Trafikoko salaketen aurkako alegazioak aurkeztea

Zer da? Zertarako da?

Alegazioak (zuribide-orria) aurkeztea, trafiko arloan udal esparruko arauak hausteagatik jarritako salaketen kontra.

Nork eska dezake?

Salatutako pertsona fisikoa edo juridikoek edo horiek baimendutako ordezkariek.

Salaketa jasotzen denetik hogei egun naturaleko epean.

Aurkeztu behar diren agiriak

  • Hala balegokio, alegatutako gertaeren egiazkotasuna ziurtatuko duten dokumentuak.

Non eskatzen da?

            ARGIBIDE GEHIAGO:
          • Udaltzaingoa
            Udaletxea
            San Martin Agirre plaza 1, beheko solairua 20570 BERGARA
            943 779 100 - luz. 1020
            943 779 163

          Kostua

          Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

          Erabakitzeko epea

          • Aurreikusitako epea: Bi hilabete.
          • Legezko epea: Urte bat
          • Administrazio isiltasunaren eragina: Iraungitzea.

          Legeak eta arauak

          Eskaera egin ondoren jarraitu beharreko prozedura

          Tramitatutako salaketaren jakinarazpen ofiziala zure helbidera iritsiko da. Jakinarazpenak Trafiko Buruzagitzan agertzen den helbidera bidaliko dira.

            Organo erabakitzailea

            Alkatea

            Izapidetze honen ardura duen departamentua

            Bergarako Udala - Udaltzaingoa

            Oharrak

            Ez da beharrezkoa inprimaki zehatz bat, paper orri normal batean egin daiteke; dena den Udaltzaingoaren bulegoan badaude inprimakiak prestatuta.

            Datu pertsonalen babesa

            Egindako eskaeretako datu pertsonalak Bergarako Udalaren jabetzakoak diren eta behar bezala baimenduta dauden fitxategietan sartuko dira.

            Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie, datu pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 lege organikoan aurreikusitako kasuetan.

            Datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko edo horien aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango da, ondorengo helbidera zuzenduta:

            Bergarako Udala

            San Martin Agirre plaza, 1

            20570 Bergara