Zabor-edukiontzietarako txartelaren eskaera

Zer da? Zertarako da?

Zaborra uzteko edukiontziak irekitzen dituen txartela eskatzea

Nork eska dezake?

Etxebizitzak: bizikidetza-unitateko edozeinek

Komertzioak: jardueraren titularrak

Aurkeztu behar diren agiriak

Nortasun agiria

Non eskatzen da?

              Kostua

              Lehenengo txartela dohainik da.

              Hurrengo txartel-kopiak 2 eurotan kobratuko dira.

              Erabakitzeko epea

              • Aurreikusitako epea: Momentuan.

              Legeak eta arauak

              Eskaera egin ondoren jarraitu beharreko prozedura

              Txartela une berean ematen da.
              Jasotzeko unean adieraziko da zein edukiontzi dagokion.

                Organo erabakitzailea

                Ez dagokio

                Izapidetze honen ardura duen departamentua

                Bergarako Udala - Kontuhartzailetza

                Oharrak

                Txartel bakoitzak leku bakarreko mota bakoitzeko edukiontzi bakarra zabaltzen du.

                Datu pertsonalen babesa

                Egindako eskaeretako datu pertsonalak Bergarako Udalaren jabetzakoak diren eta behar bezala baimenduta dauden fitxategietan sartuko dira.

                Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie, datu pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 lege organikoan aurreikusitako kasuetan.

                Datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko edo horien aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango da, ondorengo helbidera zuzenduta:

                Bergarako Udala

                San Martin Agirre plaza, 1

                20570 Bergara