Erreklamazioak, kexak, iradokizunak eta esker onak

Zer da? Zertarako da?

Udalean edozein erreklamazio mota, kexa, iradokizun edo esker ona adieraztea, dagokion sailean aztertzeko.

Jasotako komunikazio hauek udala hobetzeko irizpide bezala hartu ahal izango dira, baina ez dute administrazio-espedienterik sortuko.

Espedientea sortzeko eskaera-idatzia aurkeztu beharko da.

Nork eska dezake?

Interesdun den edozein pertsona fisiko edo juridikok.

Aurkeztu behar diren agiriak

Egokitzat jotzen den beste edozein dokumentu.

Non eskatzen da?

            Web-orria

            Kostua

            Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

            Erabakitzeko epea

            Legeak eta arauak

            Eskaera egin ondoren jarraitu beharreko prozedura

            1.- Esker onak edo zorionak eman nahi izanez gero: jaso eta dagokion departamentuari edo interesdunak adierazitako departamentu edo pertsonari bidaliko zaio.

            2.- Iradokizuna edo kontsulta balitz: udalean jaso eta beranduen ere hurrengo goizean lehen orduan dagokion departamentuko arduradunari bidaliko zaio, eta erantzuna ahalik eta azkarren emango zaio.

            3.- Kexa denean: udalean jaso eta beranduen ere hurrengo goizean lehen orduan dagokion departamentuko arduradunari edo arduradunei bidali, eta astebeteko epean erantzun bat bidaliko zaio interesdunari.

              Organo erabakitzailea

              Izapidetze honen ardura duen departamentua

              Bergarako Udala - Idazkaritza

              Oharrak

              Datu pertsonalen babesa

              Egindako eskaeretako datu pertsonalak Bergarako Udalak tratatuko ditu, eskaria izapidetu ahal izateko helburuarekin.

              Datu horiek udal-kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa

              Indarrean dagoen araudiak babestutako eskubideak erabili ahal izango dira, helbide honetara zuzenduta:

              Bergarako Udala

              San Martin Agirre plaza, 1

              20570 Bergara