Adingabekoak beren ardurapean dituzten familientzako udal laguntza ekonomikoak

Zer da? Zertarako da?

Laguntza hauek adingabekoak beren ardurapean dituzten familientzat dira, eta banakako izaera dute. Diru-laguntza edo zerbitzu gisa eskainiko dira, eta honako helburu hau dute: adingabekoen gizartearekiko marjinazioari aurrea hartu eta haiek gizarteratzea lortzea.

Nork eska dezake?

Interesdun den edozeinek edota horren legezko ordezkariak, behar den baimenarekin.

Laguntzen onuradun izateko, honako baldintza hauek guztiak bete beharko dira:

  • Familia eskatzailea egoera sozioekonomiko larrian egotea.
  • Familian, 18 urtetik beheragoko kideak izatea.
  • Bergaran bizi izatea eta laguntza eskatu aurreko azken 6 hilabeteetan gutxienez Bergarako udalerrian erroldatuta egotea.
  • Gizarte Zerbitzuek adingabekoen babesgabetasun-egoerak ekiditeko garatzen duen esku-hartzearen barruan egon behar du familia eskatzaileak; esku-hartzea edozein fasetan egonda ere (balorazioa, interbentzioa edota jarraipena).

Hala ere, Udal Gizarte teknikariak honela proposatuz gero, onuradun izateko dauden baldintzetako edozein kontuan ez hartzea posible izango da. Era berean, nahiz eta baldintza guztiak bete, posible izango da diru-laguntza ukatzea. Kasu guztietan, Gizarte teknikariak arrazoitutako proposamena aurkeztu eta Alkateak (edo hark eskuordetutako organoak) erabakiko du.

Aurkeztu behar diren agiriak

- Eskatzailearen NAN, AIZ edo pasaportea.

- Interesduna ez den beste pertsona batek aurkezten badu eskaria, ordezkaritza-agiria (F0136) aurkeztuko da, eta horrekin batera interesdunaren eta eskatzailearen NANa, pasaportea edo bizileku-baimena.

- Eskatzailearen bizikidetza-unitateari buruzko errolda-orria (bolantea).

- Familia-liburua.

- Bizikidetza-unitateko kide guztien hileko diru-sarrera guztien frogagiriak.

- Bizikidetza-unitateko kide guztien bankuko kontu guztien ziurtagiriak. Azken 6 hilabetetako mugimenduak.

- Laguntza jaso nahi den bankuko kontuaren egiaztagiria, non titularraren datu guztiak azaltzen diren.

- Eskatutako laguntzen aurrekontua.

- Zinpeko aitorpena, diru-laguntza jaso ezin izateko kasuetako batean ere ez egoteari buruzkoa, azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 13. artikuluaren 2. eta 3. ataletan adierazitakoari jarraituz.

Non eskatzen da?

        Postaz:
      • B@Z (Bergararren Arreta Zerbitzua)
        San Martin Agirre plaza 1 20570 BERGARA
        010 (943 779 100 Bergaratik kanpo)
        943 779 163

        Kostua

        Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

        Erabakitzeko epea

        • Aurreikusitako epea: Hilabete bat.
        • Legezko epea: Hiru hilabete.
        • Administrazio isiltasunaren eragina: Ezespena.

        Legeak eta arauak

        Eskaera egin ondoren jarraitu beharreko prozedura

        • Eskaera jaso, dokumentazioa egiaztatu, sarrera erregistratu eta eskatzaileari jaso-agiria eman.
        • Eskaera eta dokumentazioa izapidetzearen ardura duen departamentura bideratu.
        • Gizarte zerbitzuek hala baloratzen dutenean, dagokion teknikariarekin hitzordua jarriko da.
        • Teknikariaren txostena, Gizarte zerbitzuak.
        • Batzorde informatzailearen irizpena, Ongizate.
        • Batzorde informatzailearen irizpena, Ogasuna.
        • Ebazpena, Alkatetzaren dekretua.
        • Jakinarazpena, eskatzaileari.

        Organo erabakitzailea

        Alkatea

        Izapidetze honen ardura duen departamentua

        Bergarako Udala - Gizarte Zerbitzuak eta Sustapen Ekonomikoa

        Oharrak

        Datu pertsonalen babesa

        Egindako eskaeretako datu pertsonalak Bergarako Udalak tratatuko ditu, eskaria izapidetu ahal izateko helburuarekin.

        Datu horiek udal-kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan –abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa–

        Indarrean dagoen araudiak babestutako eskubideak erabili ahal izango dira, helbide honetara zuzenduta:

        Bergarako Udala

        San Martin Agirre plaza, 1

        20570 Bergara