Dokumentuen sarrera-erregistroa

Zer da? Zertarako da?

Hau da helburua: Herritar, erakunde edo beste administrazio publikoek udaleko departamentu, organo edo zerbitzuei aurkeztutako idatzi eta jakinarazpen guztiak jasotzea, erregistratzea eta dagokion organo edo zerbitzura bideratzea.

Nork eska dezake?

Udaleko edozein arlori eskabide edo idatziren bat zuzendu nahi dioten guztiek (pertsona fisiko zein juridikoak), edo horien ordezkari legalak

Aurkeztu behar diren agiriak

  • Eskatzailearen identifikazio-agiria (IFZ, NAN, AIZ- Atzerritaren Identifikazio Zenbakia-, pasaportea...).

  • Interesduna ez den beste pertsona batek aurkezten badu eskaria, ordezkaritza-agiria (F0136) aurkeztuko da, eta horrekin batera interesdunaren eta eskatzailearen NANa, pasaportea edo bizileku-baimena.

  • Erregistratu nahi den eskabidean edo idatzian datu hauek beti jaso beharko dira:

- Interesatuaren izen-abizenak eta, dagokionean, ordezkatzen duenarenak.

- Jakinarazpena edo eskariaren erantzuna jasotzeko helbidea.

- Tokia, data eta sinadura.

- Ekintzak, arrazoiak, eskari zehatza eta, nahi izanez gero, udaleko zein sailetara zuzenduta dagoen.

- Prozedura araututa balego, dagokion dokumentazioa.

  • Eskaera laguntzeko beste dokumentazioa ere aurkeztu daiteke.

Non eskatzen da?

        Postaz:
      • B@Z (Bergararren Arreta Zerbitzua)
        San Martin Agirre plaza 1 20570 010 (943 779 100 Bergaratik kanpo)
        943 779 163

          ARGIBIDE GEHIAGO:
        • Idazkaritza
          Udaletxea
          San Martin Agirre plaza 1, beheko solairua 20570 BERGARA
          943 779 100 - luz. 1120
          943779163

        BESTE ERA BATZUK:
        39/2015 Legearen 16.4 artikuluan zehaztutako entitateetan (Posta-bulegoak, Estatuko Administrazio Orokorreko erregistroak, Autonomia Erkidegoetakoak, Espainiak atzerrian dituen enbaxada eta kontsuletxeetakoak).
        Eskariak posta bulegoan aurkezten badira, postazal irekian aurkeztu behar dira, data eta beste datuen zigilua ipintzeko. Ondoren, ziurtagiriaren bidez bidaliko da, eta bidali izanaren agiria emango dio Correos-ek.

        Kostua

        Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

        Erabakitzeko epea

        • Legezko epea: Ez dagokio.

        Legeak eta arauak

        Eskaera egin ondoren jarraitu beharreko prozedura

        • Eskaera jaso, dokumentazioa egiaztatu, sarrera erregistratu eta eskatzaileari jaso-agiria eman.
        • Eskaera eta dokumentazioa izapidetzearen ardura duen departamentura bideratu.

        Organo erabakitzailea

        Ez dagokio

        Izapidetze honen ardura duen departamentua

        Bergarako Udala - Idazkaritza

        Oharrak

        Eskariak betetzen laguntzeko, udalak normalizatutako eskabideak ditu. Inprimaki-mota bakoitzean, tramite hori burutzeko behar den informazioa eta dokumentazioa zehazten da; beraz, tramite bakoitzari dagokion inprimakia erabiltzea gomendatzen da.

        Tramite zehatz bat egiteko inprimakirik ez balego, normalizatutako eskabide orokorra ere erabili ahal izango da. Hala ere, ez da derrigorra inprimaki horiek erabili behar izatea.

        EZ dute administrazio-espedienterik hasiko udaletxera fax-ez edo posta elektronikoz bidalitako idatziek, ezta egindako abisuak, kexak edo iradokizunak ere (ez udaletxean zuzenean aurkeztutakoak, ez Herritarren Postontziaren bidez bidalitakoak).Ez zaie sarrerarik emango.

        Datu pertsonalen babesa

        Egindako eskaeretako datu pertsonalak Bergarako Udalaren jabetzakoak diren eta behar bezala baimenduta dauden fitxategietan sartuko dira.

        Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie, datu pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 lege organikoan aurreikusitako kasuetan.

        Datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko edo horien aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango da, ondorengo helbidera zuzenduta:

        Bergarako Udala

        San Martin Agirre plaza, 1

        20570 Bergara