Ingurumen arloan jarduerak egiten dituzten herriko taldeentzat diru-laguntzak

Zer da? Zertarako da?

Bergarako udalerriaren eremuan ingurumen-izaerako jarduerak egiteko diru-laguntzak ematea, Tokiko Agenda 21aren testuinguruan.

Herritarrek parte hartzea eta herritarrek bultzatutako interes sozialeko jarduerak sustatzea da helburu nagusia.

Betiere Tokiko AG-21aren Ekintza Planaren honako lerro estrategikoen (LE) garapenean lagundu beharko dute diruz lagundutako jarduerek:

  • LE: Biodibertsitatea, ondare naturala eta paisaia babestu eta hobetu. Udalerrian biodibertsitatea eta ondare naturala hobeto ezagutzeko, ezagutzera emateko eta kontserbatzeko jarduerak.
  • LE: Baliabide naturalen erabilpena eta hiri-hondakinen kudeaketa hobetzea. Hiri-hondakinen sortze-prebentzioaren arloko jarduerak.

Udalak dirulaguntza hauek urtero argitaratzen ditu. Ikus:

http://www.bergara.eus/eu/herritarren-zerbitzura-dirulaguntzak

Nork eska dezake?

Bergaran egoitza eta jardun-eremua dauzkaten irabazi asmorik gabeko erakunde eta elkarteek, horien helburuen eta jardueren artean badaude ingurumenaren kontserbazioa, hobekuntza eta zabaltze zein sentsibilizazioa.

Aurkeztu behar diren agiriak

  • Eskaera-orria, behar bezala sinatuta.
  • Ogasunekiko betebeharretan eta Gizarte Segurantzakoetan egunean egotearen ziurtagiriak edo zinpeko aitorpena.
  • Zinpeko aitorpena, eskatzaileak sinatuta, non adieraziko den ea eskatutako diru-laguntzaren xedeko jarduerak adin txikikoekin harremanik dakarren edo ez, eta baiezkoa balitz, adieraziko da lan horien ardura duten langileek, baita boluntarioek ere, horretarako beharrezkoa den aldeko ziurtagiria dutela (urtarrilaren 15eko 1/1996 Lege Organikoak -adin txikikoaren babes juridikoari buruzkoak- 13.5 artikuluan agintzen duena).
  • IFK (CIF) aurreko urteetan aurkeztu ez badute.
  • Lehendabiziko aldiz diru-laguntza eskatzen duten entitate edo elkarteek, Eusko Jaurlaritzako elkarte eta entitateen erregistroko kopia zigilatua, elkartearen edo entitatearen sortze aktaren kopia, estatutuak eta egungo zuzendaritza-batzordearen osaketa.
  • Diruz laguntzea nahi den programa edo ekintzaren memoria zehatza (epeak, metodologia, helburuak, baliabideak, arduradunak, aurreikusitako parte hartzea).
  • Diruz laguntzea nahi den programa edo ekintzaren esparruan eskatzaileak duen ezagutza eta esperientziari buruzko txostena.
  • Diruz laguntzea nahi den programa edo ekintzaren aurrekontu xehatua.
  • Proiektuaren ezaugarriengatik beharrezkoa dela ikusten badu, jarduera garatzeko eskatzaileak beste erakundeetan eskuratu beharko duen baimen idatziaren kopia ere eskatu ahal izango dio Bergarako Udalak.

Non eskatzen da?

        Postaz:
      • B@Z (Bergararren Arreta Zerbitzua)
        San Martin Agirre plaza 1 20570 BERGARA
        010 (943 779 100 Bergaratik kanpo)
        943 779 163

          ARGIBIDE GEHIAGO:
        • Laboratorium museoa
          Errotalde jauregia
          Juan Irazabal 20570 BERGARA
          943 779 100 - luz. 1810

        Kostua

        Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

        Erabakitzeko epea

        • Aurreikusitako epea: Bi hilabete.
        • Legezko epea: Bi hilabete.
        • Administrazio isiltasunaren eragina: Ezespena.

        Legeak eta arauak

        Eskaera egin ondoren jarraitu beharreko prozedura

        • Eskaera jaso, dokumentazioa egiaztatu, sarrera erregistratu eta eskatzaileari jaso-agiria eman.
        • Eskaera eta dokumentazioa izapedetze horren ardura duen departamentura bideratu.
        • Teknikariaren txostena.
        • Batzorde informatzailearen irizpena, Ingurumena.
        • Ebazpena, Alkatetzaren dekretua.
        • Eskatzaileari jakinarazpena.
        • Hala badagokio, onartutako kopuruaren % 60ko aurrerapena

          Organo erabakitzailea

          Alkatea

          Izapidetze honen ardura duen departamentua

          Bergarako Udala - Museoa

          Oharrak

          Deialdi bakoitzaren oinarrietan zehaztu da eskaerak aurkezteko epea.

          Datu pertsonalen babesa

          Egindako eskaeretako datu pertsonalak Bergarako Udalak tratatuko ditu, eskaria izapidetu ahal izateko helburuarekin.

          Datu horiek udal-kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa

          Indarrean dagoen araudiak babestutako eskubideak erabili ahal izango dira, helbide honetara zuzenduta:

          Bergarako Udala

          San Martin Agirre plaza, 1

          20570 Bergara