Gizarte-bazterketaren balorazioa

Zer da? Zertarako da?

Adierazle-sistema batean oinarritutako prozesu honen bidez, udal eta foru erakundeetako gizarte zerbitzuek irizpide bateratuak erabiliz balora ditzakete gizarte-bazterketako egoerak -eta horien intentsitatea: arina, moderatua edo larria- edo gizarte-bazterketako arriskuak.

Balorazio hau Gipuzkoako Foru Aldundiak kudeatzen du.

Nork eska dezake?

Bi modutan hasi ahal izango da zerbitzua edo prestazioa lortzeko prozedura:
1) Bergaran erroldatuta egon eta 18 urtetik gora dituen edonork eskatuta. Pertsona horrek zuzenean edo haren ordezkariaren bitartez aurkeztu ahal izango du eskaera.


2) Ofizioz, administrazio eskudunaren bidez edota agintaritza judizialak eskatuta, indarrean dagoen legerian aurreikusitako kasuetan.

Aurkeztu behar diren agiriak

- Eskatzailearen egoera eta/edo familia egoera egiaztatzeko dokumentuak, eta bizikidetza-unitate independentearen egiaztagiria: NAN, familia-liburua, izatezko bikoteen erregistroa, banantzeari edo dibortziatzeari buruzko epaia…


- Egoera ekonomikoa egiaztatzeko dokumentuak (diru-sarrerak eta ondarea): nominak, PFEZren aitorpena, pentsioen egiaztagiria, erakundeen diru-laguntzen egiaztagiria, bankuetako saldo eta mugimenduak, ondasunen egiaztagiria…

- Edo, baldintzak betetzen direla ziurtatzeko Administrazioak egokitzat jotzen dituen beste dokumentu batzuk.

- Eskatzaileak egokitzat jotzen dituen beste dokumentu batzuk, eskaera arrazoitze aldera.

- Osasun-txartela

Non eskatzen da?

        Postaz:
      • Bergarako Udala. B@Z (Bergararren Arreta Zerbitzua)
        San Martin Agirre plaza 1 20570 BERGARA
        010 (943 779 100 Bergaratik kanpo)
        943 779 163

        Kostua

        Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

        Erabakitzeko epea

        • Aurreikusitako epea: Hiru hilabete.
        • Legezko epea: Hiru hilabete.
        • Administrazio isiltasunaren eragina: Ezespena.

        Legeak eta arauak

        Eskaera egin ondoren jarraitu beharreko prozedura

        • Eskaera jaso, dokumentazioa egiaztatu, sarrera erregistratu eta eskatzaileari jaso-agiria eman.
        • Eskaera eta dokumentazioa izapidetzearen ardura duen departamentura bideratu.
        • Gizarte zerbitzuek hala baloratzen dutenean, dagokion teknikariarekin hitzordua jarriko da.
        • Teknikariaren txostena, Gizarte zerbitzuak.
        • Eskaera eta dokumentazioa Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikarako Departamentura bidaltzea.
        • Eskatzaileak Foru Aldundiaren ebazpena etxean jasoko du.

        Organo erabakitzailea

        Gipuzkoako Foru Aldundia

        Izapidetze honen ardura duen departamentua

        Bergarako Udala - Gizarte Zerbitzuak eta Sustapen Ekonomikoa

        Oharrak

        Datu pertsonalen babesa

        Egindako eskaeretako datu pertsonalak Bergarako Udalak tratatuko ditu, eskaria izapidetu ahal izateko helburuarekin.

        Datu horiek udal-kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan –abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa–

        Indarrean dagoen araudiak babestutako eskubideak erabili ahal izango dira, helbide honetara zuzenduta:

        Bergarako Udala

        San Martin Agirre plaza, 1

        20570 Bergara