean inprimatutako orria | 0,15 € |
Koloretan inprimatutako orria | 0,30 € |
Paper fotografikoarekin inprimatutakoa | 1,05 € |
CD-DVD | 1,70 € |
Telefax zerbitzua | 1,11 €/orriko |
Ziurtatutako kopiak A4 | 0,30 € |
Ziurtatutako kopiak A3 | 0,50 € |
Ziurtatutako kopiak Mikrofilmetik paperera DIN A4 | 0,90 € |
DIN A 4 | 0,15 €/bakoitzeko |
DIN A 4 (Gazte informazio zerbitzua ematen dutenek) | 0,05 €/bakoitzeko |
DIN A 3 | 0,25 €/bakoitzeko |
DIN A0 tamainakoak | 3,60 €/bakoitzeko |
DIN A1 tamainakoak | 1,80 €/bakoitzeko |
Paper orrian kopia | 3,60 €/m2 |
Poliester orrian kopia | 10,70 €/m2 |
Paper begetalean kopia | 6,75 €/m2 |
Mikrofilmetik paperera DIN A4 | 0,65 € |
Kopiak eskatuz gero, indarrean dagoen ordenantzaren araberako tasak ordaindu beharko dira (Zerbitzu publikoak eskaini eta jarduera administratiboak burutzeagatik ordaindu beharreko tasen ordenantza,c epigrafean adierazten direnak).
Ez dagokio
Bergarako Udala - Artxiboa
Kontsulta beti artxiboko kontsulta-gelan egin behar da; ez dago dokumentu horiek mailegatzeko aukerarik.
Udal Artxiboaren zerbitzuen eta funtsen inguruko informazio gehiago eskuratzeko, kontsultatu Udal Artxiboko web orria
Egindako eskaeretako datu pertsonalak Bergarako Udalaren jabetzakoak diren eta behar bezala baimenduta dauden fitxategietan sartuko dira.
Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie, datu pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 lege organikoan aurreikusitako kasuetan.
Datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko edo horien aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango da, ondorengo helbidera zuzenduta:
Bergarako Udala
San Martin Agirre plaza, 1
20570 Bergara