Pertsona nagusientzako erabilera anitzeko etxebizitza (etxe tutelatua)

Zer da? Zertarako da?

Pertsona nagusi autonomoentzat edo mendekotasun-egoeraren I. mailan dauden pertsona nagusientzat ostatu-zerbitzua da, aldi baterako egonaldi edo/eta egonaldi luze edo iraunkorreko modalitatean.

Honako zerbitzuak eskaintzen ditu:

  • Alojamendua
  • Mantenua
  • Arropak garbitu eta plantxatzea
  • Etxebizitzaren garbiketa, erabiltzaile bakoitzaren gelak barne.
  • Telealarma
  • Eguneroko oinarrizko ekintzetan beharrezkoa duen laguntza eskaintzea edo gainbegiratzea
  • Gizarte-baliabideak erabiltzeko laguntza eta informazioa
  • Gizarte Zerbitzuen ustez beharrezkoa izan daitekeen beste edozein.

Nork eska dezake?

Interesdun den edozeinek edota horren legezko ordezkariak, behar den baimenarekin

Ondorengo baldintzak betetzen dituzten Bergaran erroldatutako pertsonak:

60 urte edo gehiago edukitzea (salbuespenak egon daitezke).

Eskaera aurkeztu aurreko azken bi urteetan Bergaran erroldaturik egotea (Baldintza hau ez da beharrezkoa izango Bergaran jaio eta gizarte edo familia berrelkartze arrazoiak argudiatzen dituztenentzat).

Autonomoak diren edo mendekotasun-egoeraren I. mailan dauden pertsonak, horretarako eskumena duen erakundeak ziurtatua, betiere galera kognitiborik ez badago.

Gaixotasun infekto-kutsagarririk ez edukitzea.

Elkarbizitza normalizatua ahalbideratzen duten jarrera sozial eta ohitura pertsonal eta garbitasunari dagozkionak izatea. Ez da onartuko besteekin harremanak izateko arazoak izan eta, beraz, bizikide­tza galaraz dezakeen inor.

Senitartekoak

  • Eskatzailearen senar-emazteek, edo bikote-harremana duten per­tso­nek, erabilera anitzeko etxebizitzako plaza bat eskuratu ahalko dute, nahiz eta adin-baldintza ez bete. Autonomia-mailari dagokion baldintza, baina, bete egin beharko da.
  • Eskatzailearekin bizi diren familiako beste kide batzuk (seme-alabek, anai-arrebek, etab.), plaza bat eskuratu ahal izango dute baldin eta mendekotasun-loturako harreman bat dagoela baloratzen bada. Lotura frogatzeko, Gizarte Zerbi­tzuetako teknikoen gizarte txos­tena erabiliko da. Kasu honetan adin-baldintza betetzetik salbuetsita egongo da. Ordea, autonomia-mailari dagokion baldintza bete egin beharko da.

Aurkeztu behar diren agiriak

  • Beste administrazio batzuetatik baldintzak betetzen direla konprobatzeko baimena sinatuta
  • Eskatzailearen eta zerbitzua erabiliko duten pertsona guztien NAN. Ordezkariak eskaera egiten badu, horren NAN ere.
  • Interesduna ez den beste pertsona batek aurkezten badu eskaria, ordezkaritza-agiria (F0136) aurkeztuko da, eta horrekin batera interesdunaren eta eskatzailearen NANa, pasaportea edo bizileku-baimena.
  • Osasun-txartela.
  • Eskatzailearen egoera ekonomikoa aitortzerik ez nahi izanez gero, zerbitzuaren prezio osoa ordaintzeko idatzizko konpromisoa.
  • Diru-sarreren eta Ondasunen Adierazpena, eta horrekin batera baita honako hauek ere:
    • Uneko urtealdian jasotako pentsioa(k) eta diru-sarrera(k).
    • Higiezinen (alokairuak,...) edo/eta higigarrien (aurreko urtealdiko interesen laburpena) kapitalaren etekinak.
    • Bankuetako kontuen ziurtagiria.
    • Azken 5 urteotan ondasunik eskualdatu ez izanari buruz Ogasun Ordezkaritzak emandako ziurtagiria.
    • Bakarrik eskatzaileak zein laguntza jasotzaileek udalaren aldeko baimenik sinatu ez badute Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun Departamentuan haien datu fiskalik jasotzeko:
      • Eskatzailearen eta familia edo elkarbizitza unitatea osatzen duten kide guztien azken Errenta Aitorpena. Eta errenta aitorpenik egin ez badu(te), Gipuzkoako Foru Haziendak (Toki-Eder plaza, 5. Bergara) emandako ziurtagiria, laguntza-onuradun izango diren guztiei buruzkoa, non azalduko duen ez dutela errenta aitorpenik egin.
      • Eskatzailearen eta familia edo elkarbizitza unitatea osatzen duten kide guztien Ondasunen ziurtagiria, Gipuzkoako Foru Haziendak (Toki-Eder plaza, 5. Bergara) emandakoa.
  • Medikuaren txostena, non zehaztuko den ez dela gaixotasun infekto-kutsakorrik, ez eta elkarbizitza normala hondatu dezakeen gorabehera psikiatrikorik ere.
  • Txosten horretan jaso egin beharko dira, zerrendatuta, diagnostikoak, dieta egokiena eta tratamendu farmakologikoa.
  • Udalak beharrezkotzat jo dezakeen beste edozein agiri.

Non eskatzen da?

        Postaz:
      • B@Z (Bergararren Arreta Zerbitzua)
        San Martin Agirre plaza 1 20570 BERGARA
        010 (943 779 100 Bergaratik kanpo)
        943 779 163

        Kostua

        01 - TASAK
        Erabilera anitzeko etxebizitzak erabiltzeagatik23,85 €/eguneko
        Zerbitzuaren kostua31,80 €/eguneko

        Udalak onartutako ordenantzaren arabera: Zerbitzu publikoak eskaini eta jarduera administratiboak burutzeagatik ordaindu beharreko tasen ordenantza arautzailea, T epigrafea

        Erabakitzeko epea

        • Aurreikusitako epea: Hamabost egun.
        • Legezko epea: Hiru hilabete.
        • Administrazio isiltasunaren eragina: Ezespena.

        Legeak eta arauak

        Eskaera egin ondoren jarraitu beharreko prozedura

        • Eskaera jaso, dokumentazioa egiaztatu, sarrera erregistratu eta eskatzaileari jaso-agiria eman.
        • Eskaera eta dokumentazioa izapidetzearen ardura duen departamentura bideratu.
        • Teknikariaren txostena, Gizarte zerbitzuak.
        • Gizarte zerbitzuek hala baloratzen dutenean, dagokion teknikariarekin hitzordua jarriko da.
        • Ebazpena, Alkatetzaren dekretua.
        • Jakinarazpena, eskatzaileari.

        Organo erabakitzailea

        Alkatea

        Izapidetze honen ardura duen departamentua

        Bergarako Udala - Gizarte Zerbitzuak eta Sustapen Ekonomikoa

        Oharrak

        Baliabide honek itxaron zerrenda eduki dezake.

        Datu pertsonalen babesa

        Egindako eskaeretako datu pertsonalak Bergarako Udalak tratatuko ditu, eskaria izapidetu ahal izateko helburuarekin.

        Datu horiek udal-kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan –abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa–

        Indarrean dagoen araudiak babestutako eskubideak erabili ahal izango dira, helbide honetara zuzenduta:

        Bergarako Udala

        San Martin Agirre plaza, 1

        20570 Bergara