Gizarte zerbitzuen arloan diharduten elkarteentzako diru-laguntzak

Zer da? Zertarako da?

Bergarako udalerrian gizarte zerbitzuen arloan jarduerak egiten dituzten irabazi asmorik gabeko elkarteei diru-laguntzak emateko baldintzak arautzea.

Udalak dirulaguntza hauek urtero argitaratzen ditu.

Ikus: http://www.bergara.eus/eu/herritarren-zerbitzura-dirulaguntzak

Nork eska dezake?

Legez eratuta dauden, irabazi asmorik gabekoak diren eta gizarte zerbitzuen arloan diharduten elkarteek, betiere beren ekintzek deialdi honen xedearekin bat egiten badute, eta nagusiki, honako taldeei bideratutakoak: bazterketa-arazoak dituztenei, desgaitasunen bat dutenei, hirugarren adinekoei, eta zerbitzu sozialen beharra duten beste edozein talderi. Aldi berean, Euskal Autonomi Erkidegoan edo Nafarroan erroldatuta egon behar dira, eta egoitza soziala, ordezkaritza bat edo administrazio-egitura iraunkor bat izan behar dute Bergaran edo Debagoienean.

Aurkeztu behar diren agiriak

  • Jarduera-programa
  • Aurrekontua
  • Udalaren aldeko baimena, Ogasunekiko betebeharretan eta Gizarte Segurantzakoetan egunean egotearen konprobaketak egiteko. Udalari konprobaketak egiteko baimenik ematen ez bazaio, ziurtagiriak edo zinpeko aitorpena.
  • Udal batzorde informatzaile bati jarduera guztietarako eskatzen zaion diru-laguntza 3.000 eurotik beherakoa denean, dokumentu horiek zinpeko aitorpen batekin ordezkatu ahal izango dira, jasotzailea erakunde ez ofiziala denean.
  • IFZ (NIF) aurreko urteetan aurkeztu ez badute.
  • Diru-laguntza lehendabiziko aldiz eskatzen duten entitate edo elkarteek: Eusko Jaurlaritzako Elkarte eta Entitateen Erregistroko agiri zigilatua, elkartearen edo entitatearen sortze akta, estatutuak eta egungo zuzendaritza batzordearen osaketa. Enpresa balitz, sorreraren eskritura, ordezkariaren ahalmen notariala eta zuzendaritza-organoen osaketa.
  • Herritarren kasuan, NAN.
  • Ez da beste dokumentazio-motarik onartuko.
  • Bakarrik Udalari baimenik eman ez zaionean Ogasuna eta Gizarte Segurantzako betebeharretan egunean dagoela konprobatzeko, erakunde haien ziurtagiriak egunean dagoela adieraziz.
  • Sail bakoitzeko eskaerekin erlazionatutako dokumentazio espezifikoa

Non eskatzen da?

        Postaz:
      • Bergarako Udala. B@Z (Bergararren Arreta Zerbitzua)
        San Martin Agirre plaza 1 20570 BERGARA
        010 (943 779 100 Bergaratik kanpo)
        943 779 163

        Kostua

        Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

        Erabakitzeko epea

        • Aurreikusitako epea: Bi hilabete.
        • Legezko epea: Bi hilabete.
        • Administrazio isiltasunaren eragina: Ezespena.

        Legeak eta arauak

        Eskaera egin ondoren jarraitu beharreko prozedura

        • Eskaera jaso, dokumentazioa egiaztatu, sarrera erregistratu eta eskatzaileari jaso-agiria eman.
        • Eskaera eta dokumentazioa izapidetzearen ardura duen departamentura bideratu.
        • Teknikariaren txostena, Gizarte zerbitzuak.
        • Batzorde informatzailearen irizpena, Ongizate.
        • Batzorde informatzailearen irizpena, Ogasuna.
        • Ebazpena, Alkatetzaren dekretua.
        • Jakinarazpena, eskatzaileari.

        Organo erabakitzailea

        Alkatea

        Izapidetze honen ardura duen departamentua

        Bergarako Udala - Gizarte Zerbitzuak eta Sustapen Ekonomikoa

        Oharrak

        Urtero argitaratutako deialdia da eta eskaerak aurkezteko epea deialdi bakoitzean zehazten da.

        Datu pertsonalen babesa

        Egindako eskaeretako datu pertsonalak Bergarako Udalak tratatuko ditu, eskaria izapidetu ahal izateko helburuarekin.

        Datu horiek udal-kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan –abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa–

        Indarrean dagoen araudiak babestutako eskubideak erabili ahal izango dira, helbide honetara zuzenduta:

        Bergarako Udala

        San Martin Agirre plaza, 1

        20570 Bergara