Drogomendekotasuna: informazioa, balorazioa, orientazioa eta arreta zerbitzua

Zer da? Zertarako da?

Arreta, informazioa, orientazioa:

  • Prebentzioaren gaia eta droga-mendekotasunak sortzen dituen arazoak ikasleekin landu nahi dituzten ikastetxe edo irakasleentzat.
  • Drogekin eta drogen kontsumoarekin kezkaturik dagoen eta prebentzio mailan ekintzak antolatu nahi dituen edozein talderentzat.
  • Drogen kontsumoekin edota beste mendekotasun psikologikoren batekin arazoa dutenentzat edota tratamenduen inguruko informazioa eta orientazioa nahi edo behar duen edonorentzat.
  • Arlo honetan kezka edo zalantzak dituen edonorentzat.

Nork eska dezake?

Bergaran erroldatuta dagoen edozein pertsona fisiko edo juridikok, edo haren
legezko ordezkariak eska dezake.

Aurkeztu behar diren agiriak

  • Izena eta abizenak.
  • NAN, AIZ (Atzerritarren Identifikazio Zenbakia) edo pasaporte zenbakia.
  • Harremanetarako telefono bat.
  • E-posta helbidea.

Non eskatzen da?

    Telefonoz:
  • 010 (943 779 100 Bergaratik kanpo)
    BERGARA

    Postaz:
  • B@Z (Bergararren Arreta Zerbitzua)
    San Martin Agirre plaza 1 20570 BERGARA
    010 (943 779 100 Bergaratik kanpo)
    943 779 163

    Kostua

    Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

    Erabakitzeko epea

    • Aurreikusitako epea: Momentuan.
    • Legezko epea: Ez dagokio.
    • Administrazio isiltasunaren eragina: Ez dagokio.

    Legeak eta arauak

    Eskaera egin ondoren jarraitu beharreko prozedura

    Eskatzaileari Prebentzio teknikariarekin hitz egiteko ordua emango zaio.

      Organo erabakitzailea

      Ez dagokio

      Izapidetze honen ardura duen departamentua

      Bergarako Udala - Gizarte Zerbitzuak eta Sustapen Ekonomikoa

      Oharrak

      Larrialdiak: 112 edo 943-224411 (Gizarte Larrialdietarako Foru Zerbitzua eta Harrera Zentroa, urte osoan eguneko 24 ordutan)

      Datu pertsonalen babesa

      Egindako eskaeretako datu pertsonalak Bergarako Udalaren jabetzakoak diren eta behar bezala baimenduta dauden fitxategietan sartuko dira.

      Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie, datu pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 lege organikoan aurreikusitako kasuetan.

      Datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko edo horien aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango da, ondorengo helbidera zuzenduta:

      Bergarako Udala

      San Martin Agirre plaza, 1

      20570 Bergara