Berdintasuna: Bergarako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Udal Kontseiluko kide izateko eskaera

Zer da? Zertarako da?

Kontseilua organo aholkularia, kontsultakoa, informatzailea, behatzailea eta ekintzen sustatzailea da. Ekintza horien bidez, emakumeen eta gizonen arteko aukera-berdintasuna lortu eta emakumeen partaidetza bultzatu nahi da udalerriko bizitza politikoan, kulturalean, ekonomikoan eta sozialean.

Nork eska dezake?

Ondoren zerrendatutako Bergarako elkarteak edota horren legezko ordezkariak, behar den baimenarekin.

  • Emakumeen elkarte edo erakundeak
  • Eskubide-berdintasunen alde lan egiten duten elkarte edo erakundeak
  • Gizarte-izaerako beste elkarteak (emakumeen azpibatzordea)
  • Auzo-elkarteak (emakumeen azpibatzordea)
  • Bergaran ordezkaritza duten sindikatuetako emakume edo berdintasun atalak

Banaka eta irabazi asmorik gabe berdintasunaren aldeko jarduerak egiten dituzten pertsonak edo gaiarekin interes egonkorra dutela adierazten dutenak.

Aurkeztu behar diren agiriak

Eskatzailearen NAN, AIZ edo pasaportea

Interesduna ez den beste pertsona batek aurkezten badu eskaria, ordezkaritza-agiria (F0136) aurkeztuko da, eta horrekin batera interesdunaren eta eskatzailearen NANa, pasaportea edo bizileku-baimena.

Non eskatzen da?

        Postaz:
      • B@Z (Bergararren Arreta Zerbitzua)
        San Martin Agirre plaza 1 20570 BERGARA
        010 (943 779 100 Bergaratik kanpo)
        943 779 163

        Kostua

        Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

        Erabakitzeko epea

        • Aurreikusitako epea: Hamabost egun.
        • Legezko epea: Hiru hilabete.
        • Administrazio isiltasunaren eragina: Baiespena.

        Legeak eta arauak

        • Bergarako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Kontseiluaren Erregelamendua -

        Eskaera egin ondoren jarraitu beharreko prozedura

        • Eskaera jaso, dokumentazioa egiaztatu, sarrera erregistratu eta eskatzaileari jaso-agiria eman.
        • Eskaera eta dokumentazioa izapidetzearen ardura duen departamentura bideratu.
        • Teknikariaren txostena, Gizarte zerbitzuak.
        • Batzorde informatzailearen irizpena, Ongizate.
        • Ebazpena, Alkatetzaren dekretua.
        • Jakinarazpena, eskatzaileari.

        Organo erabakitzailea

        Alkatea

        Izapidetze honen ardura duen departamentua

        Bergarako Udala - Gizarte Zerbitzuak eta Sustapen Ekonomikoa

        Oharrak

        Datu pertsonalen babesa

        Egindako eskaeretako datu pertsonalak Bergarako Udalaren jabetzakoak diren eta behar bezala baimenduta dauden fitxategietan sartuko dira.

        Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie, datu pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 lege organikoan aurreikusitako kasuetan.

        Datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko edo horien aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango da, ondorengo helbidera zuzenduta:

        Bergarako Udala

        San Martin Agirre plaza, 1

        20570 Bergara