Teleasistentzia zerbitzua (BetiOn)

Zer da? Zertarako da?

Teleasistentzia zerbitzuak telefono linearen bidez, eguneko 24 orduetan eta urteko egun
guztietan arreta zentro batekin harremanetan jartzea ahalbidetzen die erabiltzaileei, izan ditzaketen larrialdiei aurre egiteko.

Eskaera hau Udalak tramitatzen du, baina azken erantzulea Eusko Jaurlaritza da.

Nork eska dezake?

Bakarrik bizi diren edo egunaren tarterik gehiena bakarrik egoten diren pertsonak edo bizikidetza multzo edo unitate baten zati izanda, babesik eza, mendekotasun edota urritasun egoeran dauden pertsonak.
Horrez gain, baldintza hauek ere bete behar dituzte:

  • Bergarako udalerrian erroldatuta egotea.
  • Telefonoa izatea.
  • Teleasistentzia ekipoa zuzen eta egoki erabiltzeko gai izatea.

Aurkeztu behar diren agiriak

  • Eskaera orria
  • Ordezkaritza emateko eredua
  • Gizarte Txostenerako informazioa
  • Eskatzailearen eta, hala badagokio, haren legezko ordezkariaren Nortasun Agiri Nazionala edo Atzerritarraren Identifikazio Zenbakia.
  • Eskatzailearen osasun-txartela.
  • Telelaguntza-zerbitzuaren preziotik salbuestea edo hobaria ematea eskatzen duten interesdunek gizarte zerbitzuen arloko eskumena duen Eusko Jaurlaritzako sailburuaren Aginduan adierazitako dokumentazioa aurkeztu beharko dute, beren gaitasun ekonomikoa zehazteko. Lege horren bitartez, erabiltzaileek telelaguntza-zerbitzu publikoaren finantziazioan duten parte-hartze ekonomikoa arautzen da.
  • Edo hala badagokio, baldintzak betetzen direla ziurtatzeko Administrazioak egokitzat jotzen dituen bestelako dokumentuak.

Non eskatzen da?

        Postaz:
      • B@Z (Bergararren Arreta Zerbitzua)
        San Martin Agirre plaza 1 20570 BERGARA
        010 (943 779 100 Bergaratik kanpo)
        943 779 163

        Kostua

        Erabiltzaileak zerbitzuaren tarifa osoa ordaindu beharko du (4 €/hileko) edo salbuespena eskatu, bere diru-sarrerak Ondorio Askotariko Errenta Adierazle Publikoa (IPREM) baino txikiagoak badira.

        AGINDUA, 2011ko ekainaren 30ekoa, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuarena, telelaguntzaren zerbitzu publikoari 2011. urtean aplikatu beharreko prezio publikoaren zenbatekoa eta salbuespena zehazteko dena.

        Erabakitzeko epea

        • Aurreikusitako epea: Bi hilabete.
        • Legezko epea: Eusko Jaurlaritzan eskaerari sarrera eman eta bi hilabetetara.
        • Administrazio isiltasunaren eragina: Baiespena.

        Legeak eta arauak

        Eskaera egin ondoren jarraitu beharreko prozedura

        • Eskaera jaso, dokumentazioa egiaztatu, sarrera erregistratu eta eskatzaileari jaso-agiria eman.
        • Eskaera eta dokumentazioa izapidetzearen ardura duen departamentura bideratu.
        • Gizarte zerbitzuek hala baloratzen dutenean, dagokion teknikariarekin hitzordua jarriko da.
        • Teknikariaren txostena, Gizarte zerbitzuak.
        • Eskaera eta dokumentazioa Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailera bidaltzea.
        • Eskatzaileak Eusko Jaurlaritzako ebazpena etxean jasoko du.

        Organo erabakitzailea

        Eusko Jaurlaritza

        Izapidetze honen ardura duen departamentua

        Bergarako Udala - Gizarte Zerbitzuak eta Sustapen Ekonomikoa

        Oharrak

        Eskaera guztia osatu ostean, gizarte zerbitzuek familia medikuari dagokion mediku-txostena eskatuko diote, eskaerarekin batera Eusko Jaurlaritzara bidaltzeko.

        Datu pertsonalen babesa

        Egindako eskaeretako datu pertsonalak Bergarako Udalak tratatuko ditu, eskaria izapidetu ahal izateko helburuarekin.

        Datu horiek udal-kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa

        Indarrean dagoen araudiak babestutako eskubideak erabili ahal izango dira, helbide honetara zuzenduta:

        Bergarako Udala

        San Martin Agirre plaza, 1

        20570 Bergara