Internetetik identifikatzeko gakoa eskuratzea: b@kQ ziurtagiria

Zer da? Zertarako da?

Bergarako Udaleko eta beste hainbat erakunde publikotako (Euskadiko beste udalak, Foru Aldundiak, Osakidetza...) zerbitzu telematikoetan identifikatu eta izapideak egiteko, B@kQ ziurtagiri kualifikatua eskura daiteke Bergarako Udalean.

B@kQ pertsona fisikoak elektronikoki identifikatzeko baliabide bat da, kautotzeko eta sinatzeko aukera ematen duena. Elementu hauek osatzen dute: erabiltzailearen NAN, pasahitza, eta 16 karaktere alfabetiko eta numeriko dituen koordenatu-joko bat.

Ziurtagiria eskuratzeko, IDENTIFIKAZIO PRESENTZIALA behar da; horregatik, beharrezkoa da udaleko HAZ-SAC bulegora bertaratzea NANarekin.

Nork eska dezake?

16 urte beteta eta gaitasun juridiko eta jarduteko gaitasun osoa duen edonork.

Aurkeztu behar diren agiriak

  • Estatuko herritarra izanez gero:
    • NAN, pasaportea edo gidabaimena.
  • Atzerriko herritarra izanez gero: Europar Batasuneko kidea edo Europako Esparru Ekonomikoko estatuetako kidea:
    • Atzerritarren Identifikazio Zenbakia (AIZ).
    • Batasuneko Kideen Herritarren Erregistroak emandako ziurtagiria.
  • Erkidegotik kanpoko herritarra:
    • Atzerritarren identifikazio zenbakia (AIZ).
    • Indarrean dagoen bizileku-txartela (jatorrizkoa).
  • Helbide elektronikoa.
  • Telefono mugikorraren zenbakia.

Non eskatzen da?

              Eska daiteke halaber:

              • Anbulategian (Boni Laskurain 17): 8:00etatik 20:00etara.
              • KZgunean (Barrenkalea 35 - Irizar jauregia 3. solairua)

              Kostua

              Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

              Erabakitzeko epea

              • Aurreikusitako epea: Momentuan.

              Legeak eta arauak

              • Izenperekin hitzarmena

              Eskaera egin ondoren jarraitu beharreko prozedura

              Arreta-gunean eskaera osatu ondoren, eskatzaileari mezu elektroniko bat bidaliko zaio. Mezuan honako hauek adieraziko dira: koordenatuak, eta jaulkitzeko eta aktibatzeko prozesua egiteko lotura bat.

              Jaulkitzeko eta aktibatzeko prozesua oso erraza da:

              1. SMS mezua bidaliko da pasa-hitz batekin; pasa-hitz hori aldatu behar da, eta gogoratzeko erraza den beste pasa-hitz bat jarri.
              2. Datu pertsonalak egiaztatu, eta B@kQ erabiltzeko jarraibideak eta baldintzak onartu behar dira.
              3. Lehenengo kautotzea egingo da, sinaduraren ziurtagiria hodeian jaulkitzeko.
              4. B@kQ prest egongo da kautotzeko eta internet bidezko harremanetan sinatzeko.

                Organo erabakitzailea

                Izapidetze honen ardura duen departamentua

                Bergarako Udala - Idazkaritza

                Oharrak

                • Bergarako Udaleko egoitza elektronikoko zerbitzu telematikoetara sartzeko, onartutako beste edozein identifikazio-sistemak ere balio du. Adibidez: txartel digitaleko ziurtagiriak (Izenpe, NAN-e, Camerfirma edo FNMT).
                • Izenpeko B@kQ ataria
                  Hemendik aldatu ahal izango dituzu zure pasa-hitza, B@k/B@kQ-ren harremanetarako datuak edo itsasontzi-jokoa; eta baita zure egoera kontsultatu ere, identifikazio-mekanismoak probatu edo itsasontzi-jokoaren koordenatuen berrigorpena eskatu.

                Datu pertsonalen babesa

                Egindako eskaeretako datu pertsonalak Bergarako Udalak tratatuko ditu, eskaria izapidetu ahal izateko helburuarekin.

                Datu horiek udal-kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan –abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa–

                Indarrean dagoen araudiak babestutako eskubideak erabili ahal izango dira, helbide honetara zuzenduta:

                Bergarako Udala

                San Martin Agirre plaza, 1

                20570 Bergara