Gizarte Larrialdietarako Udal Laguntzak (GLUL)

Zer da? Zertarako da?

Larrialdietarako udal-laguntzak prestazio ekonomikoak dira, ez dira aldizkakoak, eta diru-laguntza gisa ematen zaizkie egoera ekonomiko larrian diren bizikidetza-unitate batean bizi diren pertsonei, udal honek onartuak dituen irizpideen arabera.

Gizarte-larrialdietarako udal-laguntzak diru-laguntzak dira, eta Udal Aurrekontuan horretarako esleitutako kreditua dagoen bitartean emango dira.

Nork eska dezake?

Interesdun den edozeinek edota horren legezko ordezkariak, behar den baimenarekin.

- Bergaran erroldatuta egon eta egoitza efektiboa bertan izatea, gutxienez eskaera aurkeztu duten data baino bi urte lehenagotik.

- Bizikidetza-unitatea osatzea, gutxienez eskaera aurkeztu duten data baino urtebete lehenagotik.

-18 urte beteak izatea.

-Urtarrilaren 18ko 4/2011 Dekretuaren 5. artikuluan jasotako salbuespenetan identifikatzen diren pertsona guztiak.

-Eskaeraren xede diren gastuei aurre egiteko beharrezko baliabideak ez izatea. Beharrezko baliabideak ez dituela uste izango da urtarrilaren 18ko 4/2011 Dekretuaren 13. artikuluan zehaztutako baldintzak betetzen badira.

Aurkeztu behar diren agiriak

- Eskatzailearen egoera eta/edo familia egoera egiaztatzeko dokumentuak, eta bizikidetza-unitate independentearen egiaztagiria: NAN, familia-liburua, izatezko bikoteen erregistroa, banantzeari edo dibortziatzeari buruzko epaia…

- Interesduna ez den beste pertsona batek aurkezten badu eskaria, ordezkaritza-agiria (F0136) aurkeztuko da, eta horrekin batera interesdunaren eta eskatzailearen NANa, pasaportea edo bizileku-baimena.

- Bizileku eta/edo ostatu egoera egiaztatzeko dokumentuak: alokairu-kontratua, ostatatzea, berralokatzea, bizilekua egoitza batean duela egiaztatzen duen agiria, jabetzaren eskriturak…

- Egoera ekonomikoa egiaztatzeko dokumentuak (diru-sarrerak eta ondarea): nominak, PFEZren aitorpena, pentsioen egiaztagiria, erakundeen diru-laguntzen egiaztagiria, bankuetako saldo eta mugimenduak, ondasunen egiaztagiria…

- Eskatzaileak zein laguntza-jasotzaileek udalaren aldeko baimena sinatzea, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun Departamentuan beraien datu fiskalak jasotzeko baimena emanez.

- Diru-laguntzaren eskaerarekin lotutako dokumentuak: alokairuko ordainagiriak, hipotekaren ordainagiriak, argiaren gastuak, gasa, ura, zaborra, eskaeraren helburu den larrialdiaren aurrekontuak…
- Edo, baldintzak betetzen direla ziurtatzeko Administrazioak egokitzat jotzen dituen beste dokumentu batzuk.
- Eskatzaileak egokitzat jotzen dituen beste dokumentu batzuk, eskaera arrazoitze aldera.

- Bakarrik eskatzaileak zein laguntza jasotzaileek udalaren aldeko baimenik eman ez dutenean Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun Departamentuan beraien datu fiskalik jasotzeko:

  • Eskatzailearen eta familia edo elkarbizitza unitatea osatzen duten kide guztien azken Errenta Aitorpena. Eta errenta aitorpenik egin ez badu(te), Gipuzkoako Foru Haziendak (Toki-Eder plaza, 5. Bergara) emandako ziurtagiria, laguntza-onuradun guztiei buruzkoa, non azalduko duen ez dutela errenta aitorpenik egin.
  • Eskatzailearen eta familia edo elkarbizitza unitatea osatzen duten kide guztien Ondasunen ziurtagiria, Gipuzkoako Foru Haziendak (Toki-Eder plaza, 5. Bergara) emandakoa.

Non eskatzen da?

        Postaz:
      • B@Z (Bergararren Arreta Zerbitzua)
        San Martin Agirre plaza 1 20570 BERGARA
        010 (943 779 100 Bergaratik kanpo)
        943 779 163

        Kostua

        Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

        Erabakitzeko epea

        • Aurreikusitako epea: Bi hilabete.
        • Legezko epea: Hiru hilabete.
        • Administrazio isiltasunaren eragina: Ezespena.

        Legeak eta arauak

        Eskaera egin ondoren jarraitu beharreko prozedura

        • Eskaera jaso, dokumentazioa egiaztatu, sarrera erregistratu eta eskatzaileari jaso-agiria eman.
        • Eskaera eta dokumentazioa izapidetzearen ardura duen departamentura bideratu.
        • Gizarte zerbitzuek hala baloratzen dutenean, dagokion teknikariarekin hitzordua jarriko da.
        • Teknikariaren txostena, Gizarte zerbitzuak.
        • Batzorde informatzailearen irizpena, Ongizate.
        • Ebazpena, Alkatetzaren dekretua.
        • Jakinarazpena, eskatzaileari.
        • Diruzaintzari jakinarazi.
        • Ordainketa/Itzulketa gauzatu.

        Organo erabakitzailea

        Alkatea/Tokiko Gobernu Batzarra

        Izapidetze honen ardura duen departamentua

        Bergarako Udala - Gizarte Zerbitzuak eta Sustapen Ekonomikoa

        Oharrak

        Datu pertsonalen babesa

        Egindako eskaeretako datu pertsonalak Bergarako Udalak tratatuko ditu, eskaria izapidetu ahal izateko helburuarekin.

        Datu horiek udal-kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa

        Indarrean dagoen araudiak babestutako eskubideak erabili ahal izango dira, helbide honetara zuzenduta:

        Bergarako Udala

        San Martin Agirre plaza, 1

        20570 Bergara