ERAGIN programa. Azterlan teknologikoak egiteko, enpresei zuzendutako laguntzak

Zer da? Zertarako da?

Bergaran finkatuta dauden eta 50 langile edo hortik behera dituzten enpresetan lehiakortasuna hobetzeko, azterketa teknologikoak egiteko diru-laguntzak dira.

Udalak dirulaguntza hauek urtero argitaratzen ditu. Ikus:

http://www.bergara.eus/eu/herritarren-zerbitzura-dirulaguntzak

Nork eska dezake?

Interesdun den edozeinek edota horren legezko ordezkariak, behar den baimenarekin.

Diru-laguntzen Lege Orokorraren 13.2 artikuluak aipatzen duen debeku bat bera ez duten pertsona fisiko eta juridikoek eta ondasun-erkidegoek jaso ahal izango dituzte diru-laguntza hauek.

Baldintza hauek ere bete beharko dituzte:

a – Bergaran lantokiren bat izan behar dute.

b - Azken 6 hilabetetan zehar, plantillan 50 langile edo gutxiago eduki izana.

c – Otsailaren 18ko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 4/2005 Legean jasotakoak kontuan hartuta, honako egoera batean ez egotea:

Kideak aukeratzeko prozesuan sexuaren ziozko bereizkeria eragiten duten elkarte edo erakundeak.

Emakumeek gizonekiko berdintasunean parte hartzea onartzen ez duten edo oztopatzen duten jarduerak antolatzen dituzten elkarteak.

Sexuaren ziozko bereizkeria dela-eta administrazio-zehapena edo zigor penala jaso duten pertsona fisiko edo juridikoak, dena delako zehapen edo zigorrak dirauen denboran.

d – Enpresa hauek zergak ordaintzerakoan, dagozkien oinarrietan jasotzen diren Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren taldeetatik, talde horietako batean tributatu behar dute.

Aurkeztu behar diren agiriak

- Inprimaki-eredua.

- Eskatzailearen NAN, IFZren edo horren balio bereko beste dokumentu bat.

- Interesduna ez den beste pertsona batek aurkezten badu eskaria, ordezkaritza-agiria (F0136) aurkeztuko da, eta horrekin batera interesdunaren eta eskatzailearen NANa, pasaportea edo bizileku-baimena.

- Legezko ordezkapenaren kasuan, ordezkariaren NAN edo horren balio bereko beste dokumentu bat, eta ordezkapena dokumentu bidez egiaztatua. Egiaztapen hori zuzenbidean baliozkotzat har daitekeen edozein bitartekoren bidez egin daiteke (notario ahalordeak, eskriturak).

- Frogagiria, eskatzaileak duen banku-kontuaren titularitatearena; eskaera egin duenaren identitatearekin bat etorri behar dena (ondoko dokumentu hauetatik edozein da balioduna: laburpen bankarioaren dokumentua; aurrezki-libreta; banketxeak emandako ziurtagiria; edo diru-laguntzarako eskaera-orrian dagoen kontu-zenbakiaren atalean bertan banketxeak emandako zigilua).

- Jarduera Ekonomikoen Zergaren alta eta ordaindu den azken ordain-agiriarena.

- Gizarte Segurantzako TC2 agiriak, deialdiaren aurreko 6 hilabetekoak.

- Egingo den azterlan teknologikoaren proposamena eta aurrekontua.

- Aitorpen arduratsua aurkeztu beharko da zerga betebeharretan eta Gizarte Segurantzakoetan egunean dagoela adieraziz. Horrekin batera aurkeztu beharko dira Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak eta dagokion Ogasun Sailak egindako ziurtagiriak, ordainketetan eguneratuta dagoela diotenak.

Enpresa batek baino gehiagok egindako proiektu bateratua bada, enpresa bakoitzak eskaera bat egin beharko du, eta horretan adierazi zein enpresarekin partekatzen duen proiektua.

Non eskatzen da?

        Postaz:
      • B@Z (Bergararren Arreta Zerbitzua)
        San Martin Agirre plaza 1 20570 010 (943 779 100 Bergaratik kanpo)
        943 779 163

          ARGIBIDE GEHIAGO:
        • Garapen sozio-ekonomikoa
          Udaletxea
          San Martin Agirre plaza 1, 3. solairua 20570 BERGARA
          943 779 100 - luz. 1221

        Kostua

        Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

        Erabakitzeko epea

        • Aurreikusitako epea: Bi hilabete.
        • Legezko epea: Sei hilabete.
        • Administrazio isiltasunaren eragina: Ezespena.

        Legeak eta arauak

        Eskaera egin ondoren jarraitu beharreko prozedura

        • Eskaera jaso, dokumentazioa egiaztatu, sarrera erregistratu eta eskatzaileari jaso-agiria eman.
        • Eskaera eta dokumentazioa izapidetzearen ardura duen departamentura bideratu.
        • Teknikariaren txostena, Garapen teknikaria.
        • Batzorde informatzailearen irizpena, Sustapen Ekonomikoa eta Turismoa.
        • Batzorde informatzailearen irizpena, Ogasuna.
        • Ebazpena, Alkatetzaren dekretua.
        • Jakinarazpena, eskatzaileari.
        • Ordainketa/Itzulketa gauzatu.

        Organo erabakitzailea

        Alkatea/Tokiko Gobernu Batzarra

        Izapidetze honen ardura duen departamentua

        Bergarako Udala - Gizarte Zerbitzuak eta Sustapen Ekonomikoa

        Oharrak

        Diru-laguntza hau eskatzeko ez da egongo eperik; beraz, diru-laguntza aurkezteko epea aurrekontua agortu arte irekita egongo da, baina gehienez ere deialdiari dagokion urteko abenduaren 31ra arte.

        Datu pertsonalen babesa

        Egindako eskaeretako datu pertsonalak Bergarako Udalak tratatuko ditu, eskaria izapidetu ahal izateko helburuarekin.

        Datu horiek udal-kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan –abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa–

        Indarrean dagoen araudiak babestutako eskubideak erabili ahal izango dira, helbide honetara zuzenduta:

        Bergarako Udala

        San Martin Agirre plaza, 1

        20570 Bergara