Adingabeak izatezko zaintzan dituzten familientzako diru-laguntzak

Zer da? Zertarako da?

Adingabeak izatezko zaintzan dituzten familientzako diru-laguntzak.

Eskaera hau udalak tramitatzen du, baina azken erantzulea Gipuzkoako Foru Aldundia da.

Nork eska dezake?

Bergaran erroldatutako adingabe bat izatezko zaintzan kargura duen familiak edota horren legezko ordezkariak, behar den baimenarekin

Aurkeztu behar diren agiriak

- Eskatzailearen NAN, AIZ edo pasaporte zenbakia.

- Interesduna ez den beste pertsona batek aurkezten badu eskaria, ordezkaritza-agiria (F0136) aurkeztuko da, eta horrekin batera interesdunaren eta eskatzailearen NANa, pasaportea edo bizileku-baimena.
- Adingabearen familia-liburua.
- Bizikidetza-unitatearen errolda-agiria
- Azken errenta-aitorpena edo diru-sarreren egiaztagiria.
- Onuradunaren konpromisoa, izatezko zaintzari lotuta dauden betebeharrak betetzeko.
- Kontu korrontearen 20 digituak eta titularra azaltzen den agiria.

Non eskatzen da?

        Postaz:
      • B@Z (Bergararren Arreta Zerbitzua)
        San Martin Agirre plaza 1 20570 BERGARA
        010 (943 779 100 Bergaratik kanpo)
        943 779 163

        Kostua

        Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

        Erabakitzeko epea

        • Aurreikusitako epea: Hiru hilabete.
        • Legezko epea: Hiru hilabete.
        • Administrazio isiltasunaren eragina: Ezespena.

        Legeak eta arauak

        • 33/2004 Foru Dekretua, apirilaren 20koa, egoera zailean dauden adingabekoen babesa, garapen pertsonala eta gizarteratzea bultzatzeko dirulaguntzak arautzen dituena -

        Eskaera egin ondoren jarraitu beharreko prozedura

        • Eskaera jaso, dokumentazioa egiaztatu, sarrera erregistratu eta eskatzaileari jaso-agiria eman.
        • Eskaera eta dokumentazioa izapidetzearen ardura duen departamentura bideratu.
        • Gizarte zerbitzuek hala baloratzen dutenean, dagokion teknikariarekin hitzordua jarriko da.
        • Teknikariaren txostena, Gizarte zerbitzuak.
        • Eskaera eta dokumentazioa Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikarako Departamentura bidaltzea.
        • Eskatzaileak Foru Aldundiaren ebazpena etxean jasoko du.

        Organo erabakitzailea

        Gipuzkoako Foru Aldundia

        Izapidetze honen ardura duen departamentua

        Bergarako Udala - Gizarte Zerbitzuak eta Sustapen Ekonomikoa

        Oharrak

        Datu pertsonalen babesa

        Egindako eskaeretako datu pertsonalak Bergarako Udalaren jabetzakoak diren eta behar bezala baimenduta dauden fitxategietan sartuko dira.

        Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie, datu pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 lege organikoan aurreikusitako kasuetan.

        Datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko edo horien aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango da, ondorengo helbidera zuzenduta:

        Bergarako Udala

        San Martin Agirre plaza, 1

        20570 Bergara