Genero indarkeriaren biktimentzako diru-laguntza.

Zer da? Zertarako da?

Ordainketa bakarreko diru-laguntza hau genero-indarkeriaren (bikotekideak edo bikotekide ohiak eragindako genero-indarkeria) biktima diren emakumeei zuzenduta dago.

Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeei diru-laguntza jasotzeko eskubidea bermatzea, haien gizarteratzea errazteko, betiere errenta-maila jakin batean kokatzen baldin badira eta adinagatik edo prestakuntza edo espezializazio faltagatik edo gizarte arloko beste arrazoi batzuengatik zailtasun bereziak baldin badituzte lana aurkitzeko.

Nork eska dezake?

Diru-laguntza honen onuradun izan daitezke emakumeak, adin nagusikoak zein adingabe emantzipatuak, betiere diru-laguntza eskatzen duten egunean honako baldintza hauek betetzen dituztenak:

  • Eskaera egiten den momentuan Bergaran erroldatuta egon eta eskaera egin aurretiko azken 6 hilabeteetan Euskal Autonomi Erkidegoan erroldatuta egotea.
  • Genero-indarkeriaren egoeraren egiaztagiria indarrean aurkeztea, eta babesteko neurriak indarrean sartzen direnetik laguntza-eskabidea aurkezten den egunera bitartean ez da urtebete baino gehiagoko tartea izango.
  • Lehendik ere laguntza honen onuradun ez izatea, ez Euskal Autonomia Erkidegoan ez Estatuko beste ezein erkidegotan.
  • Erasotzailearekin ez bizitzea, eta harekin bikote-harremanik ez izatea.
  • Laguntza erabiltzea diru-sarrerarik ez izatearen egoera behin-behinean arintzeko, erasotzailearengandik independizatu eta bere egoera egonkortzeko balioko dioten bizirauteko gutxieneko baliabideak lortuz.
  • Enplegurik ez izatea.
  • Indarrean dagoen lanbideen arteko gutxieneko soldataren % 75etik gorako errentarik ez izatea (hilabeteko zenbaketan), bi aparteko ordainsarien zati proportzionala kontuan izan gabe, betiere aginduaren 5. artikuluan aurreikusitakoari jarraituz.
  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak egiaztatu behar du ez dagoela laguntza edo diru-laguntza publikoak jasotzea eragozten dion administrazio- edo zigor-arloko zehapen baten pean, edo ez daukala horretarako legezko debekurik.
  • Egunean egotea indarrean dauden xedapenek ezartzen dituzten zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzean.

Aurkeztu behar diren agiriak

Aurkeztu beharreko dokumentazioa: Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren web orrian. ( Egin klik pantailaren ezkerraldeko "Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea"n )

Non eskatzen da?

        Postaz:
      • B@Z (Bergararren Arreta Zerbitzua)
        San Martin Agirre plaza 1 20570 BERGARA
        010 (943 779 100 Bergaratik kanpo)
        943 779 163

        Kostua

        Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

        Erabakitzeko epea

        • Aurreikusitako epea: Momentuan.
        • Legezko epea: Hiru hilabete.
        • Administrazio isiltasunaren eragina: Baiespena.

        Legeak eta arauak

        Eskaera egin ondoren jarraitu beharreko prozedura

        • Eskaera jaso, dokumentazioa egiaztatu, sarrera erregistratu eta eskatzaileari jaso-agiria eman.
        • Eskaera eta dokumentazioa izapidetzearen ardura duen departamentura bideratu.
        • Gizarte zerbitzuek hala baloratzen dutenean, dagokion teknikariarekin hitzordua jarriko da.
        • Teknikariaren txostena, Gizarte zerbitzuak.
        • Eskaera eta dokumentazioa Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailera bidaltzea.
        • Eskatzaileak Eusko Jaurlaritzako ebazpena etxean jasoko du.

        Organo erabakitzailea

        Eusko Jaurlaritza

        Izapidetze honen ardura duen departamentua

        Bergarako Udala - Gizarte Zerbitzuak eta Sustapen Ekonomikoa

        Oharrak

        Urgentziak: 112 edo 943-224411 (Gizarte Larrialdietarako Foru Zerbitzua eta harrera-zentroa, urte osoan eguneko 24 orduetan)

        Datu pertsonalen babesa

        Egindako eskaeretako datu pertsonalak Bergarako Udalak tratatuko ditu, eskaria izapidetu ahal izateko helburuarekin.

        Datu horiek udal-kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan ?abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa?

        Indarrean dagoen araudiak babestutako eskubideak erabili ahal izango dira, helbide honetara zuzenduta:

        Bergarako Udala

        San Martin Agirre plaza, 1

        20570 Bergara