Gizarte Larrialdietarako Laguntza Ekonomikoak (GLL)

Zer da? Zertarako da?

Izaera ekonomiko eta diru-laguntzazko prestazio ez aldizkakoak dira, behar beste baliabide ez duten pertsonei zuzenduta daudenak. Beharrezkoak diren ohiko edo ezohiko gastu espezifikoei aurre egitea da euren helburua, gizarte bazterkeria-egoerak prebenitzeko, saihesteko edo leuntzeko xedearekin.

Nork eska dezake?

Interesdun den edozeinek edota horren legezko ordezkariak, behar den baimenarekin.

- Bergaran erroldatuta egon eta egoitza efektiboa bertan izatea, eta gutxienez eskaera aurkeztu duten data baino 6 hilabete lehenagotik Euskadiko Autonomia Erkidegoko edozein udalerritan erroldatuta egon eta egoitza efektiboa bertan izatea.

- Bizikidetza-unitatea osatzea, gutxienez, eskaera aurkeztu duten data baino urtebete lehenagotik.

-18 urte beteak izatea.

-Urtarrilaren 18ko 4/2011 Dekretuaren 5. artikuluan jasotako salbuespenetan identifikatzen diren pertsona guztiak.

-Eskaeraren xede diren gastuei aurre egiteko beharrezko baliabideak ez izatea. Beharrezko baliabideak ez dituela uste izango da urtarrilaren 18ko 4/2011 Dekretuaren 13. artikuluan zehaztutako baldintzak betetzen badira.

Aurkeztu behar diren agiriak

- Eskatzailearen egoera eta/edo familia egoera egiaztatzeko dokumentuak, eta bizikidetza-unitate independentearen egiaztagiria: NAN, familia-liburua, izatezko bikoteen erregistroa, banantzeari edo dibortziatzeari buruzko epaia…

- Interesduna ez den beste pertsona batek aurkezten badu eskaria, ordezkaritza-agiria (F0136) aurkeztuko da, eta horrekin batera interesdunaren eta eskatzailearen NANa, pasaportea edo bizileku-baimena.

- Bizileku eta/edo ostatu egoera egiaztatzeko dokumentuak: alokairu-kontratua, ostatatzea, berralokatzea, bizilekua egoitza batean duela egiaztatzen duen agiria, jabetzaren eskriturak…

- Egoera ekonomikoa egiaztatzeko dokumentuak (diru-sarrerak eta ondarea): nominak, PFEZren aitorpena, pentsioen egiaztagiria, erakundeen diru-laguntzen egiaztagiria, bankuetako saldo eta mugimenduak, ondasunen egiaztagiria…

- Eskatzaileak zein laguntza jasotzaileek sinatutako udalaren aldeko baimena, berei buruz Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun Departamentuan datu fiskalak jasotzeko gaitasuna emanez.
- Diru-laguntza eskaerarekin lotutako dokumentuak: alokairuko ordainagiriak, hipotekaren ordainagiriak, argiaren gastuak, gasa, ura, zaborra, eskaeraren helburu den larrialdiaren aurrekontuak…

- Edo, baldintzak betetzen direla ziurtatzeko Administrazioak egokitzat jotzen dituen beste dokumentu batzuk.

- Eskatzaileak egokitzat jotzen dituen beste dokumentu batzuk, eskaera arrazoitze aldera.

- Bakarrik eskatzaileak zein laguntza-jasotzaileek udalaren aldeko baimenik ez dutenean sinatu Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun Departamentuan beraien datu fiskalik jasotzeko:

  • Eskatzailearen eta familia edo elkarbizitza unitatea osatzen duten kide guztien azken Errenta Aitorpena. Eta errenta aitorpenik egin ez badu(te), Gipuzkoako Foru Haziendak (Toki-Eder plaza, 5. Bergara) emandako ziurtagiria, laguntza-onuradun guztiei buruzkoa, non azalduko duen ez dutela errenta aitorpenik egin.
  • Eskatzailearen eta familia edo elkarbizitza unitatea osatzen duten kide guztien Ondasunen ziurtagiria, Gipuzkoako Foru Haziendak (Toki-Eder plaza, 5. Bergara) emandakoa.

Non eskatzen da?

        Postaz:
      • B@Z (Bergararren Arreta Zerbitzua)
        San Martin Agirre plaza 1 20570 BERGARA
        010 (943 779 100 Bergaratik kanpo)
        943 779 163

        Kostua

        Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

        Erabakitzeko epea

        • Aurreikusitako epea: Bi hilabete.
        • Legezko epea: Bi hilabete.
        • Administrazio isiltasunaren eragina: Ezespena.

        Legeak eta arauak

        Eskaera egin ondoren jarraitu beharreko prozedura

        • Eskaera jaso, dokumentazioa egiaztatu, sarrera erregistratu eta eskatzaileari jaso-agiria eman.
        • Eskaera eta dokumentazioa izapidetzearen ardura duen departamentura bideratu.
        • Gizarte zerbitzuek hala baloratzen dutenean, dagokion teknikariarekin hitzordua jarriko da.
        • Teknikariaren txostena, Gizarte zerbitzuak.
        • Batzorde informatzailearen irizpena, Ongizate.
        • Diruzaintzari jakinarazi.
        • Jakinarazpena, eskatzaileari.
        • Ordainketa/Itzulketa gauzatu.

        Organo erabakitzailea

        Alkatea

        Izapidetze honen ardura duen departamentua

        Bergarako Udala - Gizarte Zerbitzuak eta Sustapen Ekonomikoa

        Oharrak

        Datu pertsonalen babesa

        Egindako eskaeretako datu pertsonalak Bergarako Udalak tratatuko ditu, eskaria izapidetu ahal izateko helburuarekin.

        Datu horiek udal-kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan –abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa–

        Indarrean dagoen araudiak babestutako eskubideak erabili ahal izango dira, helbide honetara zuzenduta:

        Bergarako Udala

        San Martin Agirre plaza, 1

        20570 Bergara