Auzoetako urteko jarduerak eta ekintzak antolatzeko diru-laguntzak

Zer da? Zertarako da?

Urtean zehar auzoetako kultur ekintzak antolatzeko diru laguntzak

Nork eska dezake?

Bergarako auzo elkarteek

Aurkeztu behar diren agiriak

  • Esbakide orria beteta
  • Urteko kultur ekintzen egitaraua eta aurrekontua aurkeztu behar da urteko lehen hilabetean

Non eskatzen da?

        Postaz:
      • B@Z (Bergararren Arreta Zerbitzua)
        San Martin Agirre plaza 1 20570 BERGARA
        010 (943 779 100 Bergaratik kanpo)
        943 779 163

          Kostua

          Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

          Erabakitzeko epea

          • Aurreikusitako epea: Bi hilabete.
          • Legezko epea: Bi hilabete.
          • Administrazio isiltasunaren eragina: Ezespena.

          Legeak eta arauak

          Ez dagokio

          Eskaera egin ondoren jarraitu beharreko prozedura

          • Eskaera jaso, dokumentazioa egiaztatu, sarrera erregistratu eta eskatzaileari jaso-agiria eman.
          • Teknikariaren txostena, Kultura.
          • Batzorde informatzailearen irizpena, Kultura eta Euskera.
          • Ebazpena, Alkatetzaren dekretua.
          • Jakinarazpena, eskatzaileari.

          Organo erabakitzailea

          Alkatea

          Izapidetze honen ardura duen departamentua

          Bergarako Udala - Kultura

          Oharrak

          Datu pertsonalen babesa

          Egindako eskaeretako datu pertsonalak Bergarako Udalaren jabetzakoak diren eta behar bezala baimenduta dauden fitxategietan sartuko dira.

          Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie, datu pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 lege organikoan aurreikusitako kasuetan.

          Datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko edo horien aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango da, ondorengo helbidera zuzenduta:

          Bergarako Udala

          San Martin Agirre plaza, 1

          20570 Bergara