Garapenerako lankidetza-programak lantzen dituzten Gobernuz Kanpoko Erakundeentzako (GKE) diru-laguntzak

Zer da? Zertarako da?

Garapen bidean diren herrialdeetan lankidetza-proiektuetarako diru-laguntzak dira. Udalak dirulaguntza hauek urtero argitaratzen ditu.

Udalak dirulaguntza hauek urtero argitaratzen ditu.

Ikus: http://www.bergara.eus/eu/herritarren-zerbitzura-dirulaguntzak

Nork eska dezake?

Legez eratuta dauden eta irabazi asmorik gabekoak diren Gobernuz Kanpoko Erakundeek eska dezakete diru-laguntza. Beren ekintzek deialdi honen xedearekin bat egin behar dute eta Euskal Autonomi Erkidegoan edo Nafarroan erroldatuak egon behar dira; eta egoitza soziala, ordezkaritza bat edo administrazio-egitura iraunkor bat Bergaran edo Debagoienean izan beharko dute.

Aurkeztu behar diren agiriak

  • Jarduera-programa.
  • Aurrekontua.
  • Udalari emandako baimena, Ogasunekiko betebeharretan eta Gizarte Segurantzakoetan egunean egotearena konprobatzeko. Ziurtagiriak edo zinpeko aitorpena, baldin eta udalari baimena ematen ez bazaio konprobaketak egiteko.
  • Udal batzorde informatzaile bati jarduera guztietarako eskatzen zaion diru-laguntza 3.000 euro baino txikiagoa denean, dokumentu horiek zinpeko aitorpen batekin ordezkatu ahal izango dira, jasotzailea erakunde ez ofiziala denean.
  • IFZ (NIF), aurreko urteetan aurkeztu ez badute.
  • Diru-laguntza lehendabiziko aldiz eskatzen duten entitate edo elkarteek, Eusko Jaurlaritzako elkarte eta entitateen erregistroko agiri zigilatua, elkartearen edo entitatearen sortze akta, estatutuak eta egungo zuzendaritza-batzordearen osaketa. Enpresa balitz, horren sorreraren eskritura, ordezkariaren ahalorde notariala eta zuzendaritza-organoen osaketa.
  • Herritarren kasuan NAN.
  • Ez da beste dokumentazio-motarik onartuko.
  • Bakarrik Udalari baimena eman ez zaionean: Ogasuneko eta Gizarte Segurantzako betebeharretan egunean dagoela egiaztatzeko, erakunde horien ziurtagiriak egunean dagoela adieraziz.
  • Sail bakoitzeko eskaerekin lotutako dokumentazio espezifikoa.

Non eskatzen da?

        Postaz:
      • Bergarako Udala. B@Z (Bergararren Arreta Zerbitzua)
        San Martin Agirre plaza 1 20570 BERGARA
        010 (943 779 100 Bergaratik kanpo)
        943 779 163

        Kostua

        Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

        Erabakitzeko epea

        • Aurreikusitako epea: Bi hilabete.
        • Legezko epea: Bi hilabete.
        • Administrazio isiltasunaren eragina: Ezespena.

        Legeak eta arauak

        Eskaera egin ondoren jarraitu beharreko prozedura

        • Eskaera jaso, dokumentazioa egiaztatu, sarrera erregistratu eta eskatzaileari jaso-agiria eman.
        • Eskaera eta dokumentazioa izapidetzearen ardura duen departamentura bideratu.
        • Teknikariaren txostena, Gizarte zerbitzuak.
        • Batzorde informatzailearen irizpena, Ongizate.
        • Batzorde informatzailearen irizpena, Ogasuna.
        • Ebazpena, Alkatetzaren dekretua.
        • Jakinarazpena, eskatzaileari.

        Organo erabakitzailea

        Alkatea

        Izapidetze honen ardura duen departamentua

        Bergarako Udala - Gizarte Zerbitzuak eta Sustapen Ekonomikoa

        Oharrak

        Urtero argitaratutako deialdia da eta eskaerak aurkezteko epea deialdi bakoitzean zehazten da

        Datu pertsonalen babesa

        Egindako eskaeretako datu pertsonalak Bergarako Udalak tratatuko ditu, eskaria izapidetu ahal izateko helburuarekin.

        Datu horiek udal-kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan –abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa–

        Indarrean dagoen araudiak babestutako eskubideak erabili ahal izango dira, helbide honetara zuzenduta:

        Bergarako Udala

        San Martin Agirre plaza, 1

        20570 Bergara