Adingabekoen arrisku-egoeren balorazioa

Zer da? Zertarako da?

Haurraren edo nerabearen garapenerako kaltegarritzat jotzen diren egoeren balorazioa.
Arrisku-egoera agertuko da, gizartearen, familiaren edo adingabearen beraren gorabeheren ondorioz, adingabearen garapena eta ongizatea mugatuta edo kaltetuta gertatzen badira, eta gurasoek, tutoreek edo zaintzaileek ez badute erantzukizuna hartzen, edo ezin badute osorik hartu, haurraren edo nerabearen garapen egokia bermatu ahal izateko.

Nork eska dezake?

  • Bergaran erroldatuta dauden eta adingabeko bat zaintzan duten pertsona edo familia interesdunak: familiako kideren batek onartu behar du zailtasunak dituela eta laguntza profesionala eskatu behar du.
  • Udalak bere kabuz:

    • Hirugarren batzuek (ikastetxeek, osasun-zentroek, poliziak, udal zerbitzuek, bizilagunek...) gizarte zerbitzuei arrisku-egoeren berri eman ondoren.
    • Gizarte Zerbitzuek arrisku-egoeraren bat detektatu ondoren.

Aurkeztu behar diren agiriak

Hitzordua hartzeko erabiltzailearen ondorengo datuak jaso behar dira:

  • Izena eta abizenak
  • NAN, AIZ edo pasaporte zenbakia
  • Familia-liburua.
  • Harremanetarako telefono bat
  • E-mail helbidea

Non eskatzen da?

        Postaz:
      • B@Z (Bergararren Arreta Zerbitzua)
        San Martin Agirre plaza 1 20570 BERGARA
        010 (943 779 100 Bergaratik kanpo)
        943 779 163

        Kostua

        Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

        Erabakitzeko epea

        • Aurreikusitako epea: Momentuan (ikusi Oharrak)
        • Legezko epea: Hiru hilabete.
        • Administrazio isiltasunaren eragina: Ez dagokio.

        Legeak eta arauak

        Eskaera egin ondoren jarraitu beharreko prozedura

        • Eskaera jaso, dokumentazioa egiaztatu, sarrera erregistratu eta eskatzaileari jaso-agiria eman.
        • Eskaera eta dokumentazioa izapidetzearen ardura duen departamentura bideratu.
        • Gizarte zerbitzuek hala baloratzen dutenean, dagokion teknikariarekin hitzordua jarriko da.
        • Teknikariaren txostena, Gizarte zerbitzuak.

        Organo erabakitzailea

        Ez dagokio

        Izapidetze honen ardura duen departamentua

        Bergarako Udala - Gizarte Zerbitzuak eta Sustapen Ekonomikoa

        Oharrak

        ARRISKU-EGOERA:

        Norberaren, familiaren edo inguruko ingurumarien ondorioz, adingabearen garapen pertsonala edo soziala kaltetzen duen egoera, gurasoek edo tutoreek dagozkien erantzukizunak hartzen ez dituztenean edo osorik hartzerik ez dituztenean, eta adingabea familia-gunetik banatu beharrik izan gabe. Esku hartuko litzateke arrisku-faktoreak ezabatu ahal izateko.

        ARRISKU HANDIKO EGOERA:

        Berehala neurri babeslerik sartu ezean, babesik gabeko egoera batean egongo litzateke adingabea. Esku-hartzeak eskatzen du jarduera batzuk abian jartzea, familian haurren ongizatea kaltetzen duten egoerak gutxitu edo kentzeko, eta ahal dela gurasoen laguntza lortu behar da, haiengandik banatzeko neurririk hartu behar ez izateko.

        BABESIK GABEKO EGOERA:

        Adingabeak zaintzeko legeek ezarritako babes-betebeharrak betetzen ez dituztenean edo ezinezkoa zaienean edo desegoki betetzen dituztenean eta adingabeek behar duten laguntza moral edo materialik ez dutenean. Halako egoeretan, gertakarien larritasunak aholkatzen du adingabea familiatik banatzea, eta erakunde publikoak hartuko du beregain adingabearen tutoretza eta aldi batez etengo da gurasoen agintea edo ahala.
        Arrisku arin eta ertainen egoerak udalaren eskumena dira.
        Arrisku handiko eta babesik gabeko egoerak Foru Aldundiaren eskumena dira.

        Datu pertsonalen babesa

        Egindako eskaeretako datu pertsonalak Bergarako Udalaren jabetzakoak diren eta behar bezala baimenduta dauden fitxategietan sartuko dira.

        Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie, datu pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 lege organikoan aurreikusitako kasuetan.

        Datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko edo horien aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango da, ondorengo helbidera zuzenduta:

        Bergarako Udala

        San Martin Agirre plaza, 1

        20570 Bergara