Indarkeria matxistaren eta sexu-erasoen biktimentzako laguntza psikologiko eta soziojuridikoa

Zer da? Zertarako da?

ARRETA PSIKOLOGIKOA -BANAKAKOA ETA TALDEKAKOA-

Zerbitzuak arreta emango dien emakumeak indarkeria matxista jasaten dutenak dira, eguneroko bizitzako jarduerak mugatzen edo baldintzatzen dizkien erasan psikoemozionala nozitzen dutenak, eta tratamendu psikologiko bat hasi nahi dutenak, arreta indibidualizatu eta pertsonalizatuaren bitartez, ikuspegi feminista batetik eta halako emakumeak ahalduntzearen aldeko ikuspuntu batetik begiratuta. Zerbitzu honek indarkeria matxistaren ondoriozko beharrizan psikoemozionalei helduko die, alde batera utzita zein eremutan gertatu den indarkeria matxista hori.

Indarkeria matxistaren beste biktima batzuei ere emango zaie arreta (seme-alabak), baita erasotzaileei ere.

---------------------

ARRETA SOZIO-JURIDIKOA

Orientazio juridikoko prestazio bat da, eta informazioa nahiz orientazioa ematen ditu indarkeria matxistak eragindako egoerei heltzeko eta tresna juridikoen bitartez konpontzeko. Programak arreta emango dien emakumeak indarkeria matxistaren biktima dira, lege informazioa eta aholkularitza nahi dituztenak esparru juridikoko baliabideei eta familia-zuzenbideari buruz, arreta indibidualizatu eta pertsonalizatu baten bitartez, ikuspegi feministatik eta ahalduntzearen ikuspegitik begiratuta. Zerbitzu honek era integralean helduko die aholkularitza sozio-juridikoko beharrizanei, tratu txarren eta sexu-askatasunaren aurkakoak izan daitezkeen ekintzen ondoriozkoei, alde batera utzita zein eremutan gertatu diren.

Nork eska dezake?

- Bergarako udalerrian erroldatutakoek.

- Tratu txarren edo sexu-askatasunaren aurkako ekintzen biktimek.

- Tratu txarren edo sexu-askatasunaren aurkako ekintzen egileek. Hauek ezin dute eskatu arreta sozio-juridikoa.

Aurkeztu behar diren agiriak

- Gipuzkoako Foru Aldundiko eskabidea. LINKEATZEKO

- NAN edo eskatzailearen nortasuna egiaztatzeko agiria

- Biktima egoera egiaztatzen duten agiriak, halakorik balego.

Non eskatzen da?

        Postaz:
      • B@Z (Bergararren Arreta Zerbitzua)
        San Martin Agirre plaza 1 20570 BERGARA
        010 (943 779 100 Bergaratik kanpo)
        943 779 163

        Kostua

        Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

        Erabakitzeko epea

        • Aurreikusitako epea: Momentuan.
        • Legezko epea: Sei hilabete.
        • Administrazio isiltasunaren eragina: Ezespena.

        Legeak eta arauak

        Eskaera egin ondoren jarraitu beharreko prozedura

        • Eskaera jaso, dokumentazioa egiaztatu, sarrera erregistratu eta eskatzaileari jaso-agiria eman.
        • Eskaera eta dokumentazioa izapidetzearen ardura duen departamentura bideratu.
        • Gizarte zerbitzuek hala baloratzen dutenean, dagokion teknikariarekin hitzordua jarriko da.
        • Teknikariaren txostena, Gizarte zerbitzuak.
        • Eskaera eta dokumentazioa Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikarako Departamentura bidaltzea.

        Organo erabakitzailea

        Gipuzkoako Foru Aldundia

        Izapidetze honen ardura duen departamentua

        Bergarako Udala - Gizarte Zerbitzuak eta Sustapen Ekonomikoa

        Oharrak

        Urgentziak: 112 edo 943-224411 (Gizarte Larrialdietarako Foru Zerbitzua eta harrera zentroa, urte osoan eguneko 24 orduetan)

        Datu pertsonalen babesa

        Egindako eskaeretako datu pertsonalak Bergarako Udalaren jabetzakoak diren eta behar bezala baimenduta dauden fitxategietan sartuko dira.

        Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie, datu pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 lege organikoan aurreikusitako kasuetan.

        Datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko edo horien aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango da, ondorengo helbidera zuzenduta:

        Bergarako Udala

        San Martin Agirre plaza, 1

        20570 Bergara