Etxeko Laguntza Zerbitzua

Zer da? Zertarako da?

Zerbitzu hau euren kasa baliatzeko zailtasunak dituztenei zuzenduta dago, ahal den bitartean euren etxean bizitzen jarraitzeko. Pertsona bakoitzari prebentzio, asistentzia eta/edo birgaitze programa berezia aplikatzen zaio. Etxeko langile baten laguntza jasotzen du etxean bertan.
Laguntza ezberdinak eskaintzen dira, beharren arabera:

  • Etxeko lanetarako laguntza.
  • Laguntza pertsonala.
  • Beste jarduera osagarri edo berezi batzuk.

Nork eska dezake?

Interesdun den edozeinek edota horren legezko ordezkariak, behar den baimenarekin.

  • Pertsona banakakoak edo familia unitateak, autonomia galtzearen ondorioz euren etxean bizitzen jarraitu ahal izateko oinarrizko etxeko lanak egiteko eta arlo pertsonalean laguntzeko premia dutenak.
  • Eskatzailea Bergaran erroldatuta egon behar da, gutxienez eskaera egin baino urtebete lehenagotik (kasu bereziak egon daitezke).

Baldintza hori bete ez arren, norbaitek honako hiru baldintzetako bat betetzen badu, zerbitzua eskuratzeko aukera izango du:

1.Familia elkartzeko bizitokiz aldatu eta Bergarara etorritako pertsona izatea, eta pertsona horrek jatorriko udalerrian ere ordura arte etxeko laguntza jaso izana. Eskaera egitean Bergaran erroldatu beharko du. Era berean, jatorriko udalerriko gizarte zerbitzuen ziurtagiria aurkeztu beharko du, jasotzen duen etxeko laguntza egiaztatuz.

2.Familiako laguntza jasotzearren, hainbat udalerritako familiakideen etxeetan txandaka bizi den pertsona izatea; eta erroldatuta dagoen udalerrian etxeko laguntza zerbitzuaren onuradun izatea. Eta jatorriko udalerriko gizarte zerbitzuen ziurtagiria aurkeztu beharko du, jasotzen duen etxeko laguntza egiaztatuz.

3.Familia elkartzeko xedearekin udalerri honetara etorritako pertsona izatea, eta zerbitzua justifikatzen duen menpeko egoera duena izatea. Eskaera egiten duen momentuan Bergaran erroldatu beharko du.

  • Autonomia pertsonalerako zailtasunak dituzten 60 urtetik gorako pertsonak.
  • Ezgaitasunak nahiz elbarritasunak izan eta autonomia pertsonalerako zailtasunak dituzten pertsonak.
  • Beren familiek zaindu ezin dituzten eta behar duten arreta eman ezin dieten adingabeak.
  • Honako familia talde edo pertsona hauek: Zama gehiegi dutenak; harreman gatazkatsuak dituztenak; gizarte egoera ezegonkorrak dituztenak; eta/edo gaixotasun fisikoen eta/edo psikikoen ondorioz arazoak dituztenak.

Eskaera pertsona multzo batentzat egiten denean, multzo horretako kide guztiek bete beharko dituzte eskatutako baldintzak.

Aurkeztu behar diren agiriak

  • Eskatzailearen eta familia edo elkarbizitza-unitatea osatzen duten kide guztien identifikazio-agiria (IFZ, NAN, AIZ- Atzerritaren Identifikazio Zenbakia-, pasaportea...). nortasun agiria, pasaportea edo egoitza-txartela.
  • Interesduna ez den beste pertsona batek aurkezten badu eskaria, ordezkaritza-agiria (F0136) aurkeztuko da, eta horrekin batera interesdunaren eta eskatzailearen NANa, pasaportea edo bizileku-baimena.
  • Familia liburua, elkarbizitza unitatean 18 urtetik beherako pertsonak egonez gero.
  • Eskatzailearen eta familia edo elkarbizitza-unitatea osatzen duten kide guztien diru-sarreren ziurtagiriak. Diru-sarrera moduan ulertzen dira lan, pentsio edo bestelako diru-sarreraren batetik urtean lortutako errenta guztiak, eta horiek ziurtatzeko hauetakoren bat aurkeztu behar da:
    • Nominak
    • Pentsioen ziurtagiriak
    • Langabezia-prestazioen ziurtagiriak
    • Kapital higigarrietatik edo higiezinetatik sortutako errenten ziurtagiriak
  • Eskatzaileak eta zerbitzuaren onuradunek sinatutako udalaren aldeko baimena, udalak Gipuzkoako Foru Aldundiko Hazienda Departamenduan datu fiskalak eskatzeko baimena emanez.
  • Eskatzailearen eta familia edo elkarbizitza unitatea osatzen duten kide guztien aurrezki kutxetako kartilak, epe jakinerako aurrezkiak, akzioak, bonoak,...
  • Gastu kengarri edo dirusarrera ez konputagarrien zurigarriak
  • Gizarte Zerbitzuen ustez espedientea erabakitzeko premiazko ikusten den bestelako edozein dokumentazio/
  • Bakarrik eskatzaileak zein zerbitzuaren jasotzaileak ez badute sinatu udalak Gipuzkoako Foru Aldundiko Hazienda Departamenduan datu fiskalak eskatzeko baimena, ondorengo hauek ere aurkeztu beharko dira:
    • Eskatzailearen eta familia- edo elkarbizitza-unitatea osatzen duten kide guztien azken Errenta Aitorpena. Eta errenta aitorpenik egin ez badu(te), Gipuzkoako Foru Haziendak (Toki-Eder plaza, 5. Bergara) emandako ziurtagiria, non azalduko duen ez dutela errenta aitorpenik egin.
    • Eskatzailearen eta laguntzaren onuradun den familia- edo elkarbizitza-unitatea osatzen duten kide guztien Ondasunen ziurtagiria, Gipuzkoako Foru Haziendak (Toki-Eder plaza, 5. Bergara) emandakoa.
  • Eskatzaileak bere egoera ekononomikoa baloratzerik nahi ez badu, ez du egoera ekonomimoari buruzko dokumentaziorik aurkeztu beharko eta eskaera orrian horretarako dagoen atalean jakinaraziko du. Bestalde, ez badu ere egoera ekonomikoa modu sinesgarrian egiaztatzen, ulertuko da uko egiten diola bere egoera ekonomikoa itxaron zerrenda eratzen duen baremoan kontuan hartzeari (halako zerrendarik balego) nahiz ezarritako laguntzei. Bi kasuetan, zerbitzuaren kostu osoa ordaintzera behartuta egongo da.
  • Bergaran urtebeteko errolda ez daukaten kasuetan, etxeko laguntza jasotzen duela egiaztatzen duen jatorriko udalerriko gizarte zerbitzuen ziurtagiria aurkeztu beharko du.

Non eskatzen da?

        Postaz:
      • B@Z (Bergararren Arreta Zerbitzua)
        San Martin Agirre plaza 1 20570 BERGARA
        010 (943 779 100 Bergaratik kanpo)
        943 779 163

        Kostua

        Udal ordenantzaren arabera Zerbitzu publikoak eskaini eta jarduera administratiboak burutzeagatik ordaindu beharreko tasen ordenantza arautzailea M epigrafea

        Erabakitzeko epea

        • Aurreikusitako epea: Momentuan (ikusi Oharrak)
        • Legezko epea: Bi hilabete.
        • Administrazio isiltasunaren eragina: Ezespena.

        Legeak eta arauak

        Eskaera egin ondoren jarraitu beharreko prozedura

        • Eskaera jaso, dokumentazioa egiaztatu, sarrera erregistratu eta eskatzaileari jaso-agiria eman.
        • Eskaera eta dokumentazioa izapidetzearen ardura duen departamentura bideratu.
        • Teknikariaren txostena, Gizarte zerbitzuak.
        • Ebazpena, Alkatetzaren dekretua.

        Organo erabakitzailea

        Alkatea

        Izapidetze honen ardura duen departamentua

        Bergarako Udala - Gizarte Zerbitzuak eta Sustapen Ekonomikoa

        Oharrak

        Kasu larrietan 24 orduko epean zerbitzua emango da. Kasu larriak ez direnetan hamabost eguneko epean.

        Eskaera baloratzeko gizarte zerbitzuen departamenduko teknikariak etxean bisita egingo du.

        Datu pertsonalen babesa

        Egindako eskaeretako datu pertsonalak Bergarako Udalak tratatuko ditu, eskaria izapidetu ahal izateko helburuarekin.

        Datu horiek udal-kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan –abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa–

        Indarrean dagoen araudiak babestutako eskubideak erabili ahal izango dira, helbide honetara zuzenduta:

        Bergarako Udala

        San Martin Agirre plaza, 1

        20570 Bergara