Egoitza: Unitate soziosanitarioa

Zer da? Zertarako da?

Berariazko ekipamendu bat da, zentro gerontologiko batek baino baliabide material eta giza baliabide handiagoak dituena (medikuak, erizainak eta zaintzaileak).
Ekipamendu irekia da, non gizarte-beharrak nahiz osasun-beharrak dituzten pertsonak beste batzuekin bizi diren eta jarduerak partekatzen dituzten. Antolamendua eta bizitzeko era zentro gerontologiko batekoaren antzekoa da.

Eskaera hau udalak tramitatzen du, baina azken erantzulea Gipuzkoako Foru Aldundia da.

Nork eska dezake?

Interesdun den edozeinek edota horren legezko ordezkariak, behar den baimenarekin.

Betekizun orokorrak:

  • Zerbitzuaren premia.
  • Eskaria egiten den momentuan Bergaran erroldatuta egotea
  • Banako Osasun Txartela izatea (BOT).
  • Baliabiderako gai joa izatea, Gizarte Politika Sailak eta Osasun Sailak ezarritako irizpideen arabera.

Aurkeztu behar diren agiriak

  • NAN edo eskatzailearen nortasuna egiaztatzeko agiria.
  • Hala badagokio, legezko ordezkaritzaren agiri egiaztatzaileak, edo borondatezko ordezkaritzarenak edota egitatezko zaintzarenak.
  • Mediku-txostena.
  • Diru-sarreren frogagiria.
  • Hala badagokio, Administrazioak eska ditzakeenak eskakizunak bete direla egiaztatzeko.

Non eskatzen da?

        Postaz:
      • B@Z (Bergararren Arreta Zerbitzua)
        San Martin Agirre plaza 1 20570 BERGARA
        010 (943 779 100 Bergaratik kanpo)
        943 779 163

        Kostua

        Zerbitzuaren kostua Foru Aldundiak eta erabiltzaileek partekatzen dute. Azken hauek ordaindu beharreko diru-kopurua beren egoera ekonomikoaren araberakoa izango da.

        Ikusi nola kalkulatzen den kostua Foru Aldundiko orrialdean

        Erabakitzeko epea

        • Aurreikusitako epea: Hiru hilabete.
        • Legezko epea: Hiru hilabete.
        • Administrazio isiltasunaren eragina: Ezespena.

        Legeak eta arauak

        Eskaera egin ondoren jarraitu beharreko prozedura

        • Eskaera jaso, dokumentazioa egiaztatu, sarrera erregistratu eta eskatzaileari jaso-agiria eman.
        • Eskaera eta dokumentazioa izapidetzearen ardura duen departamentura bideratu.
        • Gizarte zerbitzuek hala baloratzen dutenean, dagokion teknikariarekin hitzordua jarriko da.
        • Teknikariaren txostena, Gizarte zerbitzuak.
        • Eskaera eta dokumentazioa Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikarako Departamentura bidaltzea.
        • Eskatzaileak Foru Aldundiaren ebazpena etxean jasoko du.

        Organo erabakitzailea

        Gipuzkoako Foru Aldundia

        Izapidetze honen ardura duen departamentua

        Bergarako Udala - Gizarte Zerbitzuak eta Sustapen Ekonomikoa

        Oharrak

        Interesdunarekin adostasunera iritsiz gero, egoitza soziosanitarioetako egonaldiak osasun-sistemako edo gizarte zerbitzuen sistemako profesionalek bultzaturikoak izan daitezke.

        Baliabide honek itxarote-zerrenda eduki dezake.

        Datu pertsonalen babesa

        Egindako eskaeretako datu pertsonalak Bergarako Udalak tratatuko ditu, eskaria izapidetu ahal izateko helburuarekin.

        Datu horiek udal-kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan –abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa–

        Indarrean dagoen araudiak babestutako eskubideak erabili ahal izango dira, helbide honetara zuzenduta:

        Bergarako Udala

        San Martin Agirre plaza, 1

        20570 Bergara