Aldi baterako egoitza: mendekotasuna duten pertsona nagusientzat, desgaitasuna eta buruko gaixotasuna dutenentzat

Zer da? Zertarako da?

Mendekotasun-egoeran dagoen pertsonak (adineko pertsona izan daiteke, desgaitasuna edo gaixotasun mentala duena) bere ingurunean behar duen arreta osoa bermatu ahal izateko zerbitzua da.

Zerbitzuaren helburuak dira:

  • Familiartekoen edota pertsona zaintzaileen atseden-premiei erantzutea.
  • Laguntza-premian dagoen pertsonaren zainketa arriskuan jar dezaketen gorabehera orori aurre hartzea (zaintzailearen gaixotasuna, desagerpena... ).

Eskaera hau Gipuzkoako Foru Aldundiak kudeatzen du.

Nork eska dezake?

Betekizun orokorrak:

  • Eskaria egiten den momentuan Bergaran erroldatuta egotea.
  • Erabiltzailearen mendekotasuna aitortuta egotea.
  • Aldeko orientazio-txostena izatea, eta hark zehaztuko du Gipuzkoako Foru Aldundiak esleitutako baliabidearen egokitasuna zer-nolakoa den.
  • Apirilaren 21eko 12/2015 Foru Dekretuaren 7. artikuluan araututako ezohiko egoerak.
  • Sartzeko behar den adina izatea:
    • Nagusientzako egoitza-zerbitzuak: 65 urte izatea edota eskaria aurkezten den urtean egitea, edo 60 urte desgaitasuna duten pertsonek.
    • Egoitza-zerbitzuak desgaitasuna edo buruko gaixotasuna duten pertsonentzat: 18 urte edo gehiago eta 64 urte baino gutxiago izatea eskaria aurkeztu den datan.

Aurkeztu behar diren agiriak

  • Eskabide espezifikoa, datak zehaztuz
  • Eskatzailearen eta, hala dagokionean, eskatzen den baliabidean sartu ahal izatera begira konputatzen diren familia-unitateko beste kideen nortasuna frogatzen duen dokumentu ofiziala.
  • Hala dagokionean, ordezkaritza legala, ordezkaritza borondatezkoa edo izatezko zaintza egiaztatzen duen dokumentazioa.
  • Aurretiazko baimen judiziala edo hori eskatu izanaren frogagiria, ustezko desgaitasuna den kasuetan.
  • Edo, baldintzak betetzen direla ziurtatzeko Administrazioak egokitzat jo ditzakeen dokumentuak.

Non eskatzen da?

        Postaz:
      • Bergarako Udala. B@Z (Bergararren Arreta Zerbitzua)
        San Martin Agirre plaza 1 20570 BERGARA
        010 (943 779 100 Bergaratik kanpo)
        943 779 163

        Kostua

        Zerbitzuaren kostua Foru Aldundiak eta erabiltzaileek partekatzen dute. Azken hauek ordaindu beharreko diru-kopurua beren egoera ekonomikoaren araberakoa izango da.

        Erabakitzeko epea

        • Aurreikusitako epea: Hilabete bat.
        • Legezko epea: Bi hilabete.
        • Administrazio isiltasunaren eragina: Ezespena.

        Legeak eta arauak

        Eskaera egin ondoren jarraitu beharreko prozedura

        • Eskaera jaso, dokumentazioa egiaztatu, sarrera erregistratu eta eskatzaileari jaso-agiria eman.
        • Eskaera eta dokumentazioa izapidetzearen ardura duen departamentura bideratu.
        • Gizarte zerbitzuek hala baloratzen dutenean, dagokion teknikariarekin hitzordua jarriko da.
        • Teknikariaren txostena, Gizarte zerbitzuak.
        • Eskaera eta dokumentazioa Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikarako Departamentura bidaltzea.
        • Eskatzaileak Foru Aldundiaren ebazpena etxean jasoko du.

        Organo erabakitzailea

        Gipuzkoako Foru Aldundia

        Izapidetze honen ardura duen departamentua

        Bergarako Udala - Gizarte Zerbitzuak eta Sustapen Ekonomikoa

        Oharrak

        Zerbitzu honen prestazioak itxarote-zerrenda izan dezake.

        Egonaldia lortzeko eskaerak bi fase ditu:

        • Urtean behin egonaldi-programan sartzeko eskaera egin behar da eta Gipuzkoako Foru Aldundiak onartu behar du
        • Behin programan onartuta, urte naturalean egin nahi dituzun egonaldi zehatzak eskatu behar dira. Urtean gehienez 30 egun dira, behar bezala justifikatutako salbuespen kasuetan izan ezik; azken hauetan egonaldia luzatu ahal izango da.

        Datu pertsonalen babesa

        Egindako eskaeretako datu pertsonalak Bergarako Udalak tratatuko ditu, eskaria izapidetu ahal izateko helburuarekin.

        Datu horiek udal-kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan –abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa–

        Indarrean dagoen araudiak babestutako eskubideak erabili ahal izango dira, helbide honetara zuzenduta:

        Bergarako Udala

        San Martin Agirre plaza, 1

        20570 Bergara