"Obra txikia" egiteko udal-baimenaren eskaera

Zer da? Zertarako da?

Obra txikiak egiteko baimena lortzea.

"Obra txiki" modura izendatuko dira etxebizitzetan egiten diren eta proiektu teknikoa behar ez duten jarraian zehazten diren etxe barruko obra xumeak:

  • Sukaldea berriztu
  • Komuna berriztu
  • Zorua aldatu
  • Barruko arotzeria aldatu
  • Kalefakzioa ezarri edo aldatu
  • Argiteriako instalazioa berriztu

“Obra txiki” moduan zehazten ez direnak “obra handi” moduan tramitatuko dira.

Nork eska dezake?

Interesa duen edozein pertsona fisiko edo juridikoa edo beraien ordezkari legalak

Aurkeztu behar diren agiriak

  • Eskatzailearen identifikazio-agiria (IFZ, NAN, AIZ- Atzerritaren Identifikazio Zenbakia-, pasaportea...).

  • Interesduna ez den beste pertsona batek aurkezten badu eskaria, ordezkaritza-agiria (F0136) aurkeztuko da, eta horrekin batera interesdunaren eta eskatzailearen NANa, pasaportea edo bizileku-baimena.

  • Aurrekontua(k).

Obra egiteko baimen-eskaera erregistratu eta hurrengo egunetik zenbatuta, hamar eguneko epean udal honetako Kontuhartzailetzako bulegoetan dagozkion tasak eta zergak ordaindu behar dira

Bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 68. artikuluaren arabera, eskaera bertan behera utzi dela ulertuko da, eta aipatutako Legearen 21. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako, beste tramiterik gabe artxibatu egingo da.

Non eskatzen da?

        Postaz:
      • B@Z (Bergararren Arreta Zerbitzua)
        San Martin Agirre plaza 1 20570 010 (943 779 100 Bergaratik kanpo)
        943 779 163

          ARGIBIDE GEHIAGO:
        • Hirigintza
          Udaletxea
          San Martin Agirre plaza 1, 2. solairua 20570 BERGARA
          943 779 100 - luz. 1230
          943779156

        Kostua

        Udalak onartutako ordenantzen arabera:

        Erabakitzeko epea

        • Legezko epea: Bost lanegun.
        • Administrazio isiltasunaren eragina: Baiespena.

        Legeak eta arauak

        Eskaera egin ondoren jarraitu beharreko prozedura

        Eskabidea udal erregistroan aurkeztu behar da eta, sarrera-zigilua eman ondoren, Udaleko Kontuhartzailetzan ordaindu beharko dira (gehienez ere 10 eguneko epean) araudiaren arabera dagozkion tasa eta zergak. Epe horretan dagokion ordainketa egiaztatu ezean, eskaera bertan behera uzten dela ulertuko da eta beste tramiterik gabe artxibatu egingo da.

        Obra-baimena emanda ulertuko da tasa eta zergak ordaindu eta, gehienez ere, bost laneguneko epean Udalak kontrakorik adierazten ez badu, eta betiere udal ordenantzek adierazitako baldintzetan ematen bada.

          Organo erabakitzailea

          Alkatea

          Izapidetze honen ardura duen departamentua

          Bergarako Udala - Hirigintza

          Oharrak

          Datu pertsonalen babesa

          Egindako eskaeretako datu pertsonalak Bergarako Udalaren jabetzakoak diren eta behar bezala baimenduta dauden fitxategietan sartuko dira.

          Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie, datu pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 lege organikoan aurreikusitako kasuetan.

          Datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko edo horien aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango da, ondorengo helbidera zuzenduta:

          Bergarako Udala

          San Martin Agirre plaza, 1

          20570 Bergara