Berdintasunaren aldeko ekintzak eta programak garatzeko elkarte eta taldeei diru-laguntzak

Zer da? Zertarako da?

Gizonen eta emakumeen arteko berdintasunaren aldeko ekintzak edo programak egiteko, Bergarako irabazi asmorik gabeko elkarte, kolektibo edo biztanleentzako diru-laguntzak dira. Ekintza edo programa deialdia argitaratzen den urtean egin beharko dira eta honako alor hauek sustatu beharko dituzte: emakumeen ahalduntze eta partaidetza, biztanleen sentsibilizazioa, balio diskriminatzaileak aldatzea, historian emakumeek egindako lana agerian jartzea, etab.

Nork eska dezake?

  • Irabazi asmorik gabekoak diren elkarteak, betiere egoitza soziala Bergaran badute eta Bergarako udalerrian genero-berdintasunarekin lotutako jarduerak gauzatzen badituzte. (Elkarteek Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistroan edo bestelako erregistro publikoetan erregistratuta egon beharko dute, eta identifikazio fiskaleko zenbakia eduki beharko dute. Elkartea erregistroan inskribatzeko eskaera egina dutenek, oraindik onarpena iritsi ez bazaie, eskaera-orria aurkeztu beharko dute. Kasu hauetan, laguntza behin-behinekoz onartuko da eta ordainketa inskripzio-prozesua amaitutakoan egingo da.
  • Bergarako herritar edo kolektiboak, talde bat osatzen badute berdintasunarekin lotura zuzena duen ekintza zehatz bat antolatzeko.

2019ko deialdirako eskaerak aurkezteko azken eguna: 2019ko maiatzak 17.

Aurkeztu behar diren agiriak

__________

KASU GUZTIETAN:

  • Eskaera orria, behar bezala beteta eta sinatuta.
  • Interesduna ez den beste pertsona batek aurkezten badu eskaria, ordezkaritza-agiria (F0136) aurkeztuko da, eta horrekin batera interesdunaren eta eskatzailearen NANa, pasaportea edo bizileku-baimena.
  • Legez eratu gabeko kolektibo eta herritar-taldeen kasuan, ordezkariaren identifikazio agiriaren kopia.
  • Zerga betebeharretan egunean egotearen egiaztagiria (soilik espresuki Udalari baimenik eman ez bazaio).
  • Gizarte Segurantzarekin egunean egotearen ziurtagiri ofiziala (soilik espresuki Udalari baimenik eman ez bazaio).

Dirulaguntza lehen aldiz eskatzen duten entitateek, gainera:

  • Elkartea Eusko Jaurlaritzako Entitateen Erregistroan izena emanda dagoela ziurtatzen duen agiria, eta horrez gain, entitatearen sortze-aktaren kopia, estatutuak eta egungo zuzendaritza batzordearen osaketa.
    Erregistroan izena emateko eskaera eginda badago, baina oraindik gauzatu ez bada, eskaera egin izanaren ziurtagiria.
  • Identifikazio Fiskaleko Zenbakia (IFZ-NIF).

Non eskatzen da?

        Postaz:
      • B@Z (Bergararren Arreta Zerbitzua)
        San Martin Agirre plaza 1 20570 BERGARA
        010 (943 779 100 Bergaratik kanpo)
        943 779 163

        Kostua

        Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

        Erabakitzeko epea

        • Aurreikusitako epea: Bi hilabete.
        • Legezko epea: Bi hilabete.
        • Administrazio isiltasunaren eragina: Ezespena.

        Legeak eta arauak

        Eskaera egin ondoren jarraitu beharreko prozedura

        • Eskaera jaso, dokumentazioa egiaztatu, sarrera erregistratu eta eskatzaileari jaso-agiria eman.
        • Eskaera eta dokumentazioa izapidetzearen ardura duen departamentura bideratu.
        • Teknikariaren txostena, Gizarte zerbitzuak.
        • Batzorde informatzailearen irizpena, Ongizate.
        • Batzorde informatzailearen irizpena, Ogasuna.
        • Ebazpena, Alkatetzaren dekretua.
        • Jakinarazpena, eskatzaileari.

          Organo erabakitzailea

          Alkatea

          Izapidetze honen ardura duen departamentua

          Bergarako Udala - Gizarte Zerbitzuak eta Sustapen Ekonomikoa

          Oharrak

          Urtero argitaratutako deialdia da eta eskaerak aurkezteko epea deialdi bakoitzean zehazten da.

          Datu pertsonalen babesa

          Egindako eskaeretako datu pertsonalak Bergarako Udalaren jabetzakoak diren eta behar bezala baimenduta dauden fitxategietan sartuko dira.

          Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie, datu pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 lege organikoan aurreikusitako kasuetan.

          Datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko edo horien aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango da, ondorengo helbidera zuzenduta:

          Bergarako Udala

          San Martin Agirre plaza, 1

          20570 Bergara