Adingabekoen babeserako programak

Zer da? Zertarako da?

Arrisku-egoeran, arrisku handiko egoeran edo babesik gabeko egoeran dauden adingabeak dituzten familiei laguntza terapeutikoa eta/edo hezkuntza laguntza emateko programa bat da.

Familia-nukleoan egindako balorazio-prozesu baten ondoren, bertako adingabeen artean arrisku arin edo ertaineko egoerak detektatzen direnean, pertsona edo familia-nukleoei ematen zaien laguntza-programa.

Borondatezko esku-hartze testuinguru batean, udalak baliabideak eskaini behar dizkie gurasoei eta adingabeei, adingabearen garapen egokirako baldintzak berrezartzeko.

Arrisku-egoera arin eta ertainetan eskuduntza udalarena da eta egoera larrienetan Gipuzkoako Foru Aldundiarena.

Nork eska dezake?

- Bergaran erroldatuta eta adingabekoren bat kargura duten pertsona edo familia interesdunek eskatu ahal dute. Familiako kideren batek onartu behar du zailtsunak dituela eta laguntza pofesionala eskatu behar du.

- Udalak bere kabuz:

- Hirugarren batzuek (ikastetxeek, osasun-zentroek, poliziak, udal zerbitzuek, bizilagunek...) gizarte zerbitzuei arrisku-egoeren berri eman ondoren.

- Gizarte Zerbitzuek arrisku-egoeraren bat detektatu ondoren.

Aurkeztu behar diren agiriak

- Eskatzailearen NAN edo nortasuna egiaztatzeko beste agiriren bat.

- Familia-liburua.

Eskatzaileari ordua emango zaio gizarte-langilearekin egoteko.

Hitzordua hartzeko erabiltzailearen ondorengo datuak jaso behar dira:

  • Izena eta abizenak
  • NAN, NIE edo pasaporte zenbakia
  • Harremanetarako telefono bat
  • E-mail helbidea

Non eskatzen da?

        Postaz:
      • B@Z (Bergararren Arreta Zerbitzua)
        San Martin Agirre plaza 1 20570 BERGARA
        010 (943 779 100 Bergaratik kanpo)
        943 779 163

        Kostua

        Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

        Erabakitzeko epea

        • Aurreikusitako epea: Bi hilabete.
        • Legezko epea: Hiru hilabete.
        • Administrazio isiltasunaren eragina: Ez dagokio.

        Legeak eta arauak

        Eskaera egin ondoren jarraitu beharreko prozedura

        • Eskaera jaso, dokumentazioa egiaztatu, sarrera erregistratu eta eskatzaileari jaso-agiria eman.
        • Eskaera eta dokumentazioa izapidetzearen ardura duen departamentura bideratu.
        • Teknikariaren txostena, Gizarte zerbitzuak.
        • Batzorde informatzailearen irizpena, Ongizate.
        • Ebazpena, Alkatetzaren dekretua.

        Organo erabakitzailea

        Arrisku-egoera arin eta ertainetan, udala.

        Arrisku larrietan, Gipuzkoako Foru Aldundia da.

        Izapidetze honen ardura duen departamentua

        Bergarako Udala - Gizarte Zerbitzuak eta Sustapen Ekonomikoa

        Oharrak

        ARRISKU EGOERA:

        Norberaren, familiaren edo inguruko ingurumarien ondorioz, adingabearen garapen pertsonala edo soziala kaltetzen duen egoera, gurasoek edo tutoreek dagozkien erantzukizunak hartzen ez dituztenean edo osorik hartzerik ez dutenean, eta familia-gunetik adingabea banatu beharrik izan gabe. Esku hartuko litzateke arrisku faktoreak ezabatu ahal izateko.

        ARRISKU HANDIKO EGOERA:

        Berehala neurri babeslerik sartu ezean, babesik gabeko egoera batean egongo litzateke adingabea. Esku-hartzeak eskatzen du jarduera batzuk abian jartzea, familian haurren ongizatea kaltetzen duten egoerak gutxitu edo kentzeko, eta ahal dela gurasoen laguntza lortu behar da, haiengandik banatzeko neurririk hartu behar ez izateko.

        BABESIK GABEKO EGOERA:

        Adingabeak zaintzeko legeek ezarritako babes-betebeharrak betetzen ez dituztenean edo ezinezkoa zaienean edo desegoki betetzen dituztenean, adingabeek behar duten laguntza moral edo materialik ez dutenean. Halako egoeretan, gertakarien larritasunak aholkatzen du adingabea familiatik banatzea, eta erakunde publikoak hartuko du beregain adingabearen tutoretza eta aldi batez etengo da gurasoen agintea edo ahala.

        Arrisku-egoera arin eta ertainak udalaren eskumena dira, eta arrisku handiko eta babes gabeko egoerak, berriz, Foru Aldundiaren eskumena.

        Datu pertsonalen babesa

        Egindako eskaeretako datu pertsonalak Bergarako Udalaren jabetzakoak diren eta behar bezala baimenduta dauden fitxategietan sartuko dira.

        Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie, datu pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 lege organikoan aurreikusitako kasuetan.

        Datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko edo horien aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango da, ondorengo helbidera zuzenduta:

        Bergarako Udala

        San Martin Agirre plaza, 1

        20570 Bergara