Lanerako Prestakuntza ikastaroak

Zer da? Zertarako da?

Bergarako Udalak LANBIDE-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin batera antolatutako laneratze prestakuntzarako ikastaroak dira, langabezia egoeran daudenei laneratzeko aukerak hobetzen laguntzeko helburua dutenak.

Nork eska dezake?

Interesdun den edozeinek edota horren legezko ordezkariak, behar den baimenarekin.

Langabezia egoeran dagoen 18 urtetik gorako eta Lanbide zerbitzuan izena emanda duen edonork eska dezake, deialdia argitaratu ondoren eta bertan jasotako epean.

Aurkeztu behar diren agiriak

- LANBIDE Euskal Enplegu Zerbitzuko DARDE eguneratua.

- NAN

- Interesduna ez den beste pertsona batek aurkezten badu eskaria, ordezkaritza-agiria (F0136) aurkeztuko da, eta horrekin batera interesdunaren eta eskatzailearen NANa, pasaportea edo bizileku-baimena.

Non eskatzen da?

        Internet bidez:

        Postaz:
      • B@Z (Bergararren Arreta Zerbitzua)
        San Martin Agirre plaza 1 20570 010 (943 779 100 Bergaratik kanpo)
        943 779 163

          ARGIBIDE GEHIAGO:
        • Garapen sozio-ekonomikoa
          Udaletxea
          San Martin Agirre plaza 1, 3. solairua 20570 BERGARA
          943 779 100 - luz. 1221

        Kostua

        Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

        Erabakitzeko epea

        • Legezko epea: Ez dagokio.
        • Administrazio isiltasunaren eragina: Ez dagokio.

        Legeak eta arauak

        Prestakuntza-ekintzak antolatzeko urteroko diru-laguntzen deialdia

        Eskaera egin ondoren jarraitu beharreko prozedura

        • Eskaera jaso, dokumentazioa egiaztatu, sarrera erregistratu eta eskatzaileari jaso-agiria eman.
        • Eskaera eta dokumentazioa izapidetzearen ardura duen departamentura bideratu.
        • Teknikariaren txostena, Garapen teknikaria.
        • Batzorde informatzailearen irizpena, Sustapen Ekonomikoa eta Turismoa.
        • Jakinarazpena, eskatzaileari.
        • Eskaera eta dokumentazioa Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailera bidaltzea.

        Organo erabakitzailea

        Alkatea

        Izapidetze honen ardura duen departamentua

        Bergarako Udala - Gizarte Zerbitzuak eta Sustapen Ekonomikoa

        Oharrak

        Datu pertsonalen babesa

        Egindako eskaeretako datu pertsonalak Bergarako Udalaren jabetzakoak diren eta behar bezala baimenduta dauden fitxategietan sartuko dira.

        Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie, datu pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 lege organikoan aurreikusitako kasuetan.

        Datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko edo horien aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango da, ondorengo helbidera zuzenduta:

        Bergarako Udala

        San Martin Agirre plaza, 1

        20570 Bergara