Kotizazio gabeko pentsioak

Zer da? Zertarako da?

Hileroko laguntza ekonomikoa, errenta edo sarrerarik ez duten pertsonentzat, nahiz eta inoiz ez duten kotizatu, edo ez nahikoa behintzat.

Bi mota daude:

- Erretiroa

- Desgaitasuna

Laguntza hau Gipuzkoako Foru Aldundiak kudeatzen du.

Nork eska dezake?

Baldintza orokorrak:
- Bergaran erroldatuta egotea.
- Familia-unitateak nahiko baliabide ekonomiko ez izatea.

Desgaitasun pentsioa:
- Eskaeraren egunean, 18 urte baino gehiago eta 65 baino gutxiago izatea.
- Espainiako lurraldean legezko bizilekua izatea, gutxienez bost urtez, eta horietatik bi segidakoak eta pentsioa eskatu aurre-aurrekoak izatea.
- Gutxienez % 65eko desgaitasuna izatea (organo eskudunak aitortua).

Erretiro pentsioa:
- Gutxienez 65 urte edukitzea

- Legez Espainiako lurraldean bizitzea eta 10 urtez hor bizi izatea 16 urte zituenetik pentsioa eskatzen hasi bitartean. Horietatik bik segidakoak izan behar dute eta kotizatu gabeko erretiro pentsioaren eskaeraren aurre-aurrekoak.

Aurkeztu behar diren agiriak

- Eskatzailearen egoera eta/edo familia egoera egiaztatzeko dokumentuak, eta bizikidetza-unitate independentearen egiaztagiria: NAN, familia-liburua, izatezko bikoteen erregistroa, banantzeari edo dibortziatzeari buruzko epaia…


- Egoera ekonomikoa egiaztatzeko dokumentuak (diru-sarrerak eta ondarea): nominak, PFEZren aitorpena, pentsioen egiaztagiria, erakundeen diru-laguntzen egiaztagiria, bankuetako saldo eta mugimenduak, ondasunen egiaztagiria…


-Edo, baldintzak betetzen direla ziurtatzeko Administrazioak egokitzat jotzen dituen beste dokumentu batzuk.

- Eskatzaileak egokitzat jotzen dituen beste dokumentu batzuk, eskaera arrazoitze aldera.

Non eskatzen da?

        Postaz:
      • B@Z (Bergararren Arreta Zerbitzua)
        San Martin Agirre plaza 1 20570 BERGARA
        010 (943 779 100 Bergaratik kanpo)
        943 779 163

        Kostua

        Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

        Erabakitzeko epea

        • Aurreikusitako epea: Bi hilabete.
        • Legezko epea: Hiru hilabete.
        • Administrazio isiltasunaren eragina: Ezespena.

        Legeak eta arauak

        Eskaera egin ondoren jarraitu beharreko prozedura

        • Eskaera jaso, dokumentazioa egiaztatu, sarrera erregistratu eta eskatzaileari jaso-agiria eman.
        • Eskaera eta dokumentazioa izapidetzearen ardura duen departamentura bideratu.
        • Gizarte zerbitzuek hala baloratzen dutenean, dagokion teknikariarekin hitzordua jarriko da.
        • Teknikariaren txostena, Gizarte zerbitzuak.
        • Eskaera eta dokumentazioa Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikarako Departamentura bidaltzea.
        • Eskatzaileak Foru Aldundiaren ebazpena etxean jasoko du.

        Organo erabakitzailea

        Gipuzkoako Foru Aldundia

        Izapidetze honen ardura duen departamentua

        Bergarako Udala - Gizarte Zerbitzuak eta Sustapen Ekonomikoa

        Oharrak

        Datu pertsonalen babesa

        Egindako eskaeretako datu pertsonalak Bergarako Udalak tratatuko ditu, eskaria izapidetu ahal izateko helburuarekin.

        Datu horiek udal-kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa

        Indarrean dagoen araudiak babestutako eskubideak erabili ahal izango dira, helbide honetara zuzenduta:

        Bergarako Udala

        San Martin Agirre plaza, 1

        20570 Bergara