Gizarte Ongizateko Funtseko Pentsioa

Zer da? Zertarako da?

Aldizkako izaera duen prestazio ekonomikoa da, adinagatik edo ezintasunagatik lanik gabe egonik oinarrizko premiak asetzeko diru-sarrerarik ez dutenentzat.

Bi mota daude:

1) Zahartzarokoa

2) Desgaitasunagatik jasotzen dena

Laguntza hau Gipuzkoako Foru Aldundiak kudeatzen du.

Nork eska dezake?

Eskatzaileak baldintza hauek bete behar ditu:

Orokorrak:

- Legezko egoitza izan eta Bergaran erroldatuta egotea.

- Bakarrik biziz gero, urtean 2.098,04 euro baino gutxiagoko sarrerak izatea. Eskaria egin duena familia-unitate bateko kide bada, unitate horren per capita errenta 2.098,04 baino txikiagoa izan behar da.

Zahartzarorako pentsioa:

- 65 urte eginak izatea.

Baliaezintasuneko pentsioa:

- 16 urtetik gora eta 65 urtetik behera izan.

- % 45etik gorako desgaitasuna izatea onartua, eta puntuazio bat lana lortzeko zailtasunaren baremo espezifikoan.

Aurkeztu behar diren agiriak

  • Eskatzailearen egoera eta/edo familia egoera egiaztatzeko dokumentuak, eta bizikidetza-unitate independentearen egiaztagiria: NAN, familia-liburua, izatezko bikoteen erregistroa, banantzeari edo dibortziatzeari buruzko epaia…
  • Egoera ekonomikoa egiaztatzeko dokumentuak (diru-sarrerak eta ondarea): nominak, PFEZren aitorpena, pentsioen egiaztagiria, erakundeen diru-laguntzen egiaztagiria, bankuetako saldo eta mugimenduak, ondasunen egiaztagiria…
  • Edo, baldintzak betetzen direla ziurtatzeko Administrazioak egokitzat jotzen dituen beste dokumentu batzuk. Eskatzaileak egokitzat jotzen dituen beste dokumentu batzuk, eskaera arrazoitze aldera.

Non eskatzen da?

        Postaz:
      • Bergarako Udala. B@Z (Bergararren Arreta Zerbitzua)
        San Martin Agirre plaza 1 20570 BERGARA
        010 (943 779 100 Bergaratik kanpo)
        943 779 163

        Kostua

        Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

        Erabakitzeko epea

        • Aurreikusitako epea: Bi hilabete.
        • Legezko epea: Hiru hilabete.
        • Administrazio isiltasunaren eragina: Ezespena.

        Legeak eta arauak

        Eskaera egin ondoren jarraitu beharreko prozedura

        • Eskaera jaso, dokumentazioa egiaztatu, sarrera erregistratu eta eskatzaileari jaso-agiria eman.
        • Eskaera eta dokumentazioa izapidetzearen ardura duen departamentura bideratu.
        • Gizarte zerbitzuek hala baloratzen dutenean, dagokion teknikariarekin hitzordua jarriko da.
        • Teknikariaren txostena, Gizarte zerbitzuak.
        • Eskaera eta dokumentazioa Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikarako Departamentura bidaltzea.
        • Eskatzaileak Foru Aldundiaren ebazpena etxean jasoko du.

        Organo erabakitzailea

        Gipuzkoako Foru Aldundia

        Izapidetze honen ardura duen departamentua

        Bergarako Udala - Gizarte Zerbitzuak eta Sustapen Ekonomikoa

        Oharrak

        Datu pertsonalen babesa

        Egindako eskaeretako datu pertsonalak Bergarako Udalak tratatuko ditu, eskaria izapidetu ahal izateko helburuarekin.

        Datu horiek udal-kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan –abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa–

        Indarrean dagoen araudiak babestutako eskubideak erabili ahal izango dira, helbide honetara zuzenduta:

        Bergarako Udala

        San Martin Agirre plaza, 1

        20570 Bergara