Droga-mendekotasunen eta beste mendekotasun psikologikoen tratamendurako udal diru-laguntzak

Zer da? Zertarako da?

Substantzia batzuen mendean dauden eta/edo beste mendekotasun psikologiko batzuk (ludopatia, teknologia berriekiko mendekotasuna...) dituzten edo kontsumo goiztiarraren ondorioz portaera arriskutsuak dituzten Bergarako bizilagunei Euskal Autonomia Erkidegoko tratamendu-zentro publikoetan eta itunpekoetan tratamendua jasotzeko bidea erraztea, bertarako joan-etorrietarako diru-laguntza emanez.

Nork eska dezake?

Interesdun den edozeinek edota horren legezko ordezkariak, behar den baimenarekin

a) Droga-mendekotasunak sortutako arazoak, bestelako mendekotasun psikologikoak edo kontsumo goiztiarren ondorioz portaera arriskutsuak dituzten Bergaran erroldatutako pertsonak, betiere tratamendu-programa bat egiten ari badira.

Halaber, kaltetuaren jarraipena egiten duen pertsona (senide edo laguna), kaltetuaren tratamenduak beharrezkotzat jotzen badu.

b) Kaltetuaren senitartekoak, bikotekideak eta lagunak, Bergaran erroldatuta badaude, baldin eta autolaguntza-taldeetan aritzen badira (baita pertsona kaltetua tratamenduan ez badago ere), haren egoera hobeto ulertzeko, tratamendua hartzera bultzatzeko, eta mendeko pertsona batekin bizitzeak sortzen dituen egoerak egoki gestionatzeko. Kasu horretan diru-laguntzak urtebeteko iraupena izango du gehienez ere.

Aurkeztu behar diren agiriak

- NAN, AIZ edo pasaportea

- Interesduna ez den beste pertsona batek aurkezten badu eskaria, ordezkaritza-agiria (F0136) aurkeztuko da, eta horrekin batera interesdunaren eta eskatzailearen NANa, pasaportea edo bizileku-baimena.

- Tratamendua egiten ari dela egiaztatzen duen ziurtagiria, tratamenduko zentroak emanda.

Non eskatzen da?

        Postaz:
      • B@Z (Bergararren Arreta Zerbitzua)
        San Martin Agirre plaza 1 20570 BERGARA
        010 (943 779 100 Bergaratik kanpo)
        943 779 163

        Kostua

        Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

        Erabakitzeko epea

        • Aurreikusitako epea: Hilabete bat.
        • Legezko epea: Bi hilabete.
        • Administrazio isiltasunaren eragina: Ezespena.

        Legeak eta arauak

        Eskaera egin ondoren jarraitu beharreko prozedura

        • Eskaera jaso, dokumentazioa egiaztatu, sarrera erregistratu eta eskatzaileari jaso-agiria eman.
        • Eskaera eta dokumentazioa izapidetzearen ardura duen departamentura bideratu.
        • Gizarte zerbitzuek hala baloratzen dutenean, dagokion teknikariarekin hitzordua jarriko da.
        • Teknikariaren txostena, Gizarte zerbitzuak.
        • Batzorde informatzailearen irizpena, Ongizate.
        • Ebazpena, Alkatetzaren dekretua.
        • Jakinarazpena, eskatzaileari.

        Organo erabakitzailea

        Alkatea

        Izapidetze honen ardura duen departamentua

        Bergarako Udala - Gizarte Zerbitzuak eta Sustapen Ekonomikoa

        Oharrak

        Datu pertsonalen babesa

        Egindako eskaeretako datu pertsonalak Bergarako Udalaren jabetzakoak diren eta behar bezala baimenduta dauden fitxategietan sartuko dira.

        Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie, datu pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 lege organikoan aurreikusitako kasuetan.

        Datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko edo horien aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango da, ondorengo helbidera zuzenduta:

        Bergarako Udala

        San Martin Agirre plaza, 1

        20570 Bergara