Mendekotasunaren diru-laguntza: Laguntza pertsonalerako prestazio ekonomikoa (LPPE )

Zer da? Zertarako da?

Laguntza ekonomiko honen bitartez, mendekotasuna duten pertsonak zaintzeko laguntzaile pertsonalen kontratazioak ekarritako gastuak ordaintzen lagundu nahi da.

Eskaera hau Gipuzkoako Foru Aldundiak kudeatzen du.

Nork eska dezake?

Interesdun den edozeinek edota horren legezko ordezkariak, behar den baimenarekin.

Bergaran erroldatuta, bertan benetan bizi diren eta mendekotasun-egoeran dauden pertsonak: I., II. eta III. mailakoak, edo mendekotasuna baloratzeko baremoan (MBB) 25 puntutik 100 puntura dutenak.

Baldintzak

  • Estatuko lurraldean legalki bizi izatea gutxienez bost urtez, horietatik bi behintzat eskaera aurkeztu aurrekoak izanda. Espainiar nazionalitatea dutenek erresidentzia efektiboa (errolda) egiaztatu beharko dute epe horietan, eta atzerritarrek legezko egoitza (erresidentzia baimena). Bestalde, Europar Batasuneko beste edozein herrialdetan legez bizitako epeak ere Estatuan eginak balira bezala kontatuko dira baldintza honen ondorioetarako. Azkenik, eskatzailea adintxikikoa bada ez dago behartuta Estatuan egoitza legala izatera eta ezta baldintza honetako egoitza epealdiak betetzera ere.
  • Zerbitzua Bergaran eman behar da.
  • Hiru urte baino gehiago izatea.
  • Laguntzaile pertsonalek honakoak bete beharko dituzte:
    • 18 urtetik gorakoa izatea eta legez Espainian edo Frantzian bizitzea.
    • Hartzailearen senitartekoa ez izatea eta gai izatea laguntza pertsonalak eskatzen dituen zerbitzuak egoki emateko.
    • Gizarte Segurantzaren afiliazio, alta eta kotizazioa ziurtatzea.
    • Zerbitzuak emateko kontratua edukitzea, nahiz enpresa baten bitartez nahiz zuzenean hartzailearekin edo bere ordezkariarekin.
    • "Pertsonei etxean gizarte eta osasun arreta emateko" lanbide kualifikazioa izatea, edo laguntzaile pertsonal moduan lanean aritzeko salbuespeneko edo behin behineko gaikuntza izatea.

Aurkeztu behar diren agiriak

  • Laguntzaile pertsonalaren NAN edo AIZ indarrean.
  • Mendekotasun-egoeran dagoen pertsonak laguntzaile pertsonalarekin edo zerbitzua eskaintzen duen enpresarekin sinatutako kontratua.
  • Laguntzailea Gizarte Segurantzan alta emanda izanaren egiaztagiria (zerbitzua pertsona batek ematen badu bakarrik)
  • Laguntzaile pertsonalaren lanbide-kualifikazioa egiaztatzen duen titulu edo ziurtagiri profesionala, edo bestela lan egiteko behin-behineko edo salbuespeneko gaikuntzaren agiria.
  • Kobratzeko kontu korrontearen titulartasun egiaztagiria.
  • Prestazioa murriztuko duen izaera berdintsuko beste laguntza jasotzen bada: egiaztagiria.
  • Judizialki ezgaituen kasuan: tutorearen izendapena egiaztatzen duen dokumentua.
  • Atzerritarren kasuan: Estatuko lurraldean (edo Europear Batasunean) legez gutxienez bost urtez bizitzearen egiaztagiria, horietatik bi behintzat eskaera aurkeztu aurre-aurrekoak izanda.

Non eskatzen da?

        Postaz:
      • B@Z (Bergararren Arreta Zerbitzua)
        San Martin Agirre plaza 1 20570 BERGARA
        010 (943 779 100 Bergaratik kanpo)
        943 779 163

        Kostua

        Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

        Erabakitzeko epea

        • Aurreikusitako epea: Bi hilabete.
        • Legezko epea: Hiru hilabete.
        • Administrazio isiltasunaren eragina: Ezespena.

        Legeak eta arauak

        Eskaera egin ondoren jarraitu beharreko prozedura

        • Eskaera jaso, dokumentazioa egiaztatu, sarrera erregistratu eta eskatzaileari jaso-agiria eman.
        • Eskaera eta dokumentazioa izapidetzearen ardura duen departamentura bideratu.
        • Teknikariaren txostena, Gizarte zerbitzuak.
        • Eskaera eta dokumentazioa Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikarako Departamentura bidaltzea.
        • Eskatzaileak Foru Aldundiaren ebazpena etxean jasoko du.

        Organo erabakitzailea

        Gipuzkoako Foru Aldundia

        Izapidetze honen ardura duen departamentua

        Bergarako Udala - Gizarte Zerbitzuak eta Sustapen Ekonomikoa

        Oharrak

        Ikus kopuruak

        Prestazioaren eskubideari edo zenbatekoari eragin diezaioken edozein aldaketa 30 eguneko gehieneko epean jakinarazi behar da, eta bereziki onuradunaren edo zaintzailearen edozein helbide edo errolda aldaketa.

        Prestazioaren egokitasuna aztertzeko gizarte zerbitzuetako langileek onuradunaren etxera egin ditzaketen bisitak errazteko betebeharra dute onuradunek.

        Oker jasotako diru-zenbatekoak itzuli behar dira.

        Ordainketa mendekotasuna duen pertsonak eskaeran adierazten duen kontuan hilabetea burututakoan egingo da. Eskatzaileak aipatutako kontuko titularra izan beharko du, adintxikikoen kasuan salbu, kasu horretan gurasoen edo tutorearen titulartasuneko kontua onartuko delarik.

        Gehienezko prestazioaren murrizketak

        • Lehenengo, prestazioaren zenbatekoa kalkulatzeko hartuko dira kontuan bai eskatzailearen bai elkarbizitza-unitateko beste kideen Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan aitortutako edo egiaztatuko etekinak. Horrela, %100 jaso daiteke edo %10, %20 edo % 30 gutxitu daiteke.
        • Ondoren, bateragarri/bateraezineko erregimenean ezarritako kenkariak ere aplikatuko dira: Etxez etxeko laguntza (%20ko kenketa) / Eguneko zentroko zerbitzua edo arreta okupazionala (%50eko kenketa) / Eguneko zentroko zerbitzua edo arreta okupazionala, gehi etxez etxeko laguntza (%60ko kenketa).
        • Azkenik, gizarte-babeseko sistema publikoan ezarrita dagoen izaera eta xede berdintsuko beste prestazioren bat jasotzen bada, haren zenbatekoa ere kendu egingo da, bereziki hauek: 1.- Erabateko ezintasun iraunkorreko pentsioaren baliaezintasun handiaren osagarria. 2.- Norberaren kargura 18 urtetik gora eta %75 edo gehiagoko desgaitasuna duen seme-alabengatik ematen den diru-kopurua. 3.- Beste norbaiten beharragatik ematen den baliaezintasuneko kotizatu gabeko pentsioaren osagarria. 4.- Beste norbaiten laguntza beharragatik emandako subsidioa, minusbaliatuak gizarteratzeari buruzko legekoa.

        Datu pertsonalen babesa

        Egindako eskaeretako datu pertsonalak Bergarako Udalak tratatuko ditu, eskaria izapidetu ahal izateko helburuarekin.

        Datu horiek udal-kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan ?abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa?

        Indarrean dagoen araudiak babestutako eskubideak erabili ahal izango dira, helbide honetara zuzenduta:

        Bergarako Udala

        San Martin Agirre plaza, 1

        20570 Bergara