Eguneko Zentroa: bazterketa-arriskuan daudenentzat

Zer da? Zertarako da?

Zerbitzu honek eguna igarotzeko toki bat eskaintzen die gizarte-bazterkeriako egoeran dauden pertsonei; gizarteratzera bideratutako zerbitzua ere bada, balio anitzekoa, eta luzaroko arreta eskaintzen die, betiere pertsona bere ohiko ingurunetik bereizi gabe, eta baita gizarteratze-ibilbidean laguntza indibidualizatua eskaini ere, ikuspegi integral batetik begiratuta, arlo okupazionaleko, hezkuntza-arloko, arlo terapeutikoko eta gizarteratze-arloko esku-hartzeak uztartuta.

Hurbileko ekipamenduak dira, malguak, eta egunez arreta emateko ordutegi zabala dute; ekipamendu horien helburua honako hau da: pertsonak ahalik eta autonomia-mailarik handiena eskuratzea eta gizarteratzen laguntzea. Babes-intentsitate ertain eta handiko zerbitzua da. Eskakizun-maila txiki, ertain eta handiko zerbitzua da.

Laguntza hau Gipuzkoako Foru Aldundiak kudeatzen du.

Nork eska dezake?

- Bergaran erroldatuta dauden eta 18 eta 64 urte bitarte duten pertsonek.

- Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalerri batean erroldatuta egotea eskaera-data baino 6 hilabete lehenagotik, eta bertan izatea legezko, eta benetako, bizilekua. Salbuespen gisa, eskaera-data baino gutxienez 6 hilabete lehenagotik Gipuzkoako gizartean errotuta daudela frogatzen dutenak legezko bizilekuaren eskakizuna betetzetik salbuetsita geratu ahal izango dira.

- Baliabidearen premia justifikatzeko adinako gizarte-bazterketa jasatea, Gizarte Bazterkeria Balioesteko Tresnan zehaztutakoaren arabera.

- Profesionalek gidatutako esku-hartze sozialak eta gizarte eta hezkuntza arlokoak onartzeko gai izatea; eta gizarteratzeko prozesua egin ahal izateko baliabide pertsonalak izatea.

- Osasun-egoerari dagokionez, osasun-erakundeetan asistentzia etengabe edo ziklikoaren beharrik ez izatea, eta baliabideetan osasun publikoko neurririk hartu behar ez izatea. Salbuespen gisa, baliabideak eskuratu ahal izango dituzte gaixotasun kroniko edo adikziozkoak dituztenek, baldin eta eskaera egiten duten unean gainbegiratuta badaude eta arazoa gainditzeko prozesu positibo, iraunkor eta egiaztagarri batean.

- Autonomia pertsonalari dagokionez, hirugarren pertsona baten beharrik ez izatea eguneroko bizitzako eginkizunetarako.

- Gizarteratzeko prozesu bat egitea eragozten duen buru gaixotasunik ez edukitzea, betiere Foru Aldundiak egindako gizarteratzeko ostatu orientaziorako baremoaren arabera neurtuta.

- Baliabideko elkarbizitza asalda dezakeen portaera nahasmendu larririk ez izatea, Gizarte Bazterkeria Balioesteko Tresnaren arabera neurtua.

Aurkeztu behar diren agiriak

- NAN, pasaportea edo eskatzailearen nortasuna egiaztatzeko beste agiriren bat.

- Mediku-txostena, hala badagokio.

- Horrelakorik balu, desgaitasunaren balorazioa eta/edo mendekotasun-egoeraren balorazioa.

- Gizarte-bazterketaren mailaren balorazioa, Gizarte Bazterkeria Balioesteko Tresnan zehaztutakoaren arabera.

Non eskatzen da?

        Postaz:
      • B@Z (Bergararren Arreta Zerbitzua)
        San Martin Agirre plaza 1 20570 BERGARA
        010 (943 779 100 Bergaratik kanpo)
        943 779 163

        Kostua

        Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

        Erabakitzeko epea

        • Aurreikusitako epea: Hiru hilabete.
        • Legezko epea: Hiru hilabete.
        • Administrazio isiltasunaren eragina: Ezespena.

        Legeak eta arauak

        Eskaera egin ondoren jarraitu beharreko prozedura

        • Eskaera jaso, dokumentazioa egiaztatu, sarrera erregistratu eta eskatzaileari jaso-agiria eman.
        • Eskaera eta dokumentazioa izapidetzearen ardura duen departamentura bideratu.
        • Gizarte zerbitzuek hala baloratzen dutenean, dagokion teknikariarekin hitzordua jarriko da.
        • Teknikariaren txostena, Gizarte zerbitzuak.
        • Eskaera eta dokumentazioa Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikarako Departamentura bidaltzea.
        • Eskatzaileak Foru Aldundiaren ebazpena etxean jasoko du.

        Organo erabakitzailea

        Gipuzkoako Foru Aldundia

        Izapidetze honen ardura duen departamentua

        Bergarako Udala - Gizarte Zerbitzuak eta Sustapen Ekonomikoa

        Oharrak

        Baliabidea lortzearen aldeko ebazpena itxarote zerrendari lotua egon daiteke .

        Datu pertsonalen babesa

        Egindako eskaeretako datu pertsonalak Bergarako Udalaren jabetzakoak diren eta behar bezala baimenduta dauden fitxategietan sartuko dira.

        Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie, datu pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 lege organikoan aurreikusitako kasuetan.

        Datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko edo horien aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango da, ondorengo helbidera zuzenduta:

        Bergarako Udala

        San Martin Agirre plaza, 1

        20570 Bergara