Lanbide zerbitzua: Informazio, balorazio, orientazio eta arreta zerbitzua.

Zer da? Zertarako da?

Lanbidek enplegu-eskatzaileei ematen dien zerbitzu bat da. Zerbitzu horren helburua da lan bila dabiltzan pertsonen enplegagarritasuna hobetzea, zenbait tresna emanez eta zenbait ekintza diseinatuz etengabe modu pertsonalizatuan, lan-munduan sartzen hasteko.

Eskaintzen dituen zerbitzuak: lan eskaintzen eta formazioari buruzko informazioa, orientazioa eta laneratzeko plan pertsonalizatua.

Nork eska dezake?

Bergarako Udaleko LANBIDE Orientazio Zerbitzuan, lana bilatzeko prozesuan ari den edonork jaso dezake laguntza.

Aurkeztu behar diren agiriak

Hitzordua hartzeko erabiltzailearen ondorengo datuak jaso behar dira:

- Izena eta abizenak.
- NAN, AIZ edo pasaporte zenbakia.
- Harremanetarako telefono bat.

Non eskatzen da?

    Telefonoz:
  • 010 (943 779 100 Bergaratik kanpo)

        Kostua

        Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

        Erabakitzeko epea

        • Aurreikusitako epea: Momentuan.

        Legeak eta arauak

        Eskaera egin ondoren jarraitu beharreko prozedura

        Eskatzaileari ordua emango zaio Enplegu Orientatzailearekin egoteko.

          Organo erabakitzailea

          Ez dagokio

          Izapidetze honen ardura duen departamentua

          Bergarako Udala - Gizarte Zerbitzuak eta Sustapen Ekonomikoa

          Oharrak

          Datu pertsonalen babesa

          Egindako eskaeretako datu pertsonalak Bergarako Udalak tratatuko ditu, eskaria izapidetu ahal izateko helburuarekin.

          Datu horiek udal-kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan –abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa–

          Indarrean dagoen araudiak babestutako eskubideak erabili ahal izango dira, helbide honetara zuzenduta:

          Bergarako Udala

          San Martin Agirre plaza, 1

          20570 Bergara