Gizarte-bazterketan dauden pertsonentzako laguntza espezializatuaren programa

Zer da? Zertarako da?

Akonpainamendu espezializatua da, profesional kualifikatu batek eskaintzen duena. Pertsonaren eta profesionalaren arteko harremana landuko da helburu hauek lortu ahal izateko:

- Pertsonaren moldaera autonomoa hobetzea

- Gizarteratzea

Programa honek aukera ematen dio erabiltzaileari bere egoera kontrastatzeko, autonomia pertsonalari eta gizarteratzeari buruz dituen helburuak esplizitatzeko, eta prozesu guztian zehar erreferentziako pertsona bat izateko.

Eskaera hau udalak tramitatzen du, baina azken erantzulea Gipuzkoako Foru Aldundia da.

Nork eska dezake?

- Bergaran erroldatuta dauden eta 18 eta 64 urte bitarte dauzkaten pertsonek.

- Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalerri batean erroldatuta egotea eskaera-data baino 6 hilabete lehenagotik, eta bertan izatea legezko eta benetako bizilekua. Salbuespen gisa, eskaera-data baino gutxienez 6 hilabete lehenagotik Gipuzkoako
gizartean errotuta daudela frogatzen dutenak legezko bizilekuaren eskakizuna betetzetik salbuetsita geratu ahal izango dira.

- Baliabidearen premia justifikatzeko adinako gizarte-bazterketa jasatea, Gizarte Bazterkeria Balioesteko Tresnan zehaztutakoaren arabera.

Aurkeztu behar diren agiriak

- NAN, pasaportea edo eskatzailearen nortasuna egiaztatzeko beste agiriren bat.

Non eskatzen da?

      Postaz:
    • B@Z (Bergararren Arreta Zerbitzua)
      San Martin Agirre plaza 1 20570 BERGARA
      010 (943 779 100 Bergaratik kanpo)
      943 779 163

      Kostua

      Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

      Erabakitzeko epea

      • Aurreikusitako epea: Hiru hilabete.
      • Legezko epea: Hiru hilabete.
      • Administrazio isiltasunaren eragina: Ezespena.

      Legeak eta arauak

      Eskaera egin ondoren jarraitu beharreko prozedura

      • Eskaera jaso, dokumentazioa egiaztatu, sarrera erregistratu eta eskatzaileari jaso-agiria eman.
      • Eskaera eta dokumentazioa izapidetzearen ardura duen departamentura bideratu.
      • Gizarte zerbitzuek hala baloratzen dutenean, dagokion teknikariarekin hitzordua jarriko da.
      • Teknikariaren txostena, Gizarte zerbitzuak.
      • Eskaera eta dokumentazioa Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikarako Departamentura bidaltzea.
      • Eskatzaileak Foru Aldundiaren ebazpena etxean jasoko du.

      Organo erabakitzailea

      Gipuzkoako Foru Aldundia

      Izapidetze honen ardura duen departamentua

      Bergarako Udala - Gizarte Zerbitzuak eta Sustapen Ekonomikoa

      Oharrak

      Datu pertsonalen babesa

      Egindako eskaeretako datu pertsonalak Bergarako Udalak tratatuko ditu, eskaria izapidetu ahal izateko helburuarekin.

      Datu horiek udal-kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa

      Indarrean dagoen araudiak babestutako eskubideak erabili ahal izango dira, helbide honetara zuzenduta:

      Bergarako Udala

      San Martin Agirre plaza, 1

      20570 Bergara