Desgaituentzako/Ezinduentzako aparkalekuen erreserba

Zer da? Zertarako da?

Pertsona desgaitu/ezinduak soilik aparkatzeko, bere kotxearen matrikularekin seinaleztatuta, gordetako plazak dira.

Bi eratako erreserbak bereizten dira:

a) Pertsonalizatuak. Ezintasuna duen pertsona horrek soilik aparkatzeko seinaleztatutako plazak dira.

b) Ezintasunak dituzten pertsonak eramateko zerbitzuetarako plazak: Berariaz ezintasunak dituzten pertsonak eramaten eta ekartzen ibiltzen diren ibilgailuentzako aparkaleku-plazak sortu ahal izango dira, haien harrera-zentroetan (eguneko zentroak, hirugarren adinekoen egoitzak, eta abar). Erreserba ematea erabakiz gero, emateko ebazpen horretan bertan xedatuko dira erreserba emateko baldintzak.

Nork eska dezake?

Interesdun den edozeinek edota horren legezko ordezkariak, behar den baimenarekin.

  • Pertsona fisikoa:
    • Bergaran erroldatuta egotea eta benetan bertan bizi izatea.
    • Ibilgailuaren titularra izateaz gain, horren gidaria ere izatea.
    • Gida-baimena indarrean izatea.
    • Gipuzkoako Foru Aldundiko Balorazio eta Orientazio Unitateak emandako irizpenean, mugikortasun-baremoan A edo B maila edo 10 puntu aitortuak izatea.
    • Familia-unitateak ez izatea irisgarritasun-baldintza egokiak dituen garaje-plaza edo aparkaleku-plaza bateko erabilera pribatiborik.
    • Erreserba lantokitik gertu eskatzen badu, benetan erreserba eskatzen den tokian lan egiten duela egiaztatzea.
    • Ibilgailua Bergaran helbideratuta egotea; edo bestela, enpresa-ibilgailua dela eta eskatzailearen erabilera esklusiborako dela ziurtatzea.
  • Pertsona juridikoa:
    • Gipuzkoako Foru Aldundiko Balorazio eta Orientazio Unitateak emandako irizpenean, mugikortasun-baremoan A edo B maila edo 10 puntu aitortuak dituzten pertsonak artatzen dituen Bergarako zentroa dela adierazten duen aitorpen idatzia

Aurkeztu behar diren agiriak

Eskatzailearen Nortasun Agiri Nazionala (NAN) edo nortasuna adierazten duen legezko agiria, eta baita ordezkariarena ere, horrela badagokio.

Interesduna ez den beste pertsona batek aurkezten badu eskaria, ordezkaritza-agiria (F0136) aurkeztuko da, eta horrekin batera interesdunaren eta eskatzailearen NANa, pasaportea edo bizileku-baimena.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Balorazio eta Orientazio Unitateak emandako irizpena, derrigorrezkoa eta loteslea.

Pertsona juridikoen kasuan, aitorpen idatzia non adieraziko den Bergarako zentroa dela eta artatzen dituzten pertsonek mugikortasun-baremoan A edo B maila edo 10 puntu aitortuak dituztela, Gipuzkoako Foru Aldundiko Balorazio eta Orientazio Unitateak emandako irizpenaren arabera.

Non eskatzen da?

        Postaz:
      • B@Z (Bergararren Arreta Zerbitzua)
        San Martin Agirre plaza 1 20570 BERGARA
        010 (943 779 100 Bergaratik kanpo)
        943 779 163

        Kostua

        01 - Tasak

        Lehenengo seinaleztapenaren kostua udalaren kontu izango da. Ondorengo aldaketak, ordea, erreserbaren titularraren kontu izango dira.

        Seinaleztapenaern aldaketa175 €

        Udal ordenantzaren arabera Zerbitzu publikoak eskaini eta jarduera administratiboak burutzeagatik ordaindu beharreko tasen ordenantza arautzailea, U epigrafea

        Erabakitzeko epea

        • Aurreikusitako epea: Hilabete bat.
        • Legezko epea: Hiru hilabete.
        • Administrazio isiltasunaren eragina: Ezespena.

        Legeak eta arauak

        Eskaera egin ondoren jarraitu beharreko prozedura

        • Eskaera jaso, dokumentazioa egiaztatu, sarrera erregistratu eta eskatzaileari jaso-agiria eman.
        • Eskaera eta dokumentazioa izapidetzearen ardura duen departamentura bideratu.
        • Teknikariaren txostena, Gizarte zerbitzuak.
        • Batzorde informatzailearen irizpena, Ongizate.
        • Ebazpena, Alkatetzaren dekretua.
        • Jakinarazpena, eskatzaileari.
        • Teknikariaren txostena, Obra eta Zerbitzuak.

        Organo erabakitzailea

        Alkatea

        Izapidetze honen ardura duen departamentua

        Bergarako Udala - Gizarte Zerbitzuak eta Sustapen Ekonomikoa

        Oharrak

        Hasierako seinaleztapen-kostua udalaren kontura izango da. Ondorengo aldaketak, ordea, erreserbaren titularraren kontura izango dira (Seinaleztapen eta aparkaleku-erreserbaren aldaketen kostu estimatua 175 euro izango da )

        Erreserbak gehienera 5 urteko indarraldia izango du, edo Foru Aldundiko desgaitasun-ziurtagiriak jasotzen duen iraungitze-data.

        Erreserbaren berriztapena iraungitze-data baino 3 hilabete lehenago eskatu behar da.

        Bergarako Udaltzaingoa eta Obra eta Zerbitzuen Udal Zerbitzuak zehaztuko dute, herritarrarekin kontsultatuta, aparkaleku-erreserba non jarri eta aparkaleku-erreserba mugatuko dute.

        Datu pertsonalen babesa

        Egindako eskaeretako datu pertsonalak Bergarako Udalak tratatuko ditu, eskaria izapidetu ahal izateko helburuarekin.

        Datu horiek udal-kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan ?abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa?

        Indarrean dagoen araudiak babestutako eskubideak erabili ahal izango dira, helbide honetara zuzenduta:

        Bergarako Udala

        San Martin Agirre plaza, 1

        20570 Bergara