Haur eta nerabeen babesa: informazioa, balorazioa, orientazioa eta arreta zerbitzua

Zer da? Zertarako da?

Haur eta nerabeen babeserako arreta-zerbitzua da. Hauek eskaintzen dira: Gizarte Zerbitzuetako informazioa, egoeraren balorazioa, orientazioa eta arreta-zerbitzu pertsonalizatua.

Nork eska dezake?

Interesa duen edozein pertsona fisikok edo haren legezko ordezkariak eska dezake.

Aurkeztu behar diren agiriak

Hitzordua hartzeko erabiltzailearen ondorengo datuak jaso behar dira:

  • Izena eta abizenak.
  • NAN, AIZ (Atzerritarren Identifikazio Zenbakia) edo pasaporte zenbakia.
  • Harremanetarako telefono bat.
  • E-posta helbide bat.

Non eskatzen da?

    Telefonoz:
  • 010 (943 779 100 Bergaratik kanpo)
    BERGARA

      Postaz:
    • B@Z (Bergararren Arreta Zerbitzua)
      San Martin Agirre plaza 1 20570 BERGARA
      010 (943 779 100 Bergaratik kanpo)
      943 779 163

      Kostua

      Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

      Erabakitzeko epea

      • Aurreikusitako epea: Momentuan.
      • Legezko epea: Ez dagokio.
      • Administrazio isiltasunaren eragina: Ez dagokio.

      Legeak eta arauak

      Eskaera egin ondoren jarraitu beharreko prozedura

      Gizarte langilearekin hitz egiteko ordua emango zaio eskatzaileari.

        Organo erabakitzailea

        Ez dagokio

        Izapidetze honen ardura duen departamentua

        Bergarako Udala - Gizarte Zerbitzuak eta Sustapen Ekonomikoa

        Oharrak

        Larrialdiak: 112 edo 943-224411 (Gizarte Larrialdietarako Foru Zerbitzua eta Harrera Zentroa, urte osoan eguneko 24 ordutan).

        Datu pertsonalen babesa

        Egindako eskaeretako datu pertsonalak Bergarako Udalak tratatuko ditu, eskaria izapidetu ahal izateko helburuarekin.

        Datu horiek udal-kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan ?abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa?

        Indarrean dagoen araudiak babestutako eskubideak erabili ahal izango dira, helbide honetara zuzenduta:

        Bergarako Udala

        San Martin Agirre plaza, 1

        20570 Bergara