Udal Euskaltegitik kanpo euskara ikasi dutenentzako diru-laguntzak

Zer da? Zertarako da?

Bergarako Udal Euskaltegitik kanpo euskara ikasten duten helduentzako laguntzak ematea, herritar guztiek euskara ikasteko pareko laguntzak izan ditzaten.

  • Eskaera epea: urte bakoitzeko irailaren 15era artekoa, egun hori barne. Lagunduko direnak amaitu berri den ikasturtean (aurreko urteko irailaren 15etik indarrean den urteko irailaren 14ra) egindako ikastaroak izango dira.
  • Hiru laguntza-maila (Ikus Bergarako Udaleko Euskara zerbitzuak kudeatutako programen konturako zenbait dirulaguntza arautzen dituen Arautegia, I. Eranskina):
    • %100, baldintza ekonomiko berezi batzuk dituztenentzat.
    • %60. Langabetu, familia ugariko kide edo 65 urtez gorakoentzat.
    • %25, gutxieneko laguntza.

Laguntzotarako aurreikusitako aurrekontua goian adierazitako gehienezko laguntzak emateko bestekoa ez balitz, eskari guztien artean proportzioan banatuko da.

Nork eska dezake?

Diru-laguntza eskuratu nahi duen bizilagunak ondorengo baldintzak bete beharko ditu:

  • Bergaran erroldatuta egotea eskaera aurkeztu baino 2 hilabete lehenagotik.
  • Aurreko urteko irailetik laguntza ematen den urteko abuzturako tartean (biak barne) euskara ikastaro batean parte hartzea, Udal Euskaltegitik kanpo.
  • Azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. zatiek adierazitako kausaren baten pean ez egotea.
  • Egunean egotea betebehar fiskaletan eta Gizarte Segurantzakoetan eta baita Udalarekin ere.
  • Laguntza jasotzeko gutxienez honako asistentzia izan dela egiaztatzea: %90ekoa barru-ikastaroen kasuan eta %85ekoa gainontzekoetan.

Aurkeztu behar diren agiriak

  • Nortasun Agiria.
  • Matrikularen ordainagiria.
  • Euskaltegiaren ziurtagiria, asistentzia zenbatekoa (asistentziaren %) izan den azalduko duena.
  • Langabetu-txartela (lanik gabe egonez gero)
  • Familia ugariko kideek, hori egiaztatuko duen txartela.
  • Azkeneko urteko errenta deklarazioa edo egin ez izanaren arrazoia adierazten duen ziurtagiria (beka eskatzen bada bakarrik).
  • Bizikidetza agiria (beka eskatzen bada bakarrik).

Non eskatzen da?

        Postaz:
      • B@Z (Bergararren Arreta Zerbitzua)
        San Martin Agirre plaza 1 20570 BERGARA
        010 (943 779 100 Bergaratik kanpo)
        943 779 163

          Kostua

          Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

          Erabakitzeko epea

          • Aurreikusitako epea: Bi hilabete.
          • Legezko epea: Hiru hilabete.
          • Administrazio isiltasunaren eragina: Ezespena.

          Legeak eta arauak

          Eskaera egin ondoren jarraitu beharreko prozedura

          • Eskaera jaso, dokumentazioa egiaztatu, sarrera erregistratu eta eskatzaileari jaso-agiria eman.
          • Eskaera eta dokumentazioa izapidetzearen ardura duen departamentura bideratu.
          • Teknikariaren txostena, Euskara.
          • Ebazpena, Alkatetzaren dekretua.
          • Jakinarazpena, eskatzaileari.
          • Ordainketa/Itzulketa gauzatu.

          Organo erabakitzailea

          Alkatea

          Izapidetze honen ardura duen departamentua

          Bergarako Udala - Euskara

          Oharrak

          Datu pertsonalen babesa

          Egindako eskaeretako datu pertsonalak Bergarako Udalaren jabetzakoak diren eta behar bezala baimenduta dauden fitxategietan sartuko dira.

          Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie, datu pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 lege organikoan aurreikusitako kasuetan.

          Datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko edo horien aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango da, ondorengo helbidera zuzenduta:

          Bergarako Udala

          San Martin Agirre plaza, 1

          20570 Bergara