Udal laguntza teknikoak (Laguntzako produktuak)

Zer da? Zertarako da?

Bat-bateko eta urgentziazko mendekotasun, ezintasun edo mugikortasun arazo larriei aurre egiteko, Bergarako Udalak aldi bateko izaeraz uzten dituen laguntza teknikoko produktuak dira (ohe artikulatuak, bainurako aulki biribilkariak, dutxarako aulkiak, ultzeren aurkako koltxoiak, garabiak (gruak), eskailerak igotzeko aulkiak, desplazamendurako plataformak, etab.).

Uzten diren laguntzak ikusteko, klikatu hemen

Laguntza-eskaera udaletxean aurkeztu behar da eta, eskuragai badago, 48 orduko epean etxean entregatuko da. Laguntza eskuragai ez badago, itxarote-zerrendan sartuko da.

Laguntza eskatzen denean, eskatzaileari hitzordua emango zaio Gizarte Zerbitzuekin egoteko eta Aldundiari laguntza eskatu ahal izateko (Udalak utzitako laguntzak behin-behineko izaera dute-eta).

Udalak utzitako laguntzek behin-behineko izaera dutenez, itzuli egin beharko dira ondorengo kasuetan: Aldundiari laguntza-eskaerarik ez bazaio egin; Aldundiak laguntza onartzen duenean; edo laguntzen premia desagertzen bada. Laguntzak itzultzeko Udaleko Gizarte Zerbitzuekin harremanetan jarri beharko da (Bergaratik deituz gero 010 + 1210 luzapena; Bergaratik kanpo deituz gero 943 779 100 + 1210 luzapena).

Nork eska dezake?

Bergaran erroldatuta bizi diren pertsonek edota horren legezko ordezkariak, behar den baimenarekin.

Aurkeztu behar diren agiriak

  • Eskatzailearen eta, hala balegokio, ordezkariaren NAN edo identifikaziorako dokumentu legala.
  • Interesduna ez den beste pertsona batek aurkezten badu eskaria, ordezkaritza-agiria (F0136) aurkeztuko da, eta horrekin batera interesdunaren eta eskatzailearen NANa, pasaportea edo bizileku-baimena.

Non eskatzen da?

        Postaz:
      • Bergarako Udala. B@Z (Bergararren Arreta Zerbitzua)
        San Martin Agirre plaza 1 20570 BERGARA
        010 (943 779 100 Bergaratik kanpo)
        943 779 163

        Kostua

        Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

        Hala ere, laguntza-jasotzaileak erabilera desegokiaren ondorioz kalterik sortuko balu utzitako laguntza tekniko-produktuetan, ordaindu egin beharko du konponketaren gastua.

        Erabakitzeko epea

        Legeak eta arauak

        Udal laguntza teknikoen kudeaketarako udalak onartutako irizpideak.

          Eskaera egin ondoren jarraitu beharreko prozedura

          • Eskaera jaso, dokumentazioa egiaztatu, sarrera erregistratu eta eskatzaileari jaso-agiria eman.
          • Gizarte Zerbitzuekin hitzordua emango zaio, Aldundiari laguntza eskatu ahal izateko.
          • 48 orduko epean eskatutako laguntza etxera eramango da (eskuragai ez balego, eskaera itxarote-zerrendara gehitu eta lehenbailehen eramango da).
          • Laguntzak Aldunditik eskuratzeko izapideak martxan jartzea (Gizarte Zerbitzuetara bertaratuta).
          • Behar dituen laguntzak Aldundiak emandakoan, edo gehiago behar ez direnean, Udalak utzitako laguntzak itzuli egingo dira.

            Organo erabakitzailea

            Izapidetze honen ardura duen departamentua

            Bergarako Udala - Gizarte Zerbitzuak eta Sustapen Ekonomikoa

            Oharrak

            Laguntza behin-behineko izaeraz eta Aldundiko programatik beharrezkoa den laguntza jaso bitartean eskainiko da.

            Eskatzaileak lehenbailehen martxan jarri beharko du Aldundiko programatik beharrezkoak dituen laguntzak jasotzeko prozedurak. Horretarako B@Z-era joan eta gizarte zerbitzuekin egoteko hitzordua emango zaio, Aldundiari laguntza eskatzeko.

            Laguntza jasotzea stock-aren disponibilitatearen araberakoa izango da eta lehentasunak eskaera-dataren arabera finkatuko dira.
            Eskatutako momentuan gordailuan laguntzarik ez balego, itxaron zerrendan sartuko da eskaera.

            Datu pertsonalen babesa

            Egindako eskaeretako datu pertsonalak Bergarako Udalak tratatuko ditu, eskaria izapidetu ahal izateko helburuarekin.

            Datu horiek udal-kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan –abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa–

            Indarrean dagoen araudiak babestutako eskubideak erabili ahal izango dira, helbide honetara zuzenduta:

            Bergarako Udala

            San Martin Agirre plaza, 1

            20570 Bergara