Berdintasuna: Herritarrei arreta, informazioa, orientabidea eta aholkularitza

Zer da? Zertarako da?

Honako gai hauen inguruan informazioa, orientazioa eta aholkularitza ematen da:

  • Emakumeen eta gizonen aukera-berdintasuna
  • Sexu eta/edo genero-diskriminazioa
  • Emakumeen eskubideak
  • Indarkeria sexista eta sexu-erasoak
  • Parekidetasun Departamentuak eskaintzen dituen zerbitzuak eta ekimenak.

Nork eska dezake?

Interesa duen edozein pertsonak edo haren legezko ordezkariak

Aurkeztu behar diren agiriak

Eskatzailearen NAN, AIZ edo pasaportea, edo ordezkariarena.

Non eskatzen da?

    Telefonoz:
  • 943 779 100 - luz. 1218
    BERGARA
    943 779 100 - luz. 1218

    Postaz:
  • B@Z (Bergararren Arreta Zerbitzua)
    San Martin Agirre plaza 1 20570 BERGARA
    010 (943 779 100 Bergaratik kanpo)
    943 779 163

    Kostua

    Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

    Erabakitzeko epea

    • Aurreikusitako epea: Momentuan.

    Legeak eta arauak

    Ez dagokio

    Eskaera egin ondoren jarraitu beharreko prozedura

    Eskatzaileari ordua emango zaio Berdintasun teknikariarekin egoteko.

      Organo erabakitzailea

      Ez dagokio

      Izapidetze honen ardura duen departamentua

      Bergarako Udala - Gizarte Zerbitzuak eta Sustapen Ekonomikoa

      Oharrak

      Datu pertsonalen babesa

      Egindako eskaeretako datu pertsonalak Bergarako Udalaren jabetzakoak diren eta behar bezala baimenduta dauden fitxategietan sartuko dira.

      Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie, datu pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 lege organikoan aurreikusitako kasuetan.

      Datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko edo horien aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango da, ondorengo helbidera zuzenduta:

      Bergarako Udala

      San Martin Agirre plaza, 1

      20570 Bergara