Udal laguntza teknikoak (Laguntzako produktuak)

Zer da? Zertarako da?

Bat-bateko eta urgentziazko mendekotasun, ezintasun edo mugikortasun arazo larriei aurre egiteko, Bergarako Udalak aldi bateko izaeraz uzten dituen lagunza teknikoko produktuak dira (ohe artikulatuak, bainurako aulki biribilkariak, dutxarako aulkiak, ultzeren aurkako koltxoiak, garabiak (gruak), eskailerak igotzeko aulkiak, desplazamendurako plataformak, etab.)

Uzten diren laguntzak ikusteko, klikatu hemen

Nork eska dezake?

Bergaran erroldatuta bizi diren pertsonek edota horren legezko ordezkariak, behar den baimenarekin.

Aurkeztu behar diren agiriak

  • Eskatzailearen eta, hala balegokio, ordezkariaren NAN edo identifikaziorako dokumentu legala.
  • Interesduna ez den beste pertsona batek aurkezten badu eskaria, ordezkaritza-agiria (F0136) aurkeztuko da, eta horrekin batera interesdunaren eta eskatzailearen NANa, pasaportea edo bizileku-baimena.

Non eskatzen da?

        Postaz:
      • B@Z (Bergararren Arreta Zerbitzua)
        San Martin Agirre plaza 1 20570 BERGARA
        010 (943 779 100 Bergaratik kanpo)
        943 779 163

        Kostua

        Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

        Hala ere, laguntza-jasotzaileak erabilera desegokiaren ondorioz kalterik sortuko balu utzitako laguntza tekniko-produktuetan, ordaindu egin beharko du konponketaren gastua.

        Erabakitzeko epea

        • Aurreikusitako epea: Astebete.
        • Legezko epea: Hiru hilabete.
        • Administrazio isiltasunaren eragina: Ezespena.

        Legeak eta arauak

        Udal laguntza teknikoen kudeaketarako udalak onartutako irizpideak.

          Eskaera egin ondoren jarraitu beharreko prozedura

          • Eskaera jaso, dokumentazioa egiaztatu, sarrera erregistratu eta eskatzaileari jaso-agiria eman.
          • Eskaera eta dokumentazioa izapidetzearen ardura duen departamentura bideratu.
          • Gizarte zerbitzuek hala baloratzen dutenean, dagokion teknikariarekin hitzordua jarriko da.
          • Teknikariaren txostena, Gizarte zerbitzuak.
          • Ebazpena, Alkatetzaren dekretua.
          • Jakinarazpena, eskatzaileari.

          Organo erabakitzailea

          Alkatea

          Izapidetze honen ardura duen departamentua

          Bergarako Udala - Gizarte Zerbitzuak eta Sustapen Ekonomikoa

          Oharrak

          Laguntza behin-behineko izaeraz eta Aldundiko programatik beharrezkoa den laguntza jaso bitartean eskainiko da.

          Eskatzaileak lehenbailehen martxan jarri beharko du Aldundiko programatik beharrezkoak dituen laguntzak jasotzeko prozedurak.

          Laguntza jasotzea stock-aren disponibilitatearen araberakoa izango da, lehentasunak eskaera-dataren arabera finkatuko direlarik.

          Datu pertsonalen babesa

          Egindako eskaeretako datu pertsonalak Bergarako Udalaren jabetzakoak diren eta behar bezala baimenduta dauden fitxategietan sartuko dira.

          Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie, datu pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 lege organikoan aurreikusitako kasuetan.

          Datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko edo horien aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango da, ondorengo helbidera zuzenduta:

          Bergarako Udala

          San Martin Agirre plaza, 1

          20570 Bergara