Ekonomia Garapena eta Enplegu Sustapenerako Zerbitzua: informazioa, balorazioa, orientazioa eta arreta.

Zer da? Zertarako da?

Herriko garapen ekonomikoa lantzea eta enplegua sustatzea dira zerbitzu honen eginkizun nagusiak.

Zerbitzuaren egitekoak honako hauek dira:

- Enpleguari buruzko informazioa eta orientazioa ematea.

- Langabeak prestatzea.

- Autoenplegurako laguntza ematea.

- Sektore ekonomikoen beharrak ezagutu eta aurre egiteko baliabideak sustatzea.

- Hainbat eskuhartze, herriko garapena bultzatzeko.

Nork eska dezake?

Hitzordua hartzeko erabiltzailearen ondorengo datuak eman behar dira:

  • Izena eta abizenak.
  • NAN, AIZ (Atzerritarren Identifikazio Zenbakia) edo pasaporte zenbakia.
  • Harremanetarako telefono bat.
  • E-posta helbide bat.

Aurkeztu behar diren agiriak

Ez dagokio

Non eskatzen da?

    Telefonoz:
  • 010 (943 779 100 Bergaratik kanpo)

    Postaz:
  • B@Z (Bergararren Arreta Zerbitzua)
    San Martin Agirre plaza 1 20570 010 (943 779 100 Bergaratik kanpo)
    943 779 163

      ARGIBIDE GEHIAGO:
    • Garapen sozio-ekonomikoa
      Udaletxea
      San Martin Agirre plaza 1, 3. solairua 20570 BERGARA
      943 779 100 - luz. 1221

    Kostua

    Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

    Erabakitzeko epea

    • Aurreikusitako epea: Bi aste.
    • Legezko epea: Ez dagokio.
    • Administrazio isiltasunaren eragina: Ez dagokio.

    Legeak eta arauak

    Ez dagokio

    Eskaera egin ondoren jarraitu beharreko prozedura

    Gizarte Zerbitzuen eta Sustapen Ekonomikorako teknikariarekin hitz-ordua ematea.

      Organo erabakitzailea

      Ez dagokio

      Izapidetze honen ardura duen departamentua

      Bergarako Udala - Gizarte Zerbitzuak eta Sustapen Ekonomikoa

      Oharrak

      Datu pertsonalen babesa

      Egindako eskaeretako datu pertsonalak Bergarako Udalak tratatuko ditu, eskaria izapidetu ahal izateko helburuarekin.

      Datu horiek udal-kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa

      Indarrean dagoen araudiak babestutako eskubideak erabili ahal izango dira, helbide honetara zuzenduta:

      Bergarako Udala

      San Martin Agirre plaza, 1

      20570 Bergara