Gazteek etxebizitzak alokatzeko diru-laguntzak

Zer da? Zertarako da?

Bergarako udalerrian ohiko egoitza izateko alokairu-erregimenean etxebizitza bat duten 18 eta 30 urte bitarteko gazteei etxebizitzaren alokairuaren zati bat ordaintzea helburutzat izango duen dirulaguntza da.

Udalak dirulaguntza hauek urtero argitaratzen ditu. Ikus: http://www.bergara.eus/eu/herritarren-zerbitzura-dirulaguntzak

Nork eska dezake?

Interesdun den edozeinek edota horren legezko ordezkariak, behar den baimenarekin.

Ondorengo baldintza zehatzak beteko dituzten pertsonak:

- 18 eta 30 urte bitarteko adina izatea.

- Etxebizitza baten jabari osoaren edo erabiltzeko eta gozatzeko eskubidearen titularra ez izatea, baldin eta ez badu egiaztatzen banantze- edo dibortzio-arrazoiengatik eskuragarri ez duela edo bere borondatearekin zerikusirik ez duen beste arrazoiren batengatik ezin duela bertan bizi.

- Diru-laguntzen onuradun diren bizikidetza-unitateko pertsona guztiak diru-laguntza jasoko duen etxebizitzan erroldatu beharko dira, alokairu kontratua sinatu ostean, eta datu hau diru-laguntza jaso baino lehen egiaztatu beharko dute. Halaber, kontratua hasi baino lehenagoko datarekin, kontratuaren titular ez diren pertsonak baleude etxebizitzan erroldatuta, kontratuaren titularrek erroldan baja-eskaera egin beharko dute pertsona horientzat, diruz lagun daitekeen epearen barruan.

- Gutxienez eskatzailearen bizikidetza-unitateko pertsona bat Bergarako herrian erroldatua egon izana gutxienez 10 urtetan, nahiz eta era ez jarraituan izan, edota azken 2 urteetan etenik gabe, eskaera aurkezteko unean.

- Diru-sarrerak tarte hauen barruan egon beharko dira: 7.455,14 –28.000 euro gordin bizikidetza-unitatea pertsona bakarrak osatzen badu; edo 7.455,1– 39.000 euro gordin bizikidetza-unitatea pertsona bik edo gehiagok osatzen badute. Kontuan hartuko diren diru-sarrerak 12 hilabete jarraituko diru-sarrerak izango dira, betiere eskaera egin aurreko azken 12 hilabetekoak edo/eta eskaera egin ondorengo 12 hilabeterakoak agiri bidez behar bezala ziurtatuta badaude.

- Diru-sarreren osaketari dagokionez, amaitutako azken zerga ekitaldiko kapital errentetatik eratorritako errendimendu gordinen zenbatekoa ezin izango da urtean 601,10 eurotik gorakoa izan.

- Bizikidetza-unitateko kide guztiek Bergarako Udaleko zerga, tasa eta zehapenen ordainketak egunera izan behar dituzte.

- Onuradunaren eta alokatzailearen artean ezin izango da inolako familia-loturarik izan odolkidetasun edo ahaidetasuneko bigarren mailaraino.

- Etxebizitza-alokairuaren prezioa, gehienez, hileko honako hau izango da, kokalekuaren arabera, eranskinak barne:

  • Herrian orokorrean, 600 € / hileko
  • Hirigune historikoa eta Martoko-Zubiaurre, Ozaeta, Labegaraieta eta Ola-ko hiri-lur guneak (Eranskinetako 1 eta 2 planoetako eremuan sartzen diren etxebizitzak – Eremu gorriaren barruan daudenak), 550 € / hileko
  • Osintxu (Hiri-lur gunea), 450 € / hileko

- Edozein kasutan, onuraduntzat jotzeko, Diru-laguntzen 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan eta 887/2006 Errege Dekretuaren 18. artikulutik 29.era bitartekoetan ezarritako baldintzak bete izana egiaztatu beharko da, hala balego.

- Bergarako Udalarekin inongo motatako zorrik ez izatea eta betebehar fiskaletan, zergatan eta zergaz aparte tasetan eta prezio publikoen ordainetan egunean egotearen ziurtagiria (Bergarako Udalak egingo ditu konprobaketa lanak)

- Eskaera egin aurretik titularrari edo bizikidetza-unitateko edozein kideri legokiokeen eskubide edo prestazio ekonomiko oro baliatzea.

Ikus:

Planoa 1 (herrigunea)

Planoa 2 (hegoaldea)

Aurkeztu behar diren agiriak

  • Laguntza eskatzen duen pertsona bakoitzaren Nortasun Agiriaren edo egoitza-txartelaren fotokopia edo Pasaportea.

    Adin txikikorik balego, Familia Liburuaren fotokopia ere aurkeztu beharko da.

  • Interesduna ez den beste pertsona batek aurkezten badu eskaria, ordezkaritza-agiria (F0136) aurkeztuko da, eta horrekin batera interesdunaren eta eskatzailearen NANa, pasaportea edo bizileku-baimena.

  • Pertsona eskatzaileen egoera zibilari buruzko erantzukizunpeko adierazpena. Baterako errentamenduaren kasuan, zehaztu behar da zer harreman mota dagoen alokairua partekatuko duten pertsonen artean.
  • Etxebizitzaren errentatzailearekin edo haren bizikidetza-unitateko kideren batekin odolkidetasun edo ahaidetasunezko bigarren mailarainoko familia-loturarik ez dagoenaren erantzukizunpeko adierazpena.
  • Etxebizitzaren alokairu-kontratuaren edo aurre-kontratuaren kopia, indarrean dagoena eta diruz lagundu daitekeen epe barnekoa.
  • Kontu korrontearen titularitatea egiaztatzen duen agiria.
  • Estatu mailan etxebizitzaren jabe ez izatearen ziurtagiria, laguntza eskatzen duten 18 urtetik gorako kide guztiena, jabetza erregistroak igorria, laguntza eskaera eman baino gehienez 30 egun lehenagokoa.
  • Etxebizitza baten titularkide izanez gero, aurkeztu beharreko agiriak:
  • Banantze edo dibortzio sententzia
  • Bizikidetza-unitateko kide guztien eskaera egin aurreko azken 12 hilabetetako diru-sarreren egiaztagiriak edo eskaera egin ondorengo 12 hilabeterako aurreikusten diren diru-sarreren idatzizko froga agiriak: lan kontratuak, pentsioak, nominak edo beste diru-sarreren agiriak (dagokion erakundeak igorrita).
  • Eskatzailearen eta familia edo elkarbizitza unitatea osatzen duten kide guztien azken Errenta Aitorpenaren fotokopia, edo eskaerarekin batera Bergarako Udalari dagokion erakundean agiri hauek lortzeko baimena ematen dion idatzia.
  • Errenta aitorpenik egin ez badu(te), Gipuzkoako Foru Ogasunak (Toki-Eder plaza, 5 - Bergara) emandako ziurtagiria, non azalduko duen ez dutela errenta aitorpenik egin
  • Lan-bizitzari buruzko ziurtagiria, Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiak emana.

Eskatzaileek berariazko baimena eman beharko diete Bergarako udal zerbitzuei, eskumena duten erakundeek laguntzen onuradun izateko bete behar diren baldintza guztiak betetzeko datuak bildu ditzaten, Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoko 6. artikuluan ezarritakoa betez.

Erroldako datuak Udalak jasoko ditu zuzenean.

Non eskatzen da?

        Postaz:
      • B@Z (Bergararren Arreta Zerbitzua)
        San Martin Agirre plaza 1 20570 BERGARA
        010 (943 779 100 Bergaratik kanpo)
        943 779 163

        Kostua

        Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

        Erabakitzeko epea

        • Aurreikusitako epea: Bi hilabete.
        • Legezko epea: Sei hilabete.
        • Administrazio isiltasunaren eragina: Ezespena.

        Legeak eta arauak

        Eskaera egin ondoren jarraitu beharreko prozedura

        • Eskaera jaso, dokumentazioa egiaztatu, sarrera erregistratu eta eskatzaileari jaso-agiria eman.
        • Eskaera eta dokumentazioa izapidetzearen ardura duen departamentura bideratu.
        • Gizarte zerbitzuek hala baloratzen dutenean, dagokion teknikariarekin hitzordua jarriko da.
        • Teknikariaren txostena, Gizarte zerbitzuak.
        • Teknikariaren txostena, Kontuhartzailetza.
        • Teknikariaren txostena, Hirigintza.
        • Batzorde informatzailearen irizpena, Ongizate.
        • Ebazpena, Alkatetzaren dekretua.
        • Jakinarazpena, eskatzaileari.
        • Ordainketa/Itzulketa gauzatu.

        Organo erabakitzailea

        Alkatea

        Izapidetze honen ardura duen departamentua

        Bergarako Udala - Gizarte Zerbitzuak eta Sustapen Ekonomikoa

        Oharrak

        Deialdia urtero egiten da eta eskaera egiteko epeak deialdi bakoitzean zehazten dira.

        Datu pertsonalen babesa

        Egindako eskaeretako datu pertsonalak Bergarako Udalak tratatuko ditu, eskaria izapidetu ahal izateko helburuarekin.

        Datu horiek udal-kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa

        Indarrean dagoen araudiak babestutako eskubideak erabili ahal izango dira, helbide honetara zuzenduta:

        Bergarako Udala

        San Martin Agirre plaza, 1

        20570 Bergara