Idazle Eskolan ikasten dutenentzako diru-laguntzak.

Zer da? Zertarako da?

Idazle Eskolak antolatzen dituen modulu eta hitzaldietan parte hartzea sustatzeko diru-laguntzak ematea.

Eskaera epea: urte bakoitzeko irailaren 15era artekoa, egun hori barne. Laguntzagai direnak amaitu berri den ikasturtean (aurreko urteko irailaren 15etik indarrean den urteko irailaren 14ra) parte hartutako modulu eta hitzaldiak izango dira.

Nork eska dezake?

Diru-laguntza eskuratu nahi duen bizilagunak ondorengo baldintzak bete beharko ditu:

  • Bergaran erroldatuta egotea ikastaroa hasi baino 12 hilabete lehenagotik.
  • Azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. zatiek adierazitako kausaren baten pean ez egotea.
  • Egunean egotea betebehar fiskaletan eta Gizarte Segurantzakoetan eta baita Udalarekin ere.

Aurkeztu behar diren agiriak

  • Nortasun Agiri Nazionala.
  • Interesduna ez den beste pertsona batek aurkezten badu eskaria, ordezkaritza-agiria (F0136) aurkeztuko da, eta horrekin batera interesdunaren eta eskatzailearen NANa, pasaportea edo bizileku-baimena.
  • Matrikularen ordainagiria.
  • Idazle Eskolaren ziurtagiria, ikastaroan parte hartu izana egiaztatuko duena.
  • Langabetu txartela edo ikaslea dela edo, behintzat, aurreko ikasturtean ikasle izan dela egiaztatuko duen ziurtagiria. (%100eko laguntza lortu ahal izateko, aurkeztu beharrekoa).

Non eskatzen da?

        Postaz:
      • B@Z (Bergararren Arreta Zerbitzua)
        San Martin Agirre plaza 1 20570 BERGARA
        010 (943 779 100 Bergaratik kanpo)
        943 779 163

          ARGIBIDE GEHIAGO:
        • Euskara departamentua
          Udaletxea
          San Martin Agirre plaza 1 - 1. 20570 BERGARA
          943 779 100 - luz. 1250

        Kostua

        Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

        Erabakitzeko epea

        • Aurreikusitako epea: Bi hilabete.
        • Legezko epea: Hiru hilabete.
        • Administrazio isiltasunaren eragina: Ezespena.

        Legeak eta arauak

        Ikus udal webgunean laguntza honen oinarriak.

          Eskaera egin ondoren jarraitu beharreko prozedura

          • Eskaera jaso, dokumentazioa egiaztatu, sarrera erregistratu eta eskatzaileari jaso-agiria eman.
          • Eskaera eta dokumentazioa izapidetzearen ardura duen departamentura bideratu.
          • Teknikariaren txostena, Euskara.
          • Ebazpena, Alkatetzaren dekretua.
          • Jakinarazpena, eskatzaileari.
          • Ordainketa/Itzulketa gauzatu.

          Organo erabakitzailea

          Alkatea

          Izapidetze honen ardura duen departamentua

          Bergarako Udala - Euskara

          Oharrak

          Datu pertsonalen babesa

          Egindako eskaeretako datu pertsonalak Bergarako Udalak tratatuko ditu, eskaria izapidetu ahal izateko helburuarekin.

          Datu horiek udal-kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan ?abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa?

          Indarrean dagoen araudiak babestutako eskubideak erabili ahal izango dira, helbide honetara zuzenduta:

          Bergarako Udala

          San Martin Agirre plaza, 1

          20570 Bergara