Mendekotasunerako diru-laguntza: Zerbitzuari lotutako prestazio ekonomikoa (ZLPE)

Zer da? Zertarako da?

Mendekotasuna duen pertsonak, eguneko zentro edo egoitza publiko nahiz itundutako batean sartzeko itxaron zerrendan egonik, kontratatuta duen plaza pribatuaren kostuari aurre egiteko helburua du prestazio ekonomiko honek

Eskaera hau udalak tramitatzen du, baina azken erantzulea Gipuzkoako Foru Aldundia da.

Nork eska dezake?

Interesdun den edozeinek edota horren legezko ordezkariak, behar den baimenarekin.

Bergaran erroldatuta eta bizi diren mendekotasun egoeran dauden pertsonak: I, II eta III graduak edo mendekotasuna baloratzeko baremoan (MBB) 25 puntutik 100 puntura.

Baldintzak

  • Estatuko lurraldean bizi izatea gutxienez bost urtez, horietatik bi behintzat eskaera aurkeztu aurrekoak izanda. Espainiar nazionalitatea dutenek erresidentzia efektiboa (errolda) egiaztatu beharko dute epe horietan, eta atzerritarrek legezko egoitza (erresidentzia baimena). Bestalde, Europar Batasuneko beste edozein herrialdetan legez bizitako epeak ere Estatuan eginak balira bezala kontatuko dira baldintza honen ondorioetarako.
  • Egoitza-zerbitzu bati lotutako prestazioaren kasuan, egoitza publiko edo itundu bateko itxaron zerrendan egotea. Behin prestazioa onartuta, itxaron zerrendatik baja emanik ere eskeinitako plaza publikoari uko egiteagatik, onuradunak prestazio hau jasotzen jarraitu ahal izango du.
  • Eguneko zentroko zerbitzuari lotutako prestazioaren kasuan, itxaron zerrendan hiru hilabetez baino gehiagoz egon behar da.
  • Kontratu batekin ziurtatzea zerbitzua zentro pribatu batean jasotzen duela eta zentro hori Gipuzkoako Lurralde Historikoan mendekotasunaren arretarako behar bezala homologatuta egotea. Salbuespenez, Gizarte Politikako Departamentuak baimendu ahal izango du zerbitzua Gipuzkoako Lurralde Historikotik kanpoko zentro batean ematea, 6 hilabetez gehienez.

Aurkeztu behar diren agiriak

  • Zentro pribatuarekin sinatutako kontratua.
  • Kobratzeko kontu korrontearen titulartasunaren ziurtagiria.
  • Prestazioa murriztuko duen izaera berdintsuko beste laguntza jasotzen bada: egiaztagiria.
  • Judizialki ezgaituen kasuan: tutorearen izendapena egiaztatzen duen dokumentua.
  • Atzerritarren kasuan: Estatuko lurraldean (edo Europar Batasunean) legez gutxienez 5 urtez bizitzearen egiaztagiria, horietatik bi behintzat eskaera aurkeztu aurrekoak izanda.

Non eskatzen da?

        Postaz:
      • B@Z (Bergararren Arreta Zerbitzua)
        San Martin Agirre plaza 1 20570 BERGARA
        010 (943 779 100 Bergaratik kanpo)
        943 779 163

        Kostua

        Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

        Erabakitzeko epea

        • Aurreikusitako epea: Bi hilabete.
        • Legezko epea: Hiru hilabete.
        • Administrazio isiltasunaren eragina: Ezespena.

        Legeak eta arauak

        Eskaera egin ondoren jarraitu beharreko prozedura

        • Eskaera jaso, dokumentazioa egiaztatu, sarrera erregistratu eta eskatzaileari jaso-agiria eman.
        • Eskaera eta dokumentazioa izapidetzearen ardura duen departamentura bideratu.
        • Teknikariaren txostena, Gizarte zerbitzuak.
        • Eskaera eta dokumentazioa Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikarako Departamentura bidaltzea.
        • Eskatzaileak Foru Aldundiaren ebazpena etxean jasoko du.

        Organo erabakitzailea

        Gipuzkoako Foru Aldundia

        Izapidetze honen ardura duen departamentua

        Bergarako Udala - Gizarte Zerbitzuak eta Sustapen Ekonomikoa

        Oharrak

        Ikus kopuruak

        Prestazioaren eskubideari edo zenbatekoari eragin diezaiokeen edozein aldaketa 30 eguneko gehieneko epean jakinarazi behar da, eta bereziki onuradunaren edo zaintzailearen edozein helbide edo errolda aldaketa.

        Prestazioaren egokitasuna aztertzeko gizarte zerbitzuetako langileek onuradunaren etxera egin ditzaketen bisitak errazteko betebeharra dute onuradunek.

        Oker jasotako diru-zenbatekoak itzuli behar dira.

        Ordainketa mendekotasuna duen pertsonak eskaeran adierazten duen kontuan hilabetea bukatutakoan egingo da. Eskatzaileak aipatutako kontuaren titularra izan beharko du.

        Gehienezko prestazioaren murrizketak

        • Lehenengo, prestazioaren zenbatekoa kalkulatzeko hartuko dira kontuan bai eskatzailearen bai elkarbizitza-unitateko beste kideen Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan aitortutako edo egiaztatuko etekinak. Horrela, %100 jaso daiteke edo %10, %20 edo % 30 gutxitu daiteke.
        • Ondoren, bateragarri/bateraezineko erregimenean ezarritako kenkariak ere aplikatuko dira: Etxez etxeko laguntza (%20ko kenketa) / Eguneko zentroko zerbitzua edo arreta okupazionala (%50eko kenketa) / Eguneko zentroko zerbitzua edo arreta okupazionala, gehi etxez etxeko laguntza (%60eko kenketa).
        • Azkenik, gizarte babeseko sistema publikoan ezarrita dagoen izaera eta xede berdintsuko beste prestazioren bat jasotzen bada, haren zenbatekoa ere kendu egingo da, bereziki hauek: 1.- Erabateko ezintasun iraunkorreko pentsioaren baliaezintasun handiaren osagarria. 2.- Norberaren kargura 18 urtetik gora eta %75 edo gehiagoko desgaitasuna duten seme-alabengatik ematen den diru-kopurua. 3.- Beste norbaiten beharragatik ematen den baliaezintasuneko kotizatu gabeko pentsioaren osagarria. 4.- Beste norbaiten laguntza beharragatik emandako subsidioa, minusbaliatuak gizarteratzeari buruzko legekoa.

        Datu pertsonalen babesa

        Egindako eskaeretako datu pertsonalak Bergarako Udalak tratatuko ditu, eskaria izapidetu ahal izateko helburuarekin.

        Datu horiek udal-kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa

        Indarrean dagoen araudiak babestutako eskubideak erabili ahal izango dira, helbide honetara zuzenduta:

        Bergarako Udala

        San Martin Agirre plaza, 1

        20570 Bergara