Agiriak eta ziurtagiriak: Agiriak konpultsatzea

Zer da? Zertarako da?

Erregistroko funtzionarioak bi dokumentu konpultsatuko ditu (jatorrizkoa eta kopia), azken hau bestearekin bat datorrela egiaztatzeko, eta kopia zigilatuko du. Bakarrik konpultsatuko dira Bergarako Udalean administrazio-espediente baten zati izango diren dokumentuak. Inoiz ez dira konpultsatuko Bergarako Udalean eraginik izango ez duten dokumentuak.

Nork eska dezake?

Interesduna den edozein pertsona fisiko edo juridikok.

Aurkeztu behar diren agiriak

Jatorrizko dokumentua.

Non eskatzen da?

              Kostua

              05 - Dokumentuen konpultsak
              30.kopia arte (6 lehenak dohain)0,25 €/orriko
              31.kopiatik aurrera0,35 €/orriko

              02 - Fotokopiak, inprimaketak, digitalizazioa.
              Dokumentu edo irudia eskaneatzea1,05 €
              Zuri beltzean inprimatutako orria0,15 €
              Koloretan inprimatutako orria0,30 €
              Paper fotografikoarekin inprimatutakoa1,05 €
              CD-DVD1,70 €
              Telefax zerbitzua1,11 €/orriko
              Ziurtatutako kopiak A40,30 €
              Ziurtatutako kopiak A30,50 €
              Ziurtatutako kopiak Mikrofilmetik paperera DIN A40,90 €
              DIN A 40,15 €/bakoitzeko
              DIN A 4 (Gazte informazio zerbitzua ematen dutenek)0,05 €/bakoitzeko
              DIN A 30,25 €/bakoitzeko
              DIN A0 tamainakoak3,60 €/bakoitzeko
              DIN A1 tamainakoak1,80 €/bakoitzeko
              Paper orrian kopia3,60 €/m2
              Poliester orrian kopia10,70 €/m2
              Paper begetalean kopia6,75 €/m2
              Mikrofilmetik paperera DIN A40,65 €

              Indarrean dagoen ordenantza fiskalaren arabera (Zerbitzu publikoak eskaini eta jarduera administratiboak burutzeagatik ordaindu beharreko tasen ordenantza), C epigrafea

              Erabakitzeko epea

              • Legezko epea: Ez dagokio.

              Legeak eta arauak

              Eskaera egin ondoren jarraitu beharreko prozedura

              • Originala eta kopia erkatu, zigilua eman, sinatu eta eskatzaileari dena bueltatu.

              Organo erabakitzailea

              Ez dagokio

              Izapidetze honen ardura duen departamentua

              Bergarako Udala - Idazkaritza

              Oharrak

              Datu pertsonalen babesa

              Egindako eskaeretako datu pertsonalak Bergarako Udalak tratatuko ditu, eskaria izapidetu ahal izateko helburuarekin.

              Datu horiek udal-kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan –abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa–

              Indarrean dagoen araudiak babestutako eskubideak erabili ahal izango dira, helbide honetara zuzenduta:

              Bergarako Udala

              San Martin Agirre plaza, 1

              20570 Bergara