Babes Etxea / Larrialdietarako etxea

Zer da? Zertarako da?

Larrialdiko aldi bateko harrera eskainiko da, horretarako udalak aukeratutako etxebizitzan. Egoera berezietan izan ezik, zerbitzu horrek ostatua besterik ez du eskainiko, eta udalak Babes Etxean ez du inolako tutoretzarik egingo.

Nork eska dezake?

Interesdun den edozeinek edota horren legezko ordezkariak, behar den baimenarekin.

Bergaran erroldatutako edozein pertsonak edo bizikidetza-unitatek erabili dezake Babes Etxearen zerbitzua, alojamendurik gabeko egoera kritikoak edota elkarbizitza-gatazka larriak badaude tarteko.

Egoera kritiko eta larrialditzat ondorengo egoera hauek hartuko dira:

a) Genero-indarkeriaren biktima diren adin nagusiko emakumeak zein adin txikiko emakume emantzipatuak, bakarrik edo haien ardurapean dauden pertsonekin (betiere bizikidetza-unitate berekoak badira).

b) Genero-indarkeriarekin lotutako tratu txar fisiko zein psikologikoak direla-eta, familia-harremanak jasanezinak direnean.

Aurreko egoerei lehentasuna emango zaie. Hori dela-eta, Babes Etxea libre dagoenean bakarrik, eta udalak beharrezkoa dela baderitzo, ondorengo egoeretan daudenei ere eman ahalko zaie zerbitzua:

c) Jurisdikzio zibilean burututako prozeduren ondoriozko epai irmoak agindutako etxegabetzeak, dela baliabide ekonomikorik ezean etxebizitza ez ordaintzeagatik, dela jabearen premiagatik, hondamen-deklarazioagatik edo antzekoengatik.

d) Harrera behar duen edo duten pertsona(k) bizi ziren eraikina berehalako aurri-egoeran dagoela dioen udal deklarazioa.

e) Bizikidetza-unitatea bizi den eraikina erabiltzea galarazten duten hondamendi, sute, uholde edo antzeko fenomenoak.

f) Udalak zehaztutako beste larrialdi-egoera batzuk.

g) Halaber, beste udalerri batzuetako pertsonak ere sartu ahal izango dira Babes Etxean, eskatzailea erroldatuta dagoen udalak edo erakunde eskudunak hala eskatuz gero.

h) Salbuespenez, ezohiko arrazoiak direla-eta, erroldatuta egoteko eskakizuna betetzen ez duten pertsonek ere baliatu ahal izango dute Babes Etxea, bere udalak eskabide hori egin ez badu ere.

Aurkeztu behar diren agiriak

Eskatzailearen NAN, AIZ edo pasaportea.

Interesduna ez den beste pertsona batek aurkezten badu eskaria, ordezkaritza-agiria (F0136) aurkeztuko da, eta horrekin batera interesdunaren eta eskatzailearen NANa, pasaportea edo bizileku-baimena.

Non eskatzen da?

        Postaz:
      • B@Z (Bergararren Arreta Zerbitzua)
        San Martin Agirre plaza 1 20570 BERGARA
        010 (943 779 100 Bergaratik kanpo)
        943 779 163

        Kostua

        01 - TASA
        Etxea erabiltzeagatik15,30 €/eguneko
        02 - Hobari eta salbuespenak
        Tasa honen gaineko hobari eta salbuespenak babes-etxe zerbitzuaarautzen duen erregelamenduan xedatutakoak izango dira.

        Udalak onartutako ordenantzaren arabera: Zerbitzu publikoak eskaini eta jarduera administratiboak burutzeagatik ordaindu beharreko tasen ordenantza arautzailea, S epigrafea

        Erabakitzeko epea

        • Aurreikusitako epea: Hilabete bat.
        • Legezko epea: Bi hilabete.
        • Administrazio isiltasunaren eragina: Ezespena.

        Legeak eta arauak

        Eskaera egin ondoren jarraitu beharreko prozedura

        • Eskaera jaso, dokumentazioa egiaztatu, sarrera erregistratu eta eskatzaileari jaso-agiria eman.
        • Eskaera eta dokumentazioa izapidetzearen ardura duen departamentura bideratu.
        • Gizarte zerbitzuek hala baloratzen dutenean, dagokion teknikariarekin hitzordua jarriko da.
        • Teknikariaren txostena, Gizarte zerbitzuak.
        • Ebazpena, Alkatetzaren dekretua.

        Organo erabakitzailea

        Alkatea

        Izapidetze honen ardura duen departamentua

        Bergarako Udala - Gizarte Zerbitzuak eta Sustapen Ekonomikoa

        Oharrak

        Datu pertsonalen babesa

        Egindako eskaeretako datu pertsonalak Bergarako Udalak tratatuko ditu, eskaria izapidetu ahal izateko helburuarekin.

        Datu horiek udal-kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan –abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa–

        Indarrean dagoen araudiak babestutako eskubideak erabili ahal izango dira, helbide honetara zuzenduta:

        Bergarako Udala

        San Martin Agirre plaza, 1

        20570 Bergara